Gipuzkoan Aldundiak eta Jaurlaritzak agindutako saneamendu lanak bete gabe daudela salatu du Eguzkik

  • Gipuzkoa saneatzeko Esparru Akordio berri bat iragarri zuten iazko otsailaren 1ean Jaurlaritzako Ingurumen sailburu Iñaki Arriolak eta Ingurumen foru diputatu Jose Ignacio Asensiok. "Laster" izenpetzeko asmoa zuten akordio hartan zehazten ziren herrialdean 2027ra arte egin beharreko saneamendu-lan guztiak eta beraien finantziazio-ardurak. Eguzkiko kideok eszeptiko agertu ginen. Gure eszeptizismoaren arrazoia ez zen Akordioa izenpetuko ote zuten, izenpetu ondoren beteko ote zuten baizik, jakina. Bada, akordioa iragarri zutenetik urtebete pasatu da eta izenpetu ere ez dute egin.


2020ko otsailaren 26an - 06:15
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Oraindik izenpetzeko garaiz daude? Bai, baina legeladia bukatuta eta hauteskundeak deituta, oso-oso sinesgarritasun gutxi izango luke. Gainera, eta hau da benetan garrantzitsuena, bihar izenpetuta ere, orain dela urtebete iragarritakoa dagoeneko ezerezean geratu da, hein handi batean behintzat.

Arriolak eta Asensiok iragarri zutenaren arabera, guztira, 61 milioi euro inbertitu behar ziren. Horietatik 45,2 Jaurlaritzak eta Aldundiak ipiniko zituzten, zehatz-mehatz, 32,5 eta 12,7, hurrenez hurren. Gainerako dirua Añarbeko Uren, Txingudiko Zerbitzuen, Gipuzkoako Uren eta Donostiako eta Pasaiako udalen kontu geratuko zen.

Inbertsio horiek bi epetan egingo ziren, 2001era arte, lehenengoa, eta 2021etik 2027ra arte, bigarrena. Lehenengo epean egingo ziren "populazioan eta ur-ingurunean inpaktu handiena izango duten inbertsioak", esaterako, Pasai Donibaneko, Saturrarango hondartzan isurtzen duen Mijoa errekako edota Tolosan Oriarekin bat egiten duen Zelai ibaiko saneamendu-lanetan. Bigarren epean, berriz, Andoaingo Ziako errekaren edota Mendaroren txanda iritsiko zen.

Alabaina, 2020ko aurrekontuetan ez dute Akordioaren konpromisoei aurre egiteko dirurik ipini. Oso adierazgarriak dira Pasai Donibaneko eta Mijoa errekako kasuak, besteak beste, Asensio diputatuak berak espresuki aipatu zituelako otsailean, Esparru Adordio berria horien "gabezia historikoak" konpontzera zetorrela nabarmenduz. Bada, dirurik gabe, lanik ez, eta, ondorioz, Akordioa izenpetu aurretik ere badakigu 2021erako aurreikuspenak ez direla beteko.

 

 

 

Mijoa errekak Saturrarango hondartza ondoan isurtzen du.

 

 

 

Kontuan izan behar da Arriolak eta Asensiok iaz iragarritako Esparru Akordio berrian aipatutako saneamendu-proiektu gehienak 2007-2011 Esparru Akordioan zeuden berberak zirela, Eguzkik bere momentuan konstatatu zuen bezala. Are gehiago, batzuk 2003-2006 Esparru Akordioan ere aipatzen ziren! Hau da, aspaldi eginda eta martxan egon behar ziren proiektuak dira.

 

Arriolak, nolabait, "oraingoan bai" esan nahi izan zuen. Eguzkiook, ordea, eszeptiko agertu ginen, eta urtebete geroago agerian da arrazoi genuela. Asmatu izanagatik ez gaude harro, e? Izan ere, asmatzeak ez zuen aparteko meriturik, Euskal Herriko ibaien saneamenduaren historia atzerapen kronikoen historia bat baita.

Eta administrazio publikoek saneamenduari dedikatzen dizkioten sosak modu nabarmenean emendatzen ez diren bitartean, are atzerapen handiagoak izango dira. Kontuan izan behar da Plan Hidrologikoa berraztertzen ari dela eta 2021. urtea bukatu baino lehen Plan Hidrologiko berri bat indarrean jarriko dela. Plan berri horren neurrien artean, orain arte egin ez diren saneamendu-proiektu zaharrak egongo dira, halabeharrez, baina baita berriak ere, hauek ere halabeharrez, azken urteotan zorroztu den ur araudiaren ondorioz. Beraz, inbertsio gehiago beharko dira.

Laburbilduz: horrela jarraituz gero, hau da, inbertsioak nabarmen handitu ezean, saneamendu-sare oinarrizkoa ez da hamarkadetan osatuko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ingurumena
Suteak, noren mesederako?

Edozein arlotan, arazo bat suertatzen denean, eta ia inor ados jartzen ez denean, ohiko galdera plazaratzea da onena: Nori egiten dio mesede?


2025-09-15 | Iñaki Sanz-Azkue
Aspis sugegorria
Gorrian zuri

Sugea ikusi orduko: “Sugegorria!”. Telesforo Aranzadi zenak esaten baitzuen, begiek ez dutela ezagutzen dutena baino ikusten. Eta sugegorria ezagutu, ezagutzen dugunez (entzunaz, sikiera), hori bera izaten da joera: ikusten dugun suge oro sugegorria dela iruditzen... [+]


2025-09-15 | Garazi Zabaleta
Aztal
Iruñetik artzain eskolara, eta handik Otsagabira artaldea osatzera

Artzain gisa hirugarren kanpaina du aurtengoa Koldo Vicente Eseberrik. Familia Otsagabikoa izan arren, Iruñean bizi izan zen txikitatik, baina abeltzaintzaren munduarekin harreman estua izan du beti. “Osaba artzaina zen, haragitarako ardiak zituen hemen, eta txikitan... [+]


2025-09-15 | Jakoba Errekondo
Arboletarako eroa daukat

Bada Garde. Urrutira gabe hor dago, urrutieneko mugaren guardan. Umetan ezagutu nuen Garde, ez dut gogoan zenbat urte nituen, baina landatuta geratu zitzaidan han ikusi nuena.-


Suteak

Dei batek dena alda dezake. Eguna bai, bederen. Hurrengo orduetako martxa, sikiera. Ourensen dagoen lagunak jasotzen du Noainen dagoen Lugoko lagunaren deia. Dei bakar batek ekarri zituen Galizako elkarte bateko zortzi artzain eta ahuntzain bat etxera. Zoragarria izan zen... [+]


Basozainei argazkiak manipulatzea leporatu diete Valle de Odietako akusatuek

Valle de Odietako epaiketa epaiaren zain geratu da ostiral honetan Iruñeko Justizia Jauregian akusatuek deklaratu eta akusazioek eta defentsak haien ondorioak azaldu eta gero. Ez da aldaketarik egon alde bakoitzak egindako eskaeretan.


Apoak klima aldaketaren seinale

Vichamako (Peru) aztarnategian, arkeologoek 3.800 urte inguruko estatuatxo berezi bat aurkitu berri dute. Caral zibilizazioaren azken arokoa da, eta bi apo irudikatzen ditu.

Aztarnategi bereko hainbat hormairuditan gosetea, lehortea eta, finean, ingurumen krisiari lotutako... [+]


2025-09-11 | Nicolas Goñi
Munduko auzitegi gorenak klimari buruzko estatuen ardurak argitu izanak ze aldaketa dakar?

Garaipen historikotzat jo dute hainbatek: duela sei urte Ozeano Bareko estatu zaurgarrietako ikasle talde batek bultzaturiko ekimen baten ondorioz, Nazio Batuen auzitegi gorenak iritzia plazaratu du uztailaren 23an, zeinak munduko estatuek klima aldaketari begira dituzten... [+]


2025-09-11 | Xuban Zubiria
Hondartzan bainua hartzeko ordaindu egin behar

Italiako hainbat hiritan hondartzen eta itsasoaren izaera publikoa aldarrikatzeko mobilizazioak egin ditu udan Itsasoa Aske mugimenduak. Hondartzen erdia enpresa pribatuek kudeatzen dutenez, bainua hartzeko ordaindu beharra daukate herritarrek. Zonalde turistikoenetan ordainpeko... [+]


Trekutz eguna

2023ko uztailean jaso genuen berria antzuolarrok. Irimon bi aerosorgailu erraldoi jartzeko proiektu bat aurrera eramateko eskaera jaso zuela Udalak. Hasieran zalantzak eta galderak: nor zegoen proiektuaren atzean? Zein zen proiektuaren benetako helburua? Zein izango... [+]


2025-09-10 | Estitxu Eizagirre
Onintza Enbeita eta Feli Madariaga
"Azokako mahaiaren bestaldetik desprezioa ikusten da, asko"

Emakumea eta lurra elkartzen dituen liburua idatzi du Onintza Enbeitak: Bizitza baten txatalak. Gure aurrekoen bizimodua jaso du, andre baten ahotan: "Baserria bere horretan, erromantizismorik gabe". Feli Madariaga (1932, Baldatika, Forua, Bizkaia) da andre hori, lurrari... [+]


Frantziak lehen ministro berria du
Zein da Sébastien Lecornu? Antinuklearren etsaia, ehiztarien laguna, Macronen zale fidela

François Bayrouk dimisioa eman eta ordu gutxitara izendatu du Emmanuel Macron Frantziako presidenteak ordezkoa: Sébastien Lecornu izango da lehen ministro berria, aurretik Defentsa ministro izandakoa eta Macronen oso gertukoa. Oposizioa haserre mintzatu da, ezker zein... [+]


"Proiektu estraktibistak dituzten komunitateak pobreak dira, hitzeman dizkieten aberastasun eta garapena ez dira existitzen"

Erdialdeko Amerikan izan da ARGIA uztailean, meatzaritza metalikoko megaproiektuek sortzen dituzten kaltean bertatik bertara ezagutzen. Guatemala eta Honduraseko meatzeak bisitatu ditu, eta El Salvadorren ere izan da, bertako egoera politikoaren berri jasotzen: herrialdean... [+]


Eguneraketa berriak daude