Gentrifikazioaren mugak

  • Mugak oso presente daude hiri baten bizitzan. Bilbok dituen 345.000 biztanleetako bakoitzak ditu bere mugak: psikologikoak, emozionalak, profesionalak, moralak, fisikoak, politikoak, ekonomikoak, sozialak... Bizitza osoa ematen dugu muga horiek onartzen, kudeatzen, saihesten edo, ahal den heinean, gainditzen.


2019ko urtarrilaren 24an - 09:42
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Hiriak berak ere, oro har, baditu bere mugak, gizakiok ditugunak baino gehiago seguruenik. Agintariek, legislatura osoa ematen dute muga horiek ezeztatzen, saihesten, driblatzenedo, ahal den neurrian, kudeatzen

Gentrifikazio hitza 2009. urtean ezagutu nuen lehen aldiz, Sarrikon, Eskualde eta Hiri Ekonomia ikasten ari nintzenean. Prozesu honetan, hiriko auzo langile eta degradatu batera, prezio baxuez baliatuta, maila sozioekonomiko altuagoko pertsonak joaten ziren (artistak, ekintzaileak, enpresari gazteak, unibertsitarioak). Ondoren, auzoa eraberritu eta bertan bizi ziren auzokideak beste toki batera desplazatzen zituzten. Fenomeno hori onuragarri eta eredugarritzat ikasi nuen, auzo horien egoera sozioekonomikoak gora egingo zuelako. Denda eta jatetxe berri eta berritzaileak zabalduko ziren, artisten muralak eta galeriak ikusi ahalko genituen kaleetatik eta jazz musika entzungai izango genuen "garito moloietan". Ikasten ari ginen fenomeno hori, Bilboko zonalde zehatz batean gertatzen ari zen; Bilbo Zaharran, San Frantziskon eta Zabalan, hain zuzen ere.

Langile klaseen auzoek muga nabariak dituzte. Ura izan daiteke horietako bat, fisikoa. Urak askotan banatzen ditu eremu aberats bat eremu pobre bat, Bilboko itsasadarrak urte askotan zehar egin duen moduan (eta egiten jarraitzen duen moduan). Autobideek periferietako langileen auzoak isolatzen dituzte erdigunetik, trenbideek egiten duten antzera. Lurra bera da mugatzailea, zona aldapatsuetan langileen auzoak daudelarik, erdigunea lau dagoen bitartean. Muga fisiko hauek guztiek, beste mota bateko muga eta gabeziak dituzte ondorio: isolamendua, zerbitzu publiko eskasagoak, langabezi tasa altuagoak, errenta baxuagoak, drogak, prostituzioa... Garai batean oparoak ziren auzoak, industria ekonomiaren buru zenean, degradazioaren estigma bereganatzen dute eta, noski, arazo bihurtzen dira agintarientzat. Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoak dira honen eredu.

Zazpi Kaleetatik urak banatuta, Zabalgunetik trenbideetatik isolatuta eta eremu aldapatsuan. Administrazio publikoek ahaztuta, egoera sozioekonomiko larrian eta estigmatizatuta. Zerbait egin beharra zegoen 3 auzo hauetan Bilbon gertatzen ari zen transformazioarekin sinkronia mantentzeko. Aukera bikaina sortu zen higiezinetan inbertitzeko, lurraren prezio baxuagatik, jadanik zeuden eraikinak berritzeko edo berriak eraikitzeko. Alokairu baxuak, negozio berriak erakartzeko aitzakia ezin hobea. Negozioek, segurtasuna. Segurtasunak, auzokide berriak. Negozio berriek eta auzokide berriek, prezioen hazkundea. Prezioen hazkundeak, auzokide zaharren desplazamendua. Baina hori gutxi balitz, gentrifikazioaren mailarik gorenena Bilbora AHTren iritsiera izango zen, trenbidearen lurperatzearekin eta Bilbo Zaharra eta Zabalgunea bateratuko zuen obrarekin. Ez dakigu noiz ikusiko dugun hori, baina badakigu ederki ordainduko dugula.

