Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrean protesta egin dutela natur talde eta ekologistek 2013ko otsailean? Sinesgaitza, ikusirik hondakinen errausketaren edo Pasaiko kanpoko portua bezalako azpiegitura erraldoiei aurre egiteko zer buruhauste darabilzkien Diputazioak. Baina posible da, antza, arazorik zailena askatzea lortzen ari dena korapilorik errazenean katramilaturik gelditzea. Dena dela, oharrak aspaldi zeuden emanak.
Berdeak, Ekologistak Martxan, Eguzki, Erkaxo Azpeitiko Natur Taldea, Haritzalde, Itsas Enara Ornitologia Elkartea, Landarlan Natur Elkartea, Mutriku Natur Taldea, Okil Beltzak Natur Taldea, Ondarroa 12 milia, Arkamurka Natur Elkartea, Herrio Natur Taldea, Zumaia Natur Taldea, Katamarrua Zestoako Natur Taldea, Ugatza Ornitologia Elkartea eta Osina Natur Taldea. Ez bat eta bi, denetara hamasei talde kexatu dira Gipuzkoako Foru Aldundiaren jarreraz, Donostiako jauregiko atarian. Banderola mikatza erakutsi dute: Gipuzkoako armarriaren hiru haginetatik bi motozerrak ebakirik, Berria eta Diario Vascoko kroniketan (honetan bideo eta guzti) ikus daitekeenez.
Naturazale eta ekologistok iragarri dute bertan behera uzten dutela Aldundiarekin batera Gipuzkoako landa eremuan inguru naturala eta bioaniztasuna zaindu edota berreskuratzeko kudeaketa-planak mahaian parte hartzea, eta salatu dute Bildurekin Aldundiak nekazaritza eta landa eremuen kudeaketan aurretik EAJk eta Hamaikabatek eramandako politika bera darabilela. Departamendu hori Eusko Alkartasunak kudeatzen du.
Egun berean Berrian argitaratutako “Natur kontserbazioa Gipuzkoan” iritzi artikuluan Aitziber Sarobe Egiguren biologoak izen-abizenak jarri dizkio naturazaleen eta ekologisten ezinegonaren sustraian dagoenari: Bilduk hauteskundeak irabazitakoan Gipuzkoarako agindutako aldaketa pozik ikusi ondoan, dio Sarobek, “aldaketa hori ez zen ez sail eta ezta programa guztietan gertatu. Uda pasatu zain egon behar izan genuen Berrikuntza, Landa Garapena eta Turismoa Departamentuko Mendietako eta Natura Inguruneko Zuzendari nagusiaren izendapena ikusteko: azken izendapena izan zen Julian Unanue Bereciartuarena. Ordurako zantzu txarrak hartzen hasiak ginen, baina ezin uka izendapen hori sorpresaz hartu genuenik. Izan ere, Gipuzkoako natur kontserbazioaren ardura duen zuzendariak egurraren negozioari lotutako interes pribatuak ditu”.
Talde horiek aspalditik, pankartarekin plazan azaldu baino askoz lehenagotik, ari ziren kritikatzen publikoki Diputazioa landa eremuan daramatzan ekintzengatik. Nabarmena izan zen intsinis pinuaren Prozesionarioa (Thaumetopoea pityocampa) izeneko arra desagertarazteko Aldundiak egindako fumigazioak sortutako ezinegona. Aurrekari hori biharkoan kontatuko dugu.
[2008-02-28ko eguneraketa] Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza, Landa Garapen eta Turismoko diputatu Jon Peli Uriguenek ekologista eta naturazaleen argudioei eta bereziki Aitziber Sabore biologoak egindako salaketei erantzun die Berrian publikatutako "Aldundia, bioaniztasunarekin" (http://paperekoa.berria.info/iritzia/2013-02-28/004/001/aldundia_bioaniztasunarekin.htm) iritzi artikuluarekin. Sarobek izen-deituraz aipatutako Julian Unanue mendi eta natur inguruneko zuzendaria defenditzeaz eta honek darabiltzan politikak diputatuak berak berresten dituela esateaz gain, Bildun adostutakoak direlakoan, gatazkan daudenen arteko desadostasunak Gipuzkoako landa eremuari dagozkion politiketan baino horiek abian jartzeko erritmoetan dagoela iradoki du Uriguenek, ahaztu gabe naturaren kontserbazioaz gain bertan bizi diren herritarren eta zehazki baserritarren beharrak ere uztartu behar direla.
Igande arratsean ehunka herritarrek elkarretaratzea egin dute herriko plazan, "Poliziaren gehiegikeria" salatzeko. Azpeitiko Udalak udaltzainei elkartasuna adierazi die, eta, aldiz, Ertzaintzaren esku hartzea "gehiegizkoa" izan zela esan du.
Ia oharkabean pasa da joan zen asteazkenean (2025eko ekainak 18) Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen iragarkia.
Izenburua: Azpeitiko 5. poligonoko 58. lurzatian aldi baterako estazio meteorologiko bat
interes publikokotzat deklaratzeko eskaera (GHI-049/25-J01). Hemen... [+]
Duela lau urte abiatu zuten Azpeitian Enkarguk proiektua, Udalaren, Urkome Landa Garapen Elkartearen eta Azpeitiako eta Gipuzkoako merkatari txikien elkarteen artean. “Orain proiektua bigarren fasera eraman dugu, eta Azkoitian sortu dugu antzeko egitasmoa, bere izenarekin:... [+]
"Konfiantza eta gertutasuna" oinarri izango duen Udaltzaingo eredua nahi dute Zumaia, Getaria eta Azpeitiko udalek. Horretarako, udalerri horiek ondo ezagutuko dituzten bost udaltzain kontratatuko dituzte elkarrekin eta hautagaiei B2 euskara maila ere eskatuko diete.
Mendietxe museoak zabaldu ditu ateak, irakurri dugu Berria-n. Eta boteprontoan pentsatu, "hau izango al da EMMOA Euskal Mendizaletasunaren Museoa fundazioak ireki nahi zuen museoa?". Ramon Olasagasti kazetariak argitu dizkigu zalantzak: "Alex Txikon alpinistaren... [+]
Euskal Herriko Trikitixa Elkartearen mende erdiko historia laburbiltzen duen liburua aurkeztuko dute larunbatean Azpeitian, Euskal Herriko Trikitixa Elkartea. 50 urte eta gehiago izenburupean, Laxaro Azkunek eta Haritz Garmendiak egina. 2022an egin zituen elkarteak urrezko... [+]
Liburuaren lehen aurkezpena irailaren 20an izango da, ostiralarekin, 18:30ean Azpeitiko Elikagunean. Bertan izango dira Miguel Arribas Kelo eta Marc Badal egileak, Markel Lizasoain itzultzailea, Maitane Gartziandia diseinatzailea eta Dani Blanco argazkilaria. Egileen azalpenak... [+]
Azpeitian Palestinari elkartasuna adierazteko mural batean mezu islamofoboak margotu dituzte. "Palestina Akatu" eta Islama minbiziarekin parekatzen duten pintaketak dira. Elkar-ekin mugimenduak salatu du ekintza.
Babesturiko natur eremuetan egoteagatik, ingurumenean izan dezakeen inpaktuagatik eta hiri planeamenduarekin bat ez egiteagatik jarri dute alegazioa hiru udalek, besteak beste. Multinazional norvegiarrak eraiki nahi duen zentral eolikoak bost haize-errota handi aurreikusten ditu... [+]
Joan den abenduan aurkeztu zuten Euskal Herriko Kontseilu Sozialista (EHKS), Euskal Herrian Mugimendu Sozialista egituratzea helburu duen alderdia. Europan Alderdi Komunista eratzea dute helburu eta iraultza sozialista gauzatzea. Peio Ormazabalek eta Beñat Aldalurrek EHKS... [+]
Euskal Herria Bizirik sareak antolatuta eta 84 eragilek deialdiarekin bat eginda, 2.200 pertsona manifestatu dira "Lurraren defentsan" Azpeitian, apirilaren 13an. Goizean bertaratu direnek lau tailer eta mahai-inguru baten bidez aztertu dituzte zein diren berdez... [+]