Gizarteak baztertuta sentitzen diren LGBT gazteei zuzendu zaie Tom Daley txapeldun olinpikoa

  • Heterosexual ez direlako etorkizuna ilun ikusten duten gazteei itxaropenerako mezua bidali nahi izan die Tom Daley kirolariak, Joko Olinpikoetan urrea irabazi berritan: “Ez zaude bakarrik”. Gizarte honetan lekuz kanpo daudela ez dezaten pentsatu, kirol munduan ere inportanteak baitira LGBT erreferenteak, identifikatuta sentitu daitezkeen haur eta gazteentzat.


2021eko uztailaren 27an - 09:46
Azken eguneraketa: 11:47
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Bai, inporta du norekin oheratzen zaren

10 metroko tranpolin jauzi sinkronizatuan domina lortzeak eman dion bozgorailua aprobetxatu du Tom Daley britainiarrak, munduaren aurrean. Bere adierazpenek oihartzuna izan dute eta “urrea lortu duela da inportantea, ez zeinekin oheratzen den” mezuak ugariak izan dira sare sozialetan. Baina bai, arlo batean erreferentea zarelarik armairutik ateratzeak mesede handia egiten die, besteak beste, sexu disidentzia ezkutuan eta beldurrez bizi dutenei, kanon hegemonikotik haragoko ereduak badirela ikustea beharrezko dutenei. Errealitatea erakusten digutena baino anitzagoa dela zabaltzea garrantzitsua baita.

“Gay eta txapeldun olinpikoa naizela esateaz oso harro nago. Gazteagoa nintzenean, uste nuen inoiz ez nuela ezer lortuko, naizena izateagatik. Beti sentitu nintzen bakarrik, ezberdin eta lekuz kanpo. Zerbaitek esaten zidan ez nintzela izango gizarteak espero zuena bezain ona. Desio dut edozein LGBT gaztek ikus dezala ez diola axola orain zer sentitzen duen, ez zaude bakarrik”, esan du Daleyk.

Gaiari lotuta:

Lehenengo aldiz armairutik atera da futbol amerikarreko jokalari bat NFL ligan


Kanal honetatik interesatuko zaizu: LGBTI
2025-04-09
Meloi saltzailea
Antifa

2024-11-14
Hamza Abuhamdia (palestinar ekintzaile 'queer'-a)
"Gorputza da botere kolonialak okupaturiko lehen territorioa"

Eguneraketa berriak daude