Gaztelaniaren egoera Katalunian frankismoarekin alderatu du Wert-ek

  • Espainiako hezkuntza ministro José Ignacio Wert-en iritziz, gaztelaniak gaur egun Katalunian duen egoera, katalanak frankismo garaian zuenaren antzekoa da. Hori azaldu die kazetariei Madrilgo Kongresuko hemiziklotik kanpo.


2015eko maiatzaren 14an - 11:39
Madrilgo Kongresuko hemiziklotik kanpo egin ditu adierazpenak Wertek. (Argazkia: rtve.es).

Ahora egunkariak jaso duenez, Wertek adierazi du: “Gaztelaniak Kataluniako hezkuntza sisteman duen egoerak ez du transmisioa bermatzen eta mugatua dago, kanpoko edozein hizkuntza bezala. Horrenbeste gogora ekartzea gustatzen zaien garaietan katalanak zuen egoerarekin alderatzeko moduko da”.

CIUko diputatu Martí Barberák Kataluniako hezkuntza sistema “ezegonkortu eta gizarte kataluniarra banandu nahi izatea” egotzi ostean egin ditu adierazpen horiek ministroak.

Grabatuan izaten ari dela ez dakienean esaten du hori Wertek eta ondoren kazetariak esaldia errepikatzeko eskatzen dio grabatu ahal izateko. Ezezkoa erantzuten die: “Atzo jaio nintzela uste duzue edo?”. Audioan entzun daiteke Werten adierazpena, grabatua izaten ari dela ez dakienean.

Werten lehen adierazpenak dira ikastetxe kataluniarretako matrikulazioen kontra egin eta Espainiako Auzitegi Gorenak Kataluniako ikastetxeek ikasgaien %25 gaztelaniaz eman behar dituztela ondorioztatu ostean. Matrikulazio formularioetan gaztelania ikasketen ardatza izango den hizkuntza hautatzeko aukera ez egoteagatik egin zuen salaketa ministroak, Vilaweb-en arabera.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
#4
Maite Díaz de Heredia Ruiz de Arbulo
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Katalana
2024-02-18 | Cira Crespo
Júlia Ojeda, literatura-kritikaria eta UOC-eko ikertzailea
"Globalizazioaren oldarraldi handiei aurre egiteko diskurtsoak falta zaizkigu"

Júlia Ojeda literatura-kritikariaren ahotsa garrantzitsua da gaur egungo Kataluniako hedabideetan, eta prozesu independentistaren osteko Katalunia birpentsatzen ari den ardatz ugarietako batera hurbiltzen laguntzen digu. Matriotes-eko kide ere bada, “feminista eta... [+]


Bat, txikia eta librea

Carme Junyent hizkuntzalari katalana hil zen pasa den irailean. Hizkuntza-politikari buruz esaten zituenak arretaz segitu ditugu hemen, haren proposamen batzuk noizbait gurean aplikatzera ausartuko ginelako itxaropenez-edo, beharbada. Aho-bizarrik gabe jarduten zuen. Aldizkari... [+]


Europar Batasunean katalana ofizialtzea lehenetsiko du Espainiako Gobernuak, euskararen eta galizieraren aurretik

Manuel Albares Atzerri Ministroak erabilitako arrazoiak dira, besteak beste, katalana lehenesteak prozesua arinduko duela eta katalanak beste bi hizkuntzek baino hiztun gehiago dituela.


Carme Junyent hizkuntzalari katalana hil da

Irailaren 3an zendu da pankreetako minbiziaren ondorioz. Katalanak desagertzeko dituen arriskuez zorrotz hitz egin izan du hizkuntzalariak eta haren mezu gordinek deserosotasun ugari sorrarazten zuten. Azken unera arte borrokatu da bere hizkuntzaren alde. Bizitzako azken uneetan... [+]


2023-08-31 | Ilargi Manzanares
Andorrak gutxieneko katalan maila eskatuko du bertan bizitzeko

Andorrako katalanaren defentsarako lege berriak katalanaren oinarrizko maila eskatuko du bertan bizi eta lan egin ahal izateko. A2 titulua baino maila baxuagoa eskatuko dute.


Eguneraketa berriak daude