Ertzaintzak Gasteizko Talka gune autgestionatu feminista hustu du ostiral goizean eta barruan zeuden bi ekintzaile atxilotu ditu. Bizilagunek jakinarazi dute inguruko atarietan sartu direla ertzaintzak, irudiak grabatu dituztenak identifikatzen saiatzkeo. Talkak ARGIAra bidalitako oharrean elkarretaratzea deitu du 21:00etan Plaza Berrian, segurtasun neurriak zainduz.
Maiatzaren 8an desalojatu zuten lehenengoz Gasteizko Alde Zaharreko Talka espazio feminista. Ertzaintzak bi atxilotu eta jende ugari identifikatu zituen. Talkak salatu zuen Ertzaintza "legez kanpo" sartu zela espazioan, ez baitzuen agindu judizialik. Lokala udalarena zen baina Adolfo Dominguez enpresak erosi zuen 2006-2007 artean, 79.000 euroren truke. Desalojoaren aurretik enpresa horretako langileak kideei sarrera galarazten saiatu ziren, baina hori egitea "legez kontrakoa" zela adierazi zietenean joan egin ziren.
Lehenengo desalojotik astebetera, maiatzaren 15ean, izan da bigarren dealojo saiakera. Talkak hara joateko dei egin die herritarrei, elkartasuna adierazteko. Ertzaintza Talka gunera sartu eta barruan zeuden bi ekintzaileak atera eta atxilotu ditu. Usurpazio delