Gasteizko Zentro Sozialistaren desalojoa geldiarazteko manifestazioa deitu dute

  • Laboral Kutxak Monseñor Estenagako Dia supermerkatu zaharrean maiatzean sortutako Gasteizko Zentro Sozialista desalojatu nahi du. Mugimendu sozialistak manifestazioa deitu du irailaren 12rako, kreditu kooperatibari negoziatzea exijitzeko.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2021eko irailaren 01ean - 15:18
Azken eguneraketa: 17:20
Gasteizko Kontseilu Sozialistak maiatzean okupatu zuen lokala. / Argazkia: @Kontseilua_Gast
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Kontseilu Sozialistak eta Erraki sareak astearte honetan egindako prentsaurrekoan salatu dutenez, Gasteizko Zentro Sozialistaren aurkako utzarazte agindua irailaren 15erako igorri du epaitegiak, eta bertan behera uztea exijitu diote Laboral Kutxari.

Izan ere, gaur egun Laboral Kutxa da Monseñor Estenaga kaleko lokalaren jabea aurreko jabearen zorrak kitatzeko exekuzio hipotekario baten ondorioz. 2016tik hutsik eta erabilerarik gabe izandako Dia supermerkatu zaharra aurtengo maiatzean okupatu zuen Gasteizko Kontseilu Sozialistak, proiektu berria abiatzeko.

"Desalojo prozesuan atzera egin eta espazioaren erabilerarako terminoak negoziatzeko esertzera" dei egin diote Mondragon Taldeko kreditu kooperatibari. Horretarako, irailaren 12an manifestazioa deitu dute Gasteizen, Laboral Kutxa, desalojoa gelditu! lelopean; 18:00etan abiatuko da Andre Maria Zuriaren plazatik.

Mugimendu sozialistaren espazioa

2020ko abenduan sortutako Gasteizko Kontseilu Sozialista erakunde politikoak Gasteizko Zentro Sozialista izeneko espazioaren irekieraren berri eman zuen aurtengo maiatzean. Bost urte hutsik zeraman lokala okupatu zuten, "antolakuntza komunista indartzeko", "proletalgoaren bizi baldintzak hobetzeko" eta horretarako "espazio propioak" sortzeko, besteak beste.

900 metro koadroko espazio berriari hiru funtzio nagusi eman dizkiote orduz geroztik: Etxebizitza Sindikatuaren elikagai biltegia bertara mugitu da, larrialdi egoeretarako etxebizitzak egokitzen ari dira bertan eta mugimendu sozialistaren jarduna biltzen duen plaza bilakatu da, hainbat hitzaldi, asanblada, tailer, kontzertu eta formakuntza saio antolatuz.

"Jabearen utzikeria dela eta, espazioaren egoerak okerrera egin zuen: itokinen ondorioz urez beteta egon da, hormak izorratu zaizkio, elektrizitate sistema hondatu zaio... Horixe da sistema kapitalistak dakarrena, espazioen kalitatea horien errentagarritasun ekonomikoari azpiratuta dagoela erabat", azaldu dute gaurko prentsaurrekoan.

Interes ekonomikoak eta politikoak

Hiru hilabete beranduago iritsi da desalojo arriskua, eta "gizarte kapitalistan aurkitzen diren bi posizio antagonikoen arteko gatazka bat gorpuzten" ari dela deritzo Kontseilu Sozialistak: "Alde batetik, jabetza pribatua, eta, bestetik, jabetza eza; alde batetik, espazioen merkantzia forma, eta, bestetik, espazioen erabilera balioa; alde batetik, kontrol kapitalista, eta, bestetik, langile kontrola".

"Alde batetik, Laboral Kutxa banketxearen interes ekonomikoak daude, zeinak nahiz eta bere izaera sozialaren apologia etengabea egin, arrakastatsua den proiektu soziala desalojatu nahi duen dirua metatzen jarraitzeko. Bestetik, Gasteizko Mugimendu Sozialistaren interes politikoak daude, zeinak espazioa goitik behera berritu eta proletalgoaren antolakuntza independentearentzat erabilgarri izango den gune bihurtzen ari den", kontrajarri dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gizartea
Mapamundiak Afrikaren benetako tamaina islatu dezala aldarrikatu du kontinenteak

“Mapak ez dira erreminta hutsa, sinboloak dira, eta mapa zuzentzea Afrikari buruzko narratiba globala zuzentzea ere bada; duintasun kontua da”. Afrikako Batasunak eskatu du munduan oraindik erabilienetakoa den mapa distortsionatua alboratzeko.


Urruñako sukalde zentrala prest da herriko haur eta adinekoei tokiko elikadura prestatzeko

Herriko Etxeak elikadura burujabetzaren aldeko urrats handia egingo du 380 metro koadroko azpiegitura berriarekin. Sukaldeak haur eta adinekoentzako janari osasungarria eskainiko du, tokiko produktuekin eta tokiko laborantza indartuko du.


BEC ondoko ‘minipisuak’: 1.000 euro hilean eta 24 metro koadro, iruzurrean oinarrituta eta legearen gainetik

639 'minipisu' ari dira eraikitzen Barakaldon, BEC erakustazokaren aldamenean. Udal ordenantzak aginduta, hotel erabilera eman behar zaio espazio horri, baina "alokairu malgua" dela dio Be Casa-k. Egun batzuetako alokairuetatik hasi eta "hilabete batzuetarako... [+]


Festetako egitarauaren argazkia matxista dela salatu du Cascanteko emakumeen elkarteak

Candela emakumeen elkarteak eta PSNk eskatu dute argazkia kentzea eta udalak argitaratutako materialetan kontrol handiagoa egotea, ez egoteko estereotipo sexistarik.


Sexu heziketan formatuko dituzte irakasleak, Nafarroako hamabi ikastetxetan abiaturiko proiektu pilotuan

Bost sexologoren formazioa jasoko dute Nafarroako hamabi ikastetxetako irakasleek: sexualitatea ikasleekin lantzeko edukiak eta proposamen pedagogikoak eskainiko dizkiete. Skolae programaren segida izango da, nolabait.


Reem Dandan, Gazarako Mugimendu Globala
“Gure herrian genozidioaren konplizeak badaude, gure erantzukizuna da horiek salatzea”

Global Sumud Flotillak deituta, dozenaka ontzi itsasoz ahaleginduko dira Israelek ezarritako blokeoa hausten. Ekimenera mundu osoko aktibistak batu dira, tartean lau euskal herritar. Deialdiari babesa adierazteko, Gazarako Mugimendu Globaleko Euskal Herriko delegazioak hainbat... [+]


Makro-onurak, mikro-ondoezak

Hemengo politikariek haien diskurtsotan immigranteen etorreraren alde edo kontra egiten dute. Immigrante ez-zurien etorreraren alde edo kontra, noski. Beste mugimenduak ez dut uste gehiegi inporta zaizkienik, edozein alderditakoak izanik ere. Tronu altu-altu batetik begiratzen... [+]


Gazara abiatuko da Global Sumud Flotilla, Euskal Herriko ordezkaritzarekin

Ontzidia abuztuaren 31n irtengo da Bartzelonatik. Euskal Herriko lau kide joango dira bertan, munduko beste 40 herrialdeetako solidarioekin batera. 


Irakasle plazen %17 hutsik geratu dira Nafarroako Bigarren Hezkuntzan eta Lanbide Heziketan

473 plaza eskaini dituzte eta 84 ez dira bete. Lehen Hezkuntzan, aldiz, ia lanpostu guztiak bete dira.


Inoiz izan ez zen osasun ituna: aukera galdua Osakidetzarentzat

Duela gutxi Eusko Jaurlaritzak bultzatutako "Euskadiko Osasun Ituna" izenekoaren porrota ez da anekdota politiko soil bat, ezta osasun-kudeaketan unean-uneko estropezu bat ere. EAEko osasunaren ikuspegi kolektibo, inklusibo eta benetan publiko bat galtzea politika... [+]


Gorpu bat aurkitu dute Nagoreko urtegian, Nafarroan

Herritar talde batek bainua hartzen zegoela gorpua aurkitu eta Polizia deitu zuen. Iruñera eraman dute gorpua autopsia egiteko, eta heriotzaren zergatia argitzeko. Gizonak 51 urte zituen.


2025-08-25 | Haritz Arabaolaza
Irakasleon figura

Azkenaldian buruari bueltak ematen ari natzaio, hezkuntza publikoaren egoerari. Aurtengo ikasturteko greba garaiak pasa dira eta lan hitzarmen berria sinatu zela denboratxo bat igaro da. Irakasleoi, onerako eta txarrerako, garai hartako odol beroa hoztu zaigula esango nuke. Ez... [+]


Itsas salbamenduak 236 pertsona erreskatatu ditu Kanaria Handitik 429 kilometrora zegoen txalupa batetik

Sahara hegoaldeko gizonak, emakumeak eta adin txikikoak zeuden txalupan. Merkataritza ontzi batek jitoan zebilen txalupa ikusi, soka bat lotu, eta laguntza eskatu zuen.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Eguneraketa berriak daude