Gipuzkoako ondare arkeologikoa jasotzeko biltokia zabaldu dute Donostian


2009ko urtarrilaren 20an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:02

Donostiako Intxaurrondo auzoan, ondare arkeologikoa biltzeko gune berria eraiki du Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak. Gipuzkoan azken ehun urteotako indusketetan jasotako materiala bildu, zaindu eta katalogatuko da zentro horretan, ikertzaileek eskura izan dezaten. Horretarako, mila metro koadroko espazioa atondu dute eta ikertzaileek gela berezi batean aztertu ahal izango dute material arkeologikoa. Hala ere, arduradunek argitu dute biltokia ez dela publikoari zabalik egongo. Orain arte San Telmo museoan eta Zorroagan gorde izan dituzte halako materialak, eta asmoa da hemendik urte pare batera Gipuzkoako Foru Aldundia Irunen eraikitzen ari den zentro handiago batera eramatea altxor arkeologiko hori. Dena den, Irungo zentro berriak ez du, oraingoz, museo izaerarik izango, Bizkaian edo Araban gertatzen den bezala. Donostiako biltegian aztarna arkeologiko eta paleontologikoez beteriko 7.600 kaxa inguru gorde dira, tartean, Lezetxikin aurkitutako duela 300.000 urteko emakume baten besahezurra edo Burdin Aroko herrixketan azaldutako zeramika zatiak eta nekazal tresnak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Burdin Aroa
Baskoien beste herrixka baten aztarnak aurkitu dituzte Nafarroan eta AHTren lanek suntsitu ditzaketela salatu dute

Muru Artederreta herrian, Murugain izeneko muinoan, Burdin Aroko herrixka baten horma agerian geratu da, AHTren lanentzako laginak hartzen ari zirela.  Bizilagunen hango elkarteak salatu du trenarentzako tunel baten ahoa eraikitzeak harresiaren zati bat suntsituko lukeela.


Irulegiko eskua, zein nobedade dakartza ‘Antiquity’ aldizkariak?

Irulegiko Burdin Aroko herri gotortuan azaldutako brontzezko piezari buruzko ikerketa “osoena” azaltzen duen artikulua argitaratu du aditu talde batek nazioarteko aldizkari zientifikoan. Orain arte ez genekizkien hainbat berritasun dakartza.


Irulegin tipologia berezia duen etxebizitza eta pieza arkeologiko ugari azaleratu dituzte aurtengo kanpainan

Antzinako euskarazko hitzak dituen eskua agertu zen Nafarroako indusketagunean arkeologoek lanean jarraitu dute aurten eta Burdin Aroko herrixka baten aztarna gehiago aurkitu dituzte, tartean harrizko eskailerak dituen etxebizitza, mendebaldeko Pirinioetan ez da inoiz orain arte... [+]


Burdin Aroa
Bidaia bat protohistoriako Euskal Herrian barrena

Irulegiko eskuaren aurkezpen publikoak jendartean nabarmen piztu du duela bi mila urte baino gehiagoko Euskal Herria nolakoa zen jakiteko grina. Zorionez, Burdin Aroko arkeologiak tradizio luzea du gurean, eta garai hartako zenbait aztarnategi ezagutuz iraganera bidaia txiki bat... [+]


Euskara, brontzean idatzia

Hainbat urteko ibilbidea egin du Irulegiko proiektu arkeologikoak (Aranguren, Nafarroa), Aranzadi Zientzia Elkartearen eta erakunde publikoen elkarlanari esker. Berriki aurkeztu dute aztarnategiak eman duen azken sorpresa, Nafarroako Gobernuak egindako agerraldian: esku-itxurako... [+]


Eguneraketa berriak daude