Lehenengo aldiz armairutik atera da futbol amerikarreko jokalari bat NFL ligan

  • “Gay naizela esan nahi dut. Denbora asko neraman hau esan nahian, baina ez nuen une egokia aurkitu bularretik ateratzeko. Errepresentazioa eta ikusgarritasuna oso inportanteak dira”, adierazi du Carl Nassib Raiders taldeko 28 urteko jokalariak, sare sozialetan.


2021eko ekainaren 22an - 14:47
Azken eguneraketa: 16:51
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

“Tristea da, une honengatik agonia sentitu dut azken hamabost urteotan”, onartu du. “Duela gutxi, eta nire familiari eta lagunei esker, publikoki eta harro esan ahal izan dut gay naizela. NFL ligari, nire entrenatzaileei eta taldekideei euren babesa eskertzen diet”.

Gizonezkoen kirol munduan hain ezohikoa den pausoa eman du Nassibek, armairutik ateratzeak kirolariak idolotzat dituzten haur eta gazteei lagungarri gerta dakiekeelakoan. Berria eman eta gutxira, “zutaz harro gaude” erantzun dio Raiders taldeak Twitterren. Jaso dituen babes mezuak ere ugariak izan dira.

Gay, lesbiana, bisexual, transgenero edo queer diren gazteen artean suizidioa saihesteko lan egiten duen The Trevor Project ekimenari 100.000 dolar eman dizkiola ere iragarri du mezuan.

 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

A post shared by Carl Nassib (@carlnassib)

 

“Ez dago futbolari gayrik, horregatik ez dira armairutik ateratzen”

Sexu joera aniztasunak gizarteko hainbat esparrutan lortu duen ikusgarritasunak talka egiten du guztiz kirol munduan gaiak duen tabu kutsuarekin, zer esanik ez gurean kirol errege den futbol munduan. Joaquín Caparrós Athleticeko entrenatzaile ohiak garbi esan zuen, duela hamarkada bat: “Ez dago futbolari gayrik Espainian, horregatik ez dira armairutik ateratzen”. Kontua da, tamalez panorama ikusita haurrek txikitatik jaso dezaketen mezua hori bera dela, gizonen futbolean ez dagoela edo ez dela onartzen homosexualik.

Beren sexualitatea natural eta askatasunez bizitzeko jokalariek dituzten traba eta presioez idatzi genuen ARGIAn.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: LGBTI
2025-04-09
Meloi saltzailea
Antifa

2024-11-14
Hamza Abuhamdia (palestinar ekintzaile 'queer'-a)
"Gorputza da botere kolonialak okupaturiko lehen territorioa"

Eguneraketa berriak daude