Genero indarkeriaren kontrako protokoloa onartu du EHUk

  • Unibertsitateak batzorde bat sortuko du genero indarkeria kasuez arduratzeko. 300 lagunek baino gehiago hartu dute parte "ingurune seguru bat eraikitzea" helburu duen protokoloaren elaborazioan.


2018ko ekainaren 14an - 15:27
Sexu-erasoa salatzeko elkarretaratzea Leioan, iazko ekainean (arg: Hiruka.eus)

Euskal Herriko Unibertsitateak genero indarkeriaren kontrako protokolo berria du gaurtik, hala jakinarazi dute Leire Imaz Zubiaurre EHUko berdintasunerako zuzendariak, Nekane Balluerka errektoreak eta Emakundeko zuzendari Izaskun Landaidak, Leioan egindako ekitaldian.

Protokolo honen bidez "genero indarkerietatik libre" egongo den ingurunea sortu nahi da eta 2012an egindakoa ordezkatuko du. 300 lagunetik gorak hartu du parte bere erakuntzan, ikasle, administratzaile, irakasle, ikertzaile eta langileak kontuan izanik eta tresna garrantzitsutzat jo dute ekitaldian izandakoek, unibertsitateko espazio fisikoan eraso matxista jasaten ddutenei "laguntza nahiz babesa eskaintzeko".

Berritasunetako bat da EHUk batzorde bat sortu duela genero indarkeria kasuez arduratzeko, teknikari eta prebentzio, psikologia nahiz segurtasun zerbitzuetako kideez osatua. Batzorde horrek neurriak hartzeko ahalmena izango du "inplikatutako pertsonen segurtasuna bermatu" aldera eta laguntza eskainiko die erasoren bat jasan dutenei.

Horrez gain, EHUk sentsibilizazio eta kontzientziazio kanpainak egingo ditu, eskuliburuak banatuko ditu eta praktika egokien kodea osatuko du, besteak beste. Imazek azaldu duenez, onartutako protokoloaren bidez konpromisoa hartu dute indarkeria matxistari loturiko "jarrera eta portaera horiei irmotasunez aurre egin eta prebenitzeko, unibertsitatetik desagerrarazi arte".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Indarkeria matxista
Donibane Lohizuneko hilketa matxista "krimen basatia" izan dela dio prokuradoreak

Gaur egingo diote autopsia gorpuari. Atxilotutako 37 urteko gizona espetxean mantenduko dute epaiketara arte. Prestatutako hilketa matxista izan dela frogatzen bada, biziarteko kartzela zigorra kontenplatzen du Frantziako legediak. Mobilizazioak egingo dituzte egunotan Euskal... [+]


2024-04-26 | Gedar
Adin txikiko bati sexu-erasoa egin dio gizon batek Donostiako kiroldegi batean

62 urte ditu erasotzaileak, eta aurreko astean eraso zion 13 urteko mutil bati. Leioako campusean, bestalde, gizon bat atzeman dute komun batean irudiak grabatzen.


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Psikologo gutxiago indarkeria matxisten biktimak artatzeko

Bizkaiko Foru Aldundiko Emakumeak Babesteko eta Familiei Laguntzeko zerbitzuan, lau psikologotik hiru kendu dituzte. Are gehiago, langileek salatu dute indarkeria matxistaren biktimak artatzeko plan berriak emakume ugari uzten dituela kanpoan.


2024-04-16 | ARGIA
Gizon bat atxilotu dute Ziburun, emakume bat hotel bateko bosgarren solairutik jausi ondoren

Emakumea oso larri dago erietxean, Sud Ouest egunkariak jakinarazi duenez. Haren bikotekidea izan daitekeen gizona fidantzarik gabeko atxiloaldian sartu dute, aurrekariak dituelako.


Eguneraketa berriak daude