Ekainaren 8ko giza katera joateko gida

  • Gure Esku Dago ekimeneko antolatzaileek ekainaren 8an egingo den giza katearen xehetasunak plazaratu dituzte, baita egunerako gomendioak ere. Durangon egindako agerraldian, Angel Oiarbide bozeramaileak azaldu du parte-hartze datuak aurki jakinaraziko dituztela: “Aurreratu dezakegu oso onak izango direla”.


2014ko maiatzaren 28an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33

Antolatzaileek garrantzi handia eman diote Durango eta Iruñea artean “hausturarik gabeko kate sendoa” osatzeari: “Berriz ere eskatzen dugu bakoitza egokitu zaion tokira joateko, hori izango baita arrakastaren gakoa”. Horretarako, hainbat irizpide eta gomendio dakartzan liburuxka argitaratu dute (pdf).

Metroa aurretik eskuratu eta ahal den neurrian autobusez bidaiatzeko eskatu dute. Giza katea Durangotik Iruñerako norabidean ezkerreko aldean egingo da eta toki askotan errepidea ez da autoentzat moztuta egongo. Horregatik segurtasun arauak errespetatzeko ere eskatu dute.

Eguneko ordutegia ere jakinarazi du Gure Esku Dagok. 10:00ak inguruan hasiko da jendea biltzen eta giza katea prestatuko da “modu animatu eta ordenatuan”. 12:00etan kateari hasiera emateko soinu ozen bat entzungo da, izan txalaparta, adar, kanpai edo beste soinuren bat.

Amaitu ondoren egun osoko jaialdiak antolatu dituzte Durangon, Bergaran, Lazkaon, Etxarri-Aranatzen eta Iruñean.

Informazio gehiago

Giza katearen inguruko informazio osoa ARGIAko Gure Esku Dago kanalean aurki daiteke.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
#5
Maite Díaz de Heredia Ruiz de Arbulo
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gure Esku
Gure Esku-k ‘Herri libre bat’ dinamika aurkeztu du

Datozen bi urteetako erronken berri eman du erabakitze eskubidearen aldeko ekimenak larunbatean Bilboko Kafe Antzokian. “Herri libre bat nahi dugu, mugimendua sortu nahi dugu, herria martxan jarri eta elkarlana bultzatu nahi dugu”, adierazi dute.


Espainiako Vueltan errepideak euskal ikurrez betetzeko deia egin dute astebururako

Gure Esku eta Nafarroa Berriz Altxa elkarteek ekimenak antolatu dituzte lasterketa Euskal Herritik igarotzen denerako. "Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidea" aldarrikatu eta "muga artifizialak" auzitan jarri nahi dituzte, besteak beste.


"Popatik hartzera" bidali ditu ertzain batek hiru lagun, euskaraz aritzea eskatzeagatik

Hiru emakume euskaraz zuzendu zitzaizkien ertzain batzuei, jatetxe batengatik galdezka. Polizietako batek erantzun zien euskaraz bazekiela baina ez zuela erabiliko, eta "popatik hartzera" bidali zituen. Ertzainari plaka eskatu zioten orduan, eta poliziak erdiko hatza... [+]


Eguneraketa berriak daude