Gladys Saria sortu dute PuntuEUS Fundazioak eta Informatika Fakultateak

  • Gladys del Estali aitortza ofizial formalik oraindik ez, baina bestelako aitortzak pixkanaka iristen zaizkio. Gaur (apirilak 30), esaterako, Gladys Saria auzketu dute. Sari hau PuntuEUS Fundazioak eta EHUko Informatika Fakultateak sortu dute, Gipuzkoako Foru Aldundiko Berdintasunerako Organoaren babesarekin.

Sariaren aurkezpen ekitaldia. Argazkia: PuntuEus Fundazioa.

2021eko maiatzaren 03an - 09:24
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Emakumeak esparru teknologikoan sartzea sustatuko du, eta ondorioz, emakumeen presentzia areagotzea du helburu. Sariek ingurune digitalean lan egiten duten emakumeen funtsezko zeregina aitortzen dute eta, azken finean, gizarte digitalaren eraikuntzan berdintasun-irizpideekin parte hartzea sustatzen dute.

Hona hemen xehetasun gehiago:

Informatika Fakultateak (Gladysek bertan ikasi zuen 1979an Guardia Zibilak Tuteran tiroz hil baino lehen) 40. urteurrenean ere ederki omendu zuen ekintzaile ekologista donostiarra, jardunaldi batzuk antolatuz, plaka bat jarriz eta gela bati Gladysen izena ipiniz.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Energia nuklearra
Eguneraketa berriak daude