Historia ahanzturan gera ez dadin abuztuaren 31rako hainbat ekintza Donostian

  • 1813ko Donostiaren suntsiketa oroitzeko egitarau zabala prestatu dute abuztuaren 30 eta 31rako. “Biktima guztien ezagutza” dute oinarri ekintzek sarraskiaren 200. urteurrenean, historian galduta ez geratzeko.


2013ko abuztuaren 30an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
1813ko sarraskia oroitzeko, Donostian abuztuaren 30 eta 31n hainbat ekitaldi antolatu dituzte Udalak eta Donostia Sutan 1813-2013 elkarteak (Argazkia: donostia1813-2013.blogspot.com).

Hona hemen Donostiako Udalak eta Donostia Sutan 1813-2013 elkarteak prestatutako egitaraua:

 

ABUZTUAK 30

Donostiako Orfeoiak emango duen kontzertuan, besteak beste, obra berri bat interpretatuko du: Suak pizturik dirau, Bigarren Mendeurrenaren ereserkia (musika: Tomás Aragües, hitzak: Beñat Gaztelumendi); bai eta Manuel Sagastiren Requiem Meza eta Jose Maria Usandizagak mendeurrenerako konposatutako Abuztuaren 31ren ereserkia ere. 18:00etan, Santa Maria Basilikan.

Donostia Sutan elkarteak antolatuta Hitzaldi ibiltaria burutuko da 19:00etan Boulebarreko kioskotik hasita. Euskaraz eta erdaraz izango da. Amaieran Kresalako koruarekin batera garaiko bertsoak abestuko dituzte.

Suberri esku-soinu orkestraren eta Aita Donostia abesbatzaren kontzertua, “Conmemoración 31 de agosto” elkarteak antolatuta. 20:00etan, San Bizente elizan.  

Kresala eta Verdini dantza-konpainien emanaldia: Bigarren mendeurrenaren oroitza egiteko berariaz prestatutako emankizuna eskainiko dute, non suntsiketaren tragedia eta sorkuntza, aurrez aurre alderatzen diren. 21:00etan, Pasealeku Berrian, Jorge Oteizaren “Eraikuntza hutsa” eskulturaren parean.  

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak Donostiako efemeride honen oroitzarako bereziki hautatutako lanak eskainiko ditu, aire zabaleko kontzertuan. Alkateak, Juan Karlos Izagirrek, Hiriaren Urrezko Domina emango dio. 22:30ean, Konstituzio plazan.

 

ABUZTUAK 31

Eguna 10:45ean hasiko da, hiriko kanpaiak jotzearekin batera. 11:00etan, Santa Maria basilikan, duela 200 urte suntsiketaren biktima guztien aldeko meza eskainiko da, 1813ko abuztuaren 31n harresiko Lehorreko Atean zegoen Bakearen eta Pazientziaren Kristo buru dela.  

Jarraian, Santa Klara uhartetik, Urgulletik eta portutik kanoi-salbak egingo dira, bai eta Donostiako portuaren hartzea ere. 12:15ean danborradek ekingo diote, eta 12:30ean, Esku-Dantza Santa Mariatik Abuztuaren 31 kaleraino, Goizaldi Dantza Taldearekin Udalaren Txistulari Banda lagun. 13:00etan danborradak Alderdi Ederren elkarretaratuko dira.

Arratsaldean, oroitzazko desfilea eta berregintza historikoa 18:00etan hasiko dira, Zuloaga plazatik. Lehorreko Atean donostiarrei omenaldia egiteko, lore-eskaintza egingo da 19:30ean. Desfileak Bretxan jarraituko du, handik hiria hartzearen berregintza historiko bat eskainiko da eta. 22:00etan kanpai jotzearen ondoren argiak itzali egingo dira, kandelak pizteko.  

San Bizenteko atarian Donostiako antzinako ereserkia joko da eta zuzien argitan abiatuko da segizioa, Jose Maria Usandizagak konposatutako Abuztuaren 31ren Martxa interpretatuta, Orfeoi Txikia, Udalaren Txistulari Banda eta tronpetariak lagun. Valle Lersundi plazatxoan Santa Cecilia Abesbatzak kantatuko du; Trinitate plazan, aldiz, Gaztelupe Abesbatzak egingo du, eta biak segizioari batuko zaizkio.

22:30ean, Konstituzio plazan, Donostia Sutan taldeak herri antzerkia eskainiko du.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Donostia 1813
Abuztuak 31
Historia ofiziala salatuz, 1813ko sarraskia gogoratu dute Donostian

Iritsi da berriz ere abuztuak 31. Donostiarrentzat data beltza. Egun horretan orain 202 urte, 1813an hiria suntsitu, 1.600 pertsona inguru hil, hiriko ia emakume guztiak bortxatu eta lapurreta erraldoia egin zuten espainiarren aliatu ziren armada ingeles eta portugesek.


Donostia berreraikitzen
1813ko abuztuaren 31ko biharamon luzea

Aliatuek Donostia suntsitu eta egun gutxira Zubietako bileran hiria berreraikitzea erabaki arren, hondamendiaren ondorioak hurrengo hilabeteetan eta urteetan nozitu ziren. Donostiarrek laguntzarik gabe, arpilatuta eta epidemiek jota ekin behar izan zioten hiria... [+]


Gerrek txikitutako hiriak, bat eginda

Gerrek Suntsitutako Hirien Topaketak” antolatu dituzte Donostian, hilaren 21ean. Bizikidetza eta bakea ardatz, etorkizuna izango dute hizpide bertaratutakoek.


Eguneraketa berriak daude