Datuak aurrean, jarrai dezagun esaten “que culo” edo “que haces tan sola” esatea ez denik eraso bat. Edo feministek arazoak sortzen dituztela edo “Gasteizko jaiak ia-ia bertan behera geratu dira, feministen erruz”.
Beste bi gizonezko atxilotu dituzte asteburu honetan Gasteizen, bikotekideak jotzea leporatuta. Bai, beste bi. Eta bai, Gasteizen berriz ere. Biak ala biak gazteak, 21 eta 26 urte. Erailketarik ez badago, badirudi genero indarkeria ez dela existitzen. Zaila da albistea Gasteizko eta Arabako komunikabide lokaletan topatzea: nahigabe errutina bilakatu da komunikabideetan. Normala, azkenengo datuei erreparo egiten badiegu gutxienez.
Gasteizek duen arazoa oso larria da, udatik aurrera are larriagoa. Eraso homofobo baten berri izan genuen uztaila erdialdean, Txagorritxuko auzoan. Abuztu hasieratik gaur egun arte, Arabako hiriburuan soilik, 30 gizonezko baino gehiago atxilotu dituzte guztira, genero indarkeria leporatuta. Jaietan soilik, 6 atxilotu egon ziren, eta bost egun horietan atxilotutakoen adinek zur eta lur utzi gintuzten: 20, 21, 22, 23, 33 eta 41 urte. Gazteak, oso. Baina ez soilik jaietan, udan gauza ez zen askoz gehiago aldatu. Bi hilabete hauetan atxilotutako gehienek oraindik ez dituzte 30 urte bete. Baina abuztuan zehar, Blusen eta Nesken Batzordeko presidenteak telebistan astakeriak botatzen zituen bitartean (honek bai, honek tarte ederra izan zuen telebistan), bi egunetik behin beste atxiloketa baten berri genuen Gasteizen. Arrazoia, berdina: genero indarkeriagatik gizonezko bat atxilotuta. Noski, esan beharrik ez dago 30 atxiloketa egoteak ez duela esan nahi soilik 30 eraso egon direnik. Salaketa gehiago jaso ditu Gasteizko Udaltzaingoak, Ertzaintzak edota jaietan eraso sexistei aurre egiteko ahalbidetutako telefono zenbakiak. Baina atxiloketarik ez badago, badirudi ez dagoela genero indarkeriarik, informazioa ofiziala ez delaren aitzakipean.
Orain, datuak eta salaketak aurrean izanda, jarraitu dezagun esaten “que culo” edo “que haces tan sola” esatea ez denik eraso bat. Berbalki ere erasotzen delako, nahiz eta erasotzaileak ez atxilotu. Jarraitu dezagun esaten feministek arazoak sortzen dituztela edo “Gasteizko jaiak ia – ia bertan behera geratu dira, feministen erruz”. Abuztuaren 8an, 20 bat emakumek ekimen bat burutu zuten. Ordutik, 30 gizonezko baino gehiago atxilotuta, genero indarkeria leporatuta. Hor dago arazoa; konpontzeaz gain, salatu beharreko arazoa. Eta hasteko, komunikabideak ere lanean has daitezke. Alderatu dezagun komunikabideen oihartzuna eta nola eman duten bata edo bestearen berri. Baten batek esan zuen bezala, “Jakintsuak ilargia seinalatzen duen bitartean, tontuak behatzari egiten dio erreparo”. Baina tontua ez da pertsona bat; tontua gizartea da, “patriarkal” abizena atxikituta duena.
Erran egin nion umetan sexu abusu bat jasanarazi zidanari: hala egin zidala. Bazekien, sinetsi zidan, eta errespetatu du harekiko behar dudan urruntzea. Zortea izan nuela uste dut; denok ez daukagula bera. Prozesu inperfektu haren kontakizun ez-fikziozko bat da hau.
Nagyrev (Austro-hungariar Inperioa), 1911. Zsuzsanna Fazekas emagina hungariar herrixkara iritsi zen. Bere egitekoaz gain, medikuntza, kimika eta beste alor askotako oinarrizko ezagutzak zituenez, eta Nagyreven ez medikurik eta ez apaizik ez zegoenez, berehala eragin handia... [+]
Atzo egindako agerraldi publikoan adingabeei egindako iruzkin matxistei eta emakume helduek pairatutako ukituei dagokizkien garrantzia eman nahi izan zieten.
Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]
AEBko Zientzia Fundazioaren Antartikako Programak (USAP) jakitera eman duenez, Antartikako ikerketa-baseetan 2022-2024an egin duten galdeketan, parte-hartzaileen % 41k adierazi du sexu-erasoa edo sexu-jazarpena jasan duela.
85 urteko gizonak bere emaztea hil zuen uztailean, eta Poliziaren ikerketaren ondoren behin-behineko espetxealdian zegoen. Orain, Nafarroako Auzitegiko Bigarren Atalak esan du gizonak "ageriko narriadura kognitiboa" daukala eta "zaurgarria" dela.
Bilboko Aste Nagusian hainbat pertsona atxilotu ditu Poliziak eraso sexistak leporatuta. Egoera horren aurrean, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak esan du Polizia "eraginkorra" dela eta Bilbon "inoiz baino polizia gehiago dagoela".
Getariako txosnagunean eta Aian egin dute elkarretaratze isila. Jai batzordeak txosnak itxi zituen.
Mugimendu Feministak azaldu duenez, Fermin Muguruzaren kontzertuaren aurretik gertatu ziren erasoak. Horiez gain, beste hiru eraso zenbatu dituzte: hiru gizonak atxilotu ditu poliziak.
Abuztuaren 29ko gaueko egitaraua bertan behera utzi dute, iazko jaietan gau horretan izan baitziren indarkeria kasuak: sumisio kimiko bidezko sexu erasoak eta borrokak "nabarmen" areagotu zirela azaldu du Amets Jauregizar herriko alkateak. Abuztuaren 28tik 31ra bitarte... [+]
Emakumea hilda aurkitu dute bere etxean. Senarrak, 85 urteko gizonak, emakumearen heriotzaren berri eman du, Polizia bertaratu denean diskurtso inkoherentea zuela ohartu eta atxilotu egin dute.
2011tik 2021era bitarte egin zituen erasoak, klaseak eman bitartean. Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak sexu abusuen delitu bakoitzeko lau urte eta hilabete bat eta hamabi urte bitarteko kartzela zigorra ezarri dio. Horrez gain, 40 urteko gizonak adin txikiko bakoitzari 3.000 eta... [+]
Getxoko 3. Instrukzio Epaitegiak atxilotze-agindua eman du 2023ko urrian Algortan jazotako talde sexu-eraso batean ustez parte hartu zuen egileetako baten aurka. Kasua sexu-eraso larri gisa sailkatu du magistratuak eta poliziari eskatu dio, gaztea aurkitzen dutenean, epaitegira... [+]
Berriz gertatu da. Bartzelonako Unibertsitateko ikerlari batzuek (emakumeak) salatu dituzte beren nagusiarengandik (gizona) jasandako sexu erasoak eta nagusikeria edo botere-gehiegikeria. Eta berriz ere, ospe handiko gizonaren aldeko adierazpena bultzatu dute, baita... [+]
Urte luzeak daramatza Laura Macayak indarkeria jasan duten emakumeei lagun egiten, arlo instituzionalean, militantzian, bai eta beste justizia-eredu batzuetatik abiatuta ere. Horri guztiari buruzko liburu bat kaleratu berri du: Gatazka eta abusua ez dira gauza bera (Katakrak,... [+]