Gaztetxea ez baita okupatu daitekeen eraikin bakarra

  • Okupazio mugimenduak Euskal Herrian izan duen ibilbidea eta saretze prozesua aztertuko dituzte Bilboko Harramazkan ostegunean, Ernai gazte antolakundearen eskutik.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2015eko apirilaren 14an - 09:28
Errekaleor auzoko etxe batean egindako murala. Gaztetxeez gain, zer beste okupazio eredu ditugun aztertuko dute ostegunean.
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Errekaleorreko eta Galdakaoko Gazte Asanbladako kideak izango dira bertan, euren esperientzia gainontzekoekin partektuz. Apiriliak 16, osteguna, 19:00etan izango da mahaingurua.

Gaztetxeak eta askoz gehiago

Okupazio mugimenduaz pentsatzean burura etortzen den lehena gaztetxeen adibidea bada ere, aspaldian beste zenbait eredu agertu direla ikusi da eta horiek mahaigaineratu nahi dituzte ostegunean. 

Horrez gain, beste eredu baten eraikuntzan ari diren gazteen arteko sareak eraiki eta elikatzeko beharra ere azpimarratu nahi dute eta galderak aireratu dituzte: “Zelan sortu sare hauek? Nondik hasi? Kolektiboez gain, zelan eskaini lekua norbanakoei?”.

[Albiste honen jatorrizko bertsioa Topatu.info webgunean argitaratu da eta atari horren CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra]


Okupazioa kanalean gehiago
2026ko otsailaren 2
Libertà

Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.