Googleko langile ugarik dimisioa eman dute beraiek garatutako inteligentzia artifiziala proiektu militarretara bideratzeagatik

  • Gutxienez Googleko hamabi langilek dimisioa eman dute konpainiaren inteligentzia artifizialaren azkenengo aurrerakuntzak ustez AEBetako Gobernuaren teknologia militarraren garapenerako erabili nahi direlako.


2018ko maiatzaren 16an - 09:59
Sundar Pichai, Google-eko zuzendaria (Arg: eldiario.es)

3.100 langilek baino gehiagok iragan hilabetean eskutitz bat sinatu zuten, gaitzetsiz Googleren kolaborazioa AEBetako Gobernuarekin eta Pentagonoarekin. Konpainiaren zuzendari Sundar Pichaik entzungor egin zion eskutitzari, eta orain, zenbait langilek beste pauso bat eman dute eta enpresa uztea erabaki.

Eskutitzean jasotako arrazoietan, beharginek euren ardura azaldu zuten Googleren jakintzak gerrarako helburuak dituzten proiektuetara bideratuko liratekelako. "Project Maven" izeneko inteligentzia artifizialaren aplikazioak eragin du langileen ardura. Horren bitartez, Pentagonoak espioitza bidez jasotzen dituen milioika bideo eta irudi sailkatu eta identifikatuko lirateke.

Google proiektu horretan kolaboratzen ari da, irudi eta bideoetan intereseko auziak antzemango dituen sistema automatikoa garatuz.

Orain hiru hilabete izan zuten langileek Google eta Pentagonoaren harremanaren berri. Googlek azaldu zuen bere teknologia ez dela erabiltzen ari AEBetako Gobernuak “helburuak identifika” ditzan; baina The New York Times egunkariak argitaratu zuenez, konpainiak ez du hori frogatu, uko egin baitio Pentagonoarekin duen kontratua publiko egiteari. Oraingoz, ez Googlek ezta Pentagonoak ez dute informaziorik eman gezurtatzeko elkarrekin garatzen ari diren sistema eginbide militarretara, airezko erasoak detektatzera eta hilketa selektiboetara bideratuko dela.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Google
2024-03-22 | Sustatu
Googleri 250 milioi euroko isuna jarri diote Frantzian

Frantziako Lehiaren Agintaritzak Google-ri 250 milioi euroko isuna ezarri dio, merkatuaren lehiaren urraketa larriengatik, publizitate digitalaren sektorean egindako jarduerak direla-eta.


Google Analytics-en alternatiba librea den Matomo euskaraz erabil daiteke

Webguneen arduradunek beren bisitarien trafikoa aztertu nahi izaten dute, baina horretarako gehien erabiltzen den Google Analytics tresnak pribatutasun eta lege arazoak ditu. Alternatiba etikoago bezala gehien erabiltzen den Matomo software librea euskaratu du Iametzak.


Danimarkak legez kanpokotzat jo du Googlek ikasleen datuak biltzea

Euskal Herriko eskola askotan bezala, Danimarkan ere Chromebook-ak eta Google Workspace (lehen G Suite for Education deitua) erabiltzen dira. Hala ere, datorren ikasturtetik aurrera gauzak aldatzera doazela dirudi, datuen babeserako agentzia daniarrak legez kanpokotzat jo baitu... [+]


2024-01-24 | David Lindemann
Jaso burua, baita ukabila ere

Oso ona iruditzen zait Soraluzeko “Jaso burua” ekimena, ezinbesteko kontzientziazioa bultzatzen baitu. Lehen Hezkuntzako umeen gurasoontzako hitzaldian izan nintzen joan den astean. Seme nagusia LHn zegoela, pantailen (eta pantailen edukien) erabileraren inguruko... [+]


Gobernuek espioitzarako erabiltzen dituzte mugikorreko jakinarazpenak, AEBetako senatari baten arabera

Orain arte ezezaguna zen zelatatzeko metodo baten berri eman du AEBetako Ron Wyden senatariak: mugikorreko jakinarazpenak. AEBetako eta beste estatu batzuetako gobernuak teknika hori erabiltzen ari dira, Reuters-ek jakitera eman duenez.


Eguneraketa berriak daude