Maiatzaren 30tik zeramaten langileek greba mugagabean eta asteartean itzuli dira berriz lanera. Fabrikak hainbat bankuri zor die dirua, eta horietako bat prest agertu da fabrika bere gain hartzeko. Zuzendaritzak beharginek eginiko hainbat eskakizun onartu ditu.
Asteartean itzuli dira Valvospain-Ituarteko langileak lanera, greban hilabete bat baino gehiago eman ondoren. Maiatzaren 30ean gelditu zituzten fabrikako makinak, zuzendaritzak ezarri nahi zituen kaleratzeen eta soldata atzerapenen aurka.
Lantegia guztiz ixtea zen enpresaren jabeek plazaratu zuten azken asmoa. Azken astean, baina, egoera nabarmen hobetu dela dirudi. Iragan ostegunean bildu ziren beharginen ordezkariak administratzaile konkurtsalarekin eta enpresaren zuzendaritzarekin. Bertan jakinarazi zuten fabrikako buruek oraindik ez zirela likidazio fasean sartu eta banku hartzekodunetako bat prest agertu zela enpresa bere gain hartzeko. Hitzarmen bat sinatuko lukete horretarako. Akordio horren arabera, bankuak Valvospain-Ituarteren akzioak erosiko lituzke, enpresarekiko hartzekodunak diren beste finantza entitate batzuekin batera.
Prozesuak lau hilabete iraun lezake. Denbora horretan langileen irteera boluntarioak adostea eskatu zieten bileran komiteko kideek, “irteera traumatikoak ekiditeko”.
Ostiralean negoziatzen jarraitu zuten. Langileek hainbat aldarri jarri zituzten mahai gainean: Aurretiaz gurekin zegoen zor ekonomikoa kitatzea, soldatak egunean izateko bermea izatea, oporrak disfrutatu ahal izatea eta aurretiazko baldintza berak mantentzea. Zuzendaritzak eskaera guztiak onartu zituen. Horregatik erabaki dute langileek greba uztea.
Beharginek nabarmendu dute grebak balio izan diela prozesua baldintzatzeko, eta enpresarentzat irtenbide bat bilatzea posible dela uste dute, zailtasun handiak egongo direla dakiten arren.
Bien bitartean, instituzioetako ordezkariekin biltzen dabiltza langileak. Astelehenean Amurrioko Udaletxean egon ziren Aiaraldeko hainbat talde politiko eta alkaterekin elkartuta. Eusko Jaurlaritzako Industria Kontseilariordearekin ere bildu dira. “Gure lanpostuen alde borrokatzen jarraituko dugu, soldaten alde eta enpresak etorkizunerako proiektu bideragarri bat izan dezan”.
Zuzendaritzak aurkeztutako Enplegu-erregulazioko espedientea (EEE) atzera bota eta "irtenbide bat bilatzeko negoziaketak hasteko helburuz", Agurain eta Legasako ArcelorMittal enpresako langileek greba mugagabeari ekingo diote.
Hilabeteetako protesten ostean, TCC enpresako zuzendaritzak ez du aurrera urratsik egin eta langileek leher egin dute. Greba mugagabera doaz, baita sanferminetako ez ohiko zerbitzuetan ere. “Enpresak erantzukizunez jokatuko balu saihestu litekeen zerbait” dio langile... [+]
ESK eta LAB sindikatuek jakinarazi dutenez, lorezainek greba egiteko duten zilegitasuna aldarrikatu nahi izan dute ekintza ikusgarri honen bitartez. PSE eta EAJren gobernu-taldea seinalatu dute erantzule nagusi gisa, "Green Capital markaren atzean hiriaren ikurra zaintzen... [+]
Euskara eskakizunak zehazteko derrigortasun indizea ezabatzea eta erabakia erakunde bakoitzaren esku uztea proposatu zuen iragan astean EAJk. LABek salatu du derrigortasun indizea kenduz gero, epaileen "borondate euskarafoboak" ezarriko lukeela hizkuntza eskakizunaren... [+]
Ostegunean hiru hilabete beteko dira Gasteizko lorezainek greba mugagabea hasi zutenetik aho batez, ELA, LAB eta ESK sindikatuek deituta. Gasteizko parke, igerileku eta berdeguneak belar eta sasiek hartuta ikusteak oso ikusgarri egin du greba, baina iragan astean “zerbitzu... [+]
BSHk Ezkirotzeko lantokia itxiko duela berretsi du, 655 langile kaleratuko ditu eta Nafarroako Gobernua eta langileak "denbora" eskatzen ari dira, "berrindustrializatzeko".
Poliziak kalea moztu du goizean, eta lagun ugari gerturatu dira Bilboko Zurbaranbarri auzora etxea defendatzera. Indarrez sartu da Ertzaintza, eta azkenean gauzatu dute etxegabetzea. Mobilizazioa deitu dute 19:00etarako.
Lorazainok bi hilabete baino gehiago daramatzagu greban, eta, horietan, udaltzaingoek indarrez zapaldu gaituzte piketeetan. Hirian zehar jarraitzen gaituzten sekretek jazartzen gaituzte, eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzte. Enpresak ez gaitu aintzat hartzen, eskaintza... [+]
Boubacar Dioufek, Mbolo Moye Doole Bizkaiko manteroen eta kalez kaleko saltzaileen elkarteko kideak, Bilboko kaleetan arrazakeria eta abusu poliziala areagotu direla adierazi du.
Euskal Herriko mugimendu abertzaleen hasieran, langile borrokak kanpotik inposaturiko zerbait balira bezala ikusi ohi ziren. Euzkadi egunkariko orrialdeetan maiz irakur zitezkeen sozialisten kontrako diatribak. Harritzekoak ere ez ziren erasook, egia esan, egunkari sozialistetan... [+]
ELAk astearte honetan eman dio amaiera XVI. Kongresuari eta Mitxel Lakuntza aukeratu dute hirugarrenez idazkari nagusi, ordezkarien %90,37ren babesa lortuta. Aurrera begira lantokietako "botere sindikalean eta eragin politikoan" jauzi bat emateko beharra azpimarratu du,... [+]
Correosen bidalketa zerbitzuan "kaosa" eta "kolapsoa" nagusi den bitartean, enpresa publikoak Axa aseguru etxearekin akordio bat iragarri berri du. Ekainaren 1erako, Correosek Espainiako Estatu osoan dituen 800 bulegoetan Axaren aseguruak egin ahal izango dituzte... [+]
Correosen “kaos” egoera salatu zuen Gasteizko LAB sindikatuak apirilaren 16an. Hilabetetan bidalketak “kolapsatuta” egon direla jakinarazi zuen, eta Alde Zaharra, Salburua eta Santa Luzia auzoetarako soilik 10.000 posta bidalketa zeudela pilatuta... [+]
Dozenaka lagun elkartu dira gaur arratsaldean Aiaraldeko Greba Batzordeak (SOS Aiaraldea) Tubos Reunidoseko lan heriotza salatzeko deitutako mobilizazioan. Laneko heriotzen "odolustea" salatu eta egoera ez normalizatzeko deia luzatu dute.