Getxoko gobernu-taldeak proposatutako HAPOan hainbat “lege-hauste” daudela salatu du Adi HAPO plataformak

  • Astelehenean amaitu da Getxoko gobernu-taldeak proposatutako Hiri Antolamenduko Plan Orokorrari (HAPO) alegazioak aurkezteko epea. Daborduko asko dira aldaketak eskatu dituzten norbanakoak, udal-taldeak eta eragileak, eta, horien artean, Adi HAPO plataformak agerraldia egin zuen zapatuan aurkeztuko duen helegitea publiko egiteko eta datorren martxoaren 25ean egingo duten mobilizazioa iragartzeko.


2023ko urtarrilaren 18an - 12:14

Getxoko Tosu estratako Uribe baserriaren aurrean egindako prentsaurrekoan, Adi HAPO plataformako dozenaka lagunek salatu zuten plan berriak inguruko landa-eremuak “erabat” urbanizatuko dituela. Era berean, gobernu-taldeak (EAJ eta PSE-EE) proposatutako HAPOan “hainbat lege-hauste” aurkitu dituztela salatu zuten: “Alde batetik, legeak ahalbidetzen duena baino 1.456 etxebizitza gehiago eraikitzea planteatzen du; bestetik, ez du etxebizitza sozialaren minimoa betetzen”. Hori dela eta, alegazio bat aurkeztuko dutela iragarri zuten, plana bertan behera gelditzeko eskatuz.

Hala ere, gogoratu zuten beste hainbat kontu ere badaudela HAPO horretan "aldatzeko", hala nola udalerriko berdeguneak babesteko beharra, Azkorri eta Kandelu inguruko natura guneak, besteak beste. Horrez gainera, azpimarratu zuten eraiki beharreko etxebizitza soziala alokairu sozialekoa izan beharko litzatekeela, “eta hori bultza daiteke eraikin berririk gabe, etxebizitza eta lonja hutsak alokairu sozialera bideratuta”. Azkenik, “benetako” prozesu parte-hartzaile bat aldarrikatu zuten, “ez baitzaigu onargarria iruditzen gure herriaren etorkizuna gutxi batzuek erabakitzea”.

Hori guztia dela eta, manifestazio bat iragarri zuten datorren martxoaren 25erako.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hirigintza
2024-02-29 | Estitxu Eizagirre
Nola elikatu hiriak?
Hiriko parkeetan zergatik ez fruta arbolak eta barazkiak landu zuzenean biztanleentzat?

Hiriak nola elikatu? Horra Egonarria saioan Eli Pagolak Audrey Hoc laborariari luzatu dion galdera. Hoc-ek, bere lagun Aimar Rodriguezekin batera, fruitu arbolak ekoizten ditu, Etxalarren baso jangarria dauka eta Biriatuko udalarekin elikadura burujabetzaren estrategia martxan... [+]


Frankismoak errepresialatutako emakumeen izenez jantziko dira Txantreako karrikak

Hiru urteko lanaren emaitza jaso du Iruñeko Udalak sinatutako dekretuak. Auzotik sortutako ekimenari esker, zazpi kale eta hiru plaza izendatuko dituzte.


Chinatown: zokoratuak eta zukutuak

Txina, 1417 urte inguruan. Zheng He almiranteak, Ming dinastiako enperadoreen soldatapeko esploratzaileak esan zuen posible zela “mundu osoa ibiltzea Txinatik irten gabe”. Ordurako Indiako Ozeanoan, Itsaso Gorrian eta Asiako hego-ekialdean zabaltzen hasia zen kolonia... [+]


2024-01-04 | ARGIA
6.486 donostiarrek ezezko botoa eman diote Basque Culinary Center Gros eta Uliako parkeetan ezartzeari

Uliako auzo elkarteak eta SOS Manteo plataformak herri galdeketa egin dute asteburuan. 6.948 lagunek hartu dute parte, eta 6.486 parkeak babestearen alde agertu dira.


2023-12-13 | Axier Lopez
Gipuzkoa konkistatu zuen Gaztelako erregearen omenezko kaleari izena aldatu dio Arrasateko Udalak herritarren eskariz

Gipuzkoa Nafarroako Erresumatik aterarazi eta Gaztelarentzat konkistatu zuen Alfonso VIII. erregearen omenezko kaleari izena aldatuko diote. Horren partez, “17 emakume" deituko da kale hori, frankismoaren lege matxisten aurka borroka egin zuten herriko emakume batzuen... [+]


Eguneraketa berriak daude