Zorionez, momentuz, auzo horietako kultura aniztasuna eta auzo mugimenduak indarrez mantentzen dira, Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabalaren elkarbizitzaren alde eginez. Baina, gentrifikazio prozesua zirrikitu batzuk zabaltzen hasi da Martzanako Kaiaren ingurutik: bizar luzeak baina zainduak, 90ko hamarkadako "tactel"-ezko txandalak, arropa zaharra baina "estiloz" jantzita eta elitismo nabarmen bat. Eta hori da eredu kapitalista honen helburuetako bat; zirrikitu horiek arrakaletan bihurtu, auzoen klase izaera deuseztatu eta elitismo ekonomikoa sustatu. Beste burbuila mota bat elikatu, pobrea zena burgestu, ponpa ahalik eta handien bilakatu arte. Eta, zer gertatzen da burbuila guztiekin? Ba, momentu batean edo bestean lehertu egingo dela.

Eta justu hori da gertatzen hasi dena New York-eko Manhattaneko merkataritza kale garrantzitsuenetan. Gentrifikazio fenomenoaren aitzindariak izan ziren kaleetan, 70 eta 80ko hamarkadetan, burbuilaren eztandak etorbide guztiak zikindu ditu, 5.Etorbide famatua barne. Merkataritza lokalak itxita azaltzen dira bata bestaren atzean eta jada saltokien %20a baino gehiago itxita dago. Honetaz aparte, 1970. urtetik New Yorkeko biztanleria %3,6an igo den bitartean, gentrifikatu bezala ulertzen diren 15 auzoetan biztanleria %16 jaitsi da. Lurraren kostu gero eta handiagoak sostengaezina bihurtu du jarduera ekonomikoa eta bizitza. Gainera, asimetria ekonomiko bat ematen ari da; nahiz eta pisuak eta lokal komertzialak hustu, lurraren prezioa oso garesti mantentzen ari da, arazo hau biderkatuz.

Ekonomikoki osasuntsua den hiri bat nahi badugu, klase sozialen beharrak izan behar ditugu kontuan. Bilbo Zaharra ez da New Yorkeko Sohoa, nahiz eta batzuentzat horrela izan, eta ezin dugu permititu elitismoak auzoak bereganatzen joatea urteak pasa ahala. Bilboko etorkizuna New Yorkeko oraina izan daiteke eta gure esku dago burbuilari aire gehiago sartzea edo oinarri sendoagoez betetzea. Gentrifikazioak berak, bere mugak dituelako.

 

>>> Artikulu hau Uriola.eus webgunean plazaratu du Aitor Murgia Estevek. CC-By-SA lizentziari esker ekarri dugu gurera.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hirigintza
Zirgariak etorbidea: Erandiok itsasadarraren langileei aitortza egingo die kale izen aldaketagaz

Altzagatik itsasadarraren parean doan BI-711 errepidearen Jose Luis Goyoaga etorbidearen izena aldatzeko herritarren parte-hartze prozesuaren ondoren, kale horren izen berria Zirgariak etorbidea izango da.


2025-05-16 | Elhuyar
Europako hiriak huts egiten ari dira klima-aldaketarako egokitzapenetan

Klima-aldaketari buruzko BC3 ikerketa-zentroak baieztatu duenez, Europako hiriak atzera geratzen ari dira klima-aldaketari egokitzeko neurrietan. Hain zuzen, nazioarteko beste zentro batzuekin batera egindako ikerketan frogatu dute egokitzapen klimatikoko planen ia % 70k ez... [+]


2025-04-02 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Hirigintza militarra

Berriki zabaldu da Gazako lurralderako Egiptok egindako hirigintza-antolaketa plana. Marrazki batean jaso dira etorkizuneko kale, eraikin eta iruditeria, oraindik metraila eta lehergailuen usaina darion errealitate baten gain. Hirigintza proposamena, beste bonba jaurtiketa bat... [+]


Odon Elorzak Donostiako San Bartolomeko merkataritza zentroaren kontrako plataforma aurkeztu du

Donostiako alkate ohiak webgune bat sortu du, eta plataformarekin bat egiteko eskatu die herritarrei.


Hirigintza araudia malgutu eta etxebizitzen eraikuntza sustatzeko dekretua sinatu du Jaurlaritzak

Etxebizitza berrien promozioak ez atzeratzea da Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak onartu duen dekretuaren helburu nagusietako bat. Zentzu horretan, udalei "autonomia" gehiago emango diela ziurtatu du Denis Itxaso sailburuak.


