Azken aldian, guztion ahotan dagoen eta kezka zein ardura sorrarazten dituen gaia da. Bizitzan ezaugarri indibidual, sozial eta estruktural ugari konbinatu daitezke gure osasun mentala babesteko edo ahultzeko. Denok esperimentatu dugu inoiz. Prozesu konplexua da, gutako bakoitzak modu desberdinean egiten dio aurre, zailtasun- eta larritasun-maila anitzekin eta ondorio sozial eta kliniko oso desberdinekin.
Osasun mentalik gabeko ongizaterik ez dago. Lotura estua duten kontzeptuak dira. Buru-osasunak pertsona baten ongizate psikologikoa, emozionala eta soziala barne hartzen ditu eta norberaren pentsamendu, emozio eta portaerekin harremana du. Osasunaren Mundu Erakundearen arabera (OME) osasun mentala ongizate-egoera bat da, emozioak modu osasuntsu eta eraginkorrean kudeatzeko, pertsonei bizitzako gorabeherei eta estres-uneei aurre egiteko, trebetasun guztiak garatzeko, behar bezala ikasi eta lan egiteko eta komunitatea hobetzen laguntzeko aukera ematen diena. Erabakiak hartzeko, harremanak ezartzeko eta bizi garen munduari forma emateko gure gaitasun indibidual eta kolektiboen oinarri den osasunaren eta ongizatearen funtsezko zatia da. Osasun mentala, gainera, oinarrizko giza eskubidea da. Eta funtsezko elementua garapen pertsonal, komunitario eta sozioekonomikorako.
Osasun mentala eta enpresaren arteko lotura agerikoa da. Lan mundua ere aintzat hartzen ari den eremua da, izan ere, laneko osasun mentala sustatzea eta babestea gero eta interes handiagoa sortzen ari den esparrua da, eta legeriaren eta araudiaren, antolamendu-estrategien, zuzendaritza-taldeak gaitzearen eta langileei zuzendutako esku-hartzeen bidez lagundu daiteke. Gaian sakondu nahi izatera, berriki, Bai Euskarari Elkarteak antolatu dituen Elkarrengandik Ikasiz solasaldien laugarren edizioak lana eta osasun mentala izan du hizpide.
Hausnarketarako gaia da, ezbairik gabe, baita enpresetan ere, eremu horretako hainbat faktorek eragiten baitute osasun mentalean: lan karga, etengabeko presioa, bakoitzaren rola eta betebeharra garbi ez egotea, lidergo edo-eta komunikazio desegokiak, lanaren eta bizitza pertsonalaren arteko oreka eza, autonomia falta, gehiegizko kontrola, garapen profesionalerako aukerarik ez eskaintzea... Gerta daiteke, halaber, kontu pertsonalak egotea tartean. Arazoa hor dago eta pertsona ondo ez badago, ez da gai izango egunerokoari aurre egiteko.
Enpresa eta ingurune osasungarriak behar ditugu, bertan lanean ari diren pertsonak baloratzen eta zaintzen dituztenak, langileen bizi-kalitatea eta ongizate fisikoa zein emozionala bermatzeko
Enpresa eta ingurune osasungarriak behar ditugu, bertan lanean ari diren pertsonak baloratzen eta zaintzen dituztenak, langileen bizi-kalitatea eta ongizate fisikoa zein emozionala bermatzeko. Larraitz Urrestilla Beloki Orkliko Pertsonak eta Kultura Saileko arduradunaren arabera, prebentzioa funtsezkoa da eta enpresek, ekosistema guztia aintzat hartuta, hiru esparrutan lan egiteko prest egon behar dute: batetik, lana, lan-kargak, komunikazioa, harremanak, etab. modu egoki batean antolatu behar dituzte; bigarrenik, egoera zail eta tentsio handikoen aurrean kudeaketa bideratzeko formazioa, baliabideak eta tresnak eskaini behar dituzte. Azkenik, zaurgarriak direnak zaindu beharrekoak dira eta interbentzioak eskaini behar zaizkio antsietate edo depresio handi baten ondorioz ongizatea galdu duenari edo gaixo dagoenari. Enpresak eremu osasungarriak izan behar dira, langileen osasuna modu aktibo eta jarraituan hobetzeaz arduratu behar direnak.
OMEk argitaratutako osasun mentalari buruzko munduko txostenean, herrialde guztiei dei egiten zaie ekintza-planaren aplikazioa bizkortzeko, aurrerapen esanguratsuak lor baitaitezke herritarren osasun mentala hobetzeko, baldin eta honako hiru eraldaketa-bide hauetan aritzen badira: pertsonek, erkidegoek eta gobernuek osasun mentalari ematen dioten balioa handitzea, eta alderdi interesdun guztiek, sektore guztietakoek, osasun mentalaren aldeko konpromisoa hartzea eta horretan inbertitzea. Bigarrenik, familia-, eskola-, lan- eta komunitate-baliabideen ezaugarri fisiko, sozial eta ekonomikoetan eragitea, osasun mentala hobeto babesteko eta osasun mentaleko gaixotasunak prebenitzeko. Eta, hirugarrenik, osasun mentaleko arreta indartzea, arlo horretako premien espektro osoa sare komunitario batek eta laguntza-zerbitzu irisgarri, eskuragarri eta kalitatezkoek bete dezaten.
Gure ongizatearen funtsezko osagai batez ari gara, estrategia partekatu bat behar duena lehentasunez heltzeko.
Rober Gutiérrez, euskara irakaslea
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Gauza garrantzitsu asko gertatzen ari dira Palestinan, Euskal Herrian eta munduan. Espantu israeldarraren aurrean Euskal Herrian inteligentzia kolektiboa martxan dago, inoiz baino indartsuago. Jende ezberdin asko, toki ezberdin askotan, gauza ezberdin asko egiten ari da... [+]
Palestinan gertatzen ari diren gizadiaren aurkako krimenak “berariaz gaitzesten ez dituzten” Israelgo erakundeekin harremanik ez izateko 2024ko apirilean EHUko Gobernu Kontseiluak hartu zuen konpromisoaz gain, beste urrats bat eman du euskal unibertsitate publikoak... [+]
Aurtengo uda garaian 46 gradutara iritsi da tenperatura Espainia eta Portugaleko leku batzuetan. Europako beste leku batzuetan ere 40tik gorako tenperaturak izan dituzte, baita Euskal Herrian ere. Iaz baino tenperatura altuagoak izan ditugu eta aspalditxo izan ditugun handienak... [+]
Nazio Batuen Batzorde batek bi urte behar izan ditu palestinar herriak hamarkadetan salatu duena berresteko: Israelgo estatu sionista genozidioa gauzatzen ari dela. Herri presioa gero eta handiagoa da gure agintarien gainean, eta nazioarteko boikotak lehen arrakalak ireki ditu... [+]
TikTok-en parafernaliatik urrun bizi naizenez, aurreko egunera arte ez nuen jakin Maria Pombo horren berri. Sare sozialek orduero aurkitzen dute kalapitarako gairen bat eta, honakoan, kristorena sortu zuten influencerrak irakurtzearen gainean egindako adierazpenek. "Esango... [+]
Badira egun batzuk Instagrameko @denuncias_euskalherria kontuan argitalpen bat agertu zela. Bertan, ama batek adierazten zuen bere alaba Bernedoko euskal udalekuetan egon zela hamabost egunez eta talde mistoetan dutxarazten zituztela 13-15 urte bitarteko nerabeak, aukerarik eman... [+]
Aurrekoan idatzitako Irakasleon figura artikuluaren harira, kontu esanguratsu bat landu nahiko nuke. Artikulu horretan aipatu bezala, jende askoren ahotan dabil irakasleon lan karga baxua dela (gehienbat hezkuntza publikokoena), eta ditugun pribilegioak gehiegizkoak direla. Ez... [+]
Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]
Jakina da poliziari esku sartzeak beti dakarrela arrisku nabaria. Bere garrantziagatik eta seriotasunagatik, kontuz aztertu beharra eta larria denez, terminologia-trabarik gabe, badaezpada.
Duela aste batzuk Ertzaintzak Azpeitian egindako esku hartzeak, bertako herritar askok... [+]
Edozein arlotan, arazo bat suertatzen denean, eta ia inor ados jartzen ez denean, ohiko galdera plazaratzea da onena: Nori egiten dio mesede?
2024ko irailaren 11n, "Lortzear ote gaude?" izeneko artikulua argitaratu ziguten hainbat hedabidetan. Urtebete igaro da eta garbi esan dezakegu: EHUko gobernu aldaketak (Ferreira zen buru, Bengoetxea da orain) ez digu aurrerabiderik ekarri. Orduko zailtasunek zailtasun... [+]
Aurtengo ekainaren 25ean Eutanasiaren legeak laugarren urtemuga bete zuen. Nire iritziz, lege hori hainbat biztanleren lanari esker lortu da, eta, nolabait, pentsa dezakegu merezitako saria izan dela; izan ere, lege hori lortu bitartean pertsona askok erailketa salaketak,... [+]
2023ko uztailean jaso genuen berria antzuolarrok. Irimon bi aerosorgailu erraldoi jartzeko proiektu bat aurrera eramateko eskaera jaso zuela Udalak. Hasieran zalantzak eta galderak: nor zegoen proiektuaren atzean? Zein zen proiektuaren benetako helburua? Zein izango... [+]
Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.
Izan... [+]
Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.
1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]