Gazte gasteiztar batek 9700€ko isuna jaso du txio batzuengatik

  • @ikerbest erabiltzaileak salatu du kasua Twitterren, eta Hala Bedik jaso du albistea. Fiskaltzak egunero 20€ ordaintzeko eskatzen dio 16 hilabetez.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2020ko urtarrilaren 14an - 09:08
(Argazkia: Hala Bedi)
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

2019ko urrian jaso zuen lehen aldiz @ikerbest erabiltzailearen atzean dagoen gazte gasteiztarrak epaitegiaren zitazioa. Fiskaltzak gorroto eta sentimendu erlijiosoaren aurkako delituak egotzi zizkion, eta horren aurrean, Arabako lurralde auzitegian deklaratzera deitu zuen.

Bi alditan deitu dute deklaratzera, eta bitan egin dio uko deklaratzeari. Orain ahozko epaiketari egin beharko dio aurre, eta oraindik datarik jakinarazi ez dioten arren, fiskaltzaren isun eskaria heldu zaio jada gazteari: 20€ko isuna eskatzen diote egunero 16 hilabetez.

Pasa den urrian Topatuk jaso bezala, Altsasuko gazte atxilotuak, Kataluniako 2017ko urriaren 1eko erreferenduma, “Alde Hemendik” Espainiako Estatuko polizi indarrak Euskal Herritik kanporatzea helburu duen plataforma, torturak eta polizia bortizkeria aipatzen zituzten hainbat txio daude salaketaren oinarrian, eta gazteak gogor salatu zuen bere aurka erabilitako Mozal Legea.


Adierazpen askatasuna kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.