Sarah Babiker. Gurpiletik atera
“Abiadura honetan ezin diegu eutsi berez funtsezkoak diren gauza batzuei”

Hirietako egunerokoa interesatzen zaio Sarah Babiker kazetariari; ez, ordea, postaletako irudia, baizik eta auzoetan, parkeetan, eskoletan, garatzen den bizitza; bertan dabilen jendea. Lurralde horretan kokatzen dira bere artikuluak, baita iaz argitaratu zituen bi lanak ere... [+]


Ez ezazula memoria gal, zure auzoa ere Gamonal

Burgosko Gamonalen 2014ko urtarrilean gertaturikoa M15 mugimenduak eta antzekoek hauspotutako protesta soil batzuk izan zirela uste duena, oso erratuta dabil. Auzoaren memorian arakatzea besterik ez dago konturatzeko zer nolako eragina izan zuten iraganeko galera sentimenduak,... [+]


Ander Zangitu. Eraikinez harago
“Joera bilakatu da, baina ez dago sukaldea eta egongela bateratzeko pisuzko arrazoirik”

Iaz egin nuen topo lehen aldiz Ander Zangiturekin, Azpeitiko Dinamoa sormen gunean antolatzen duten Hitzaren Eskolan. Isiltasunaren inguruan aritu ginen, batez ere, hausnarrean. Harrezkeroztik tentu handiagoz erreparatu die haren formei bere ogibidearen mundutik, arkitekturatik... [+]


Los Angeles hirigintza estentsiboaren zepoan: ehundaka etxe kiskali dituzte suteek

AEBko eta munduko hiri handienetakoa den Los Angeles sute ikaragarriek harrapatu dute eta jadanik 150.000 lagun lekuz aldatu behar izan dituzte agintariek. Alkateak larrialdi egoera ezarri du, garrek ehundaka etxe kiskali dituzte hainbat auzotan, eta haizete gogorrek ez dute... [+]


2024-12-17 | ARGIA
Itsasertzaren kudeaketa Jaurlaritzaren esku geratuta, proiektuak “bizkortu ahal izango dira”

Eusko Jaurlaritzaren esku geratu dira beste bi eskumen: Itsasertzaren Antolaketa eta Kudeaketa, eta Zinematografia eta Ikus-entzunezko Jarduera. Astelehenean bildu da Transferentzien Batzorde Mistoa, Madrilen, eta han adostu dute bi eskumen horiek EAEra eskualdatzea.


2024-12-04 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Sir

Londrestik iritsi da ospe handiko arkitekto bat Galiziako herri txiki batera. David Chipperfield du izena, eraikinak mundu osotik zehar ditu, Berlin, Milan eta Shangaigo bulegoetatik lanean. Arkitektura elegantea, fina, Sir batek egindakoa. Istorioa Corrubedo herrixkan hasten... [+]


2024-11-20 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Datuak lurraldera

Azken asteotan, arkitekturan dihardugunontzat ez da posible izan Valentziako klima gertaera gure lan hizketaldira ez ekartzea. Uraren ibilbidea eraikinen estalkietan, estolderietan, plazetan eta parkeetan pentsatu eta diseinatu behar ditugulako. Ongi dakigu giza eskalako ur... [+]


Valentziakotik ikasi behar duguna: eman arnasa lurrari

Mediterraneoan tanta hotz batek eragindako triskantzak erakutsi digu gizakiak noraino sartu dezakeen hanka. Klima larrialdia sortzeaz gain, bere kalte humanoak eta ekonomikoak anplifikatu ditugu. Copernicusen datuen arabera, 400 kilometro koadrotik gora lur geruza... [+]


Donostiako Udalari exijitu diote behingoz Sorleku parkea egin dezala, ehunka familia eremuan bertan sartuta

Ekintza zuzena burutu dute Donostiako Marrutxipin 600 pertsonatik gorak. Ategorrieta ondoan, Sorleku parkea egitea nahi duten lur-eremuaren inguruan buelta bat eman ostean, barrura sartu dira ordu erdi pasatxo iraun duen protestan. Duela hainbat urte, Donostiako Udalaren... [+]


2024-11-04 | Jon Torner Zabala
Valentziako hondamendia:
Hormigoiak lurzorua inpermeabilizatzen duenean

Ugariak dira Dana denboraleak Valentzian eragin duen hondamendiaz egin diren irakurketak. Beste faktore batzuen artean, gizakiak naturari ebatsitako eremuez luze mintzo dira hedabideak, ibai eta itsaso ertzak hormigoiarekin betetzeak duen arriskua dela-eta. Hormigoiarekin... [+]


Eguneraketa berriak daude