Gerrek txikitutako hiriak, bat eginda

  • Gerrek Suntsitutako Hirien Topaketak” antolatu dituzte Donostian, hilaren 21ean. Bizikidetza eta bakea ardatz, etorkizuna izango dute hizpide bertaratutakoek.


2013ko azaroaren 12an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Sarajevoko gerran txikitutako kotxe bat, 1992an. (Arg: gervasio Sánchez)
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Donostiari su eman eta berreraiki zuteneko berrehungarren urteurrena ospatzen dute aurten. Horrexegatik, antzeko prozesu historikoak bizi izan dituzten hiriekin jardunaldiak egingo dituzte, gatazka ikupegi “baikorrarekin” gainditzeko moduen inguruan hausnartzeko

Honako hiri hauen esperientziak landuko dituzte: Granollers, Gernika-Lumo, Wroklaw, Milan, Sarajevo, Dresden eta Madril.

Gogoetaz gain, beste hainbat helburu ere finkatu dituzte: gizartearen eta instituzioen arteko konpromezua lortzea; balioetan oinarritutako hezkuntza sortzea; eta “bakearen kultura” bultzatzea.

Makina bat hitzaldi antolatu dituzte. Besteak beste, Hiria berreraikitzen: etorkizunari beste begirada bat balioen ikuspegitik solasaldia, zenbait adituren eskutik; Bakearen kulturaren sustapena Granollerseko Can Jonchek eskainia; eta Bizitza 1937ko bonbardaketa eta gero Luis Iriondok zuzenduta.

Egitarau osoa Donostiako Estrategia Bulegoaren weg orrian.

Jardunaldiak Kursaal Kongresu Jauregian izango dira. Doakoak dira, baina toki mugatua dela eta, aldez aurretik eman behar da izena, planestrategikoa@donostiafutura.net helbidean.


Eguneraketa berriak daude