Gizon bat atxilotu dute Laudion emakume bati kristalezko edalontzi batekin buruan jotzea egotzita

  • Igandean goizeko laurak aldera jazo da indarkeria matxista erasoa,  Laudioko Zubiko Kurajo kalean.

Laudioko Zubiko-Kurajo kalean jazo da gertaera. Argazkia: Aiaraldea.eus
Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2021eko azaroaren 2an - 08:45
Azken eguneraketa: 09:48
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Poliziak Aiaraldea Komunikabideari jakinarazi dionez, atxilotuak bikotekide ohiari egin dio eraso. Kristalezko edalontzi batekin jo dio gizonak buruan, eta Gurutzetako ospitalera eraman behar izan dute emakume erasotua, zauriak artatzeko.

Larrialdi zerbitzuak, Udaltzaingoa eta Ertzaintza bertaratu dira kalera. Goizeko laurak aldera izan da indarkeria matxistaren kasua. 

Laudioko Mugimendu Feministak sare sozialen bidez salatu du gertatutakoa:

84 salaketa judizial iaz

Indarkeria matxistaren 84 salaketa judizial jarri ziren iaz Aiaraldean. Ertzaintzak egindako sailkapenaren arabera, salaketa horietako 48 bikote ohiak burututako erasoenak izan ziren (%57.14), senideen artekoak 30 eta bestelakoak 6.

Aiaraldeko Mugimendu Feministak elkarretaratze eta mobilizazio ugari egin ditu azkenaldian, eskualdean jazotako erasoak salatzeko. 

Otsemeak talde feministak, bere aldetik, dinamika jarri du abian ikasturte hasieran, indarkeria matxistaren kasuen salaketa modu anonimoan jasotzeko. Lekukotza ugarri jaso dituzte oso egun gutxitan, azaldu dutenez. 

Era berean,  hainbat emakume izan dira euren indarkeria matxistaren egoera salatu eta nola ahaldundu ziren kontatu dutenak.


Indarkeria matxista kanalean gehiago
2026ko maiatzaren 13
Berriketa gutxi
Zer gertatzen zaigu gizonei?

Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.