Okupazio mugimenduak Euskal Herrian izan duen ibilbidea eta saretze prozesua aztertuko dituzte Bilboko Harramazkan ostegunean, Ernai gazte antolakundearen eskutik.
Errekaleorreko eta Galdakaoko Gazte Asanbladako kideak izango dira bertan, euren esperientzia gainontzekoekin partektuz. Apiriliak 16, osteguna, 19:00etan izango da mahaingurua.
Gaztetxeak eta askoz gehiago
Okupazio mugimenduaz pentsatzean burura etortzen den lehena gaztetxeen adibidea bada ere, aspaldian beste zenbait eredu agertu direla ikusi da eta horiek mahaigaineratu nahi dituzte ostegunean.
Horrez gain, beste eredu baten eraikuntzan ari diren gazteen arteko sareak eraiki eta elikatzeko beharra ere azpimarratu nahi dute eta galderak aireratu dituzte: “Zelan sortu sare hauek? Nondik hasi? Kolektiboez gain, zelan eskaini lekua norbanakoei?”.
[Albiste honen jatorrizko bertsioa Topatu.info webgunean argitaratu da eta atari horren CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra]