Gorra den Etxalarko haurrarekin komunikazioa errazteko, zeinu-hizkuntza ikasteari ekin diote herritarrek

  • Etxalarko Ainara Berruetak 10 urte ditu eta gorra da jaiotzez. Landagain eskolara doa eta bertako guraso taldeak zeinu-hizkuntza ikasteko tailerrak jarri ditu martxan. Handia izan da arrakasta, bizilagunek ikasi nahi dute nola komunikatu hobeto Ainararekin. "Aniztasuna hitz polita da, baina praktikan jarri behar da".


2021eko azaroaren 16an - 15:10
Azken eguneraketa: 16:13
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Inplanteei esker entzumen apur bat badu ere, alde horretatik mugak ditu Ainara Berruetak, eta horregatik zeinu-hizkuntza eta ezpainen irakurketa inportanteak dira bere komunikazioan. Landagaingo ikaskideak moldatzen dira elkar ulertzeko, baina herriko bizilagunek ere nahi izan dute ikasi keinu bidez nola komunikatu, eta horregatik arrakasta izan du guraso taldeak abiaturiko ekimenak: 50 lagun ari dira parte hartzen tailerrean, eta hainbat lagun kanpoan geratu da, denentzako lekurik ez zegoelako. Diario de Navarran irakurri dugu erreportajea.

Logopeda bati esker, herritarrak zeinu oinarrizkoak ikasten ari dira, emozioak, koloreak edo lekuak komunikatzeko, egunerokoak beharrezko diren kontuak adierazteko.

Musukoaren eragina

Komunikazioa zeinen inportantea den erakutsi digu pandemiak, eta musukoarekin entzumen ona duen jendeak ulertzeko arazoak izan baditzake, pentsa gorrek. Ezpainak eta aurpegiko adierazpenak irakurtzea tresna ezinbesteko dutenentzat gogorra izan da musukoaren etorrera. Hala azaldu dute Landagaingo gurasoek. Kontzientzia horrek ere bultzatu ditu, hein batean, tailer hauek antolatzera.

Etxalarko ume gor bakarra da Ainara Berrueta. Ekimenak izan duen erantzuna ikusita, babestuta sentitzen direla nabarmendu diote gurasoek Diario de Navarrari.


Komunikazioa kanalean gehiago
2026ko abuztuaren 11
IRITZIA
Udako malenkonia

2026ko abuztuaren 5
Editoriala
Orok egur

2026ko abuztuaren 4
Hiriko basabizitza
Urubien atzetik

2026ko abuztuaren 4
Basauriko Hamaikak
Abortuaren jazarpena, epaitua

2026ko abuztuaren 4
Izarrak ikusteko begiratokiak
Lau puntu kardinal, mila dir-dir zeruan

2026ko abuztuaren 4
Izarrak ikusteko begiratokiak (II)
Erriberan eta Bardean, ortzimuga infinitua

2026ko abuztuaren 4
Izarrak ikusteko begiratokiak (III)
Izki Parke Naturalean, basoak eta nebulosak

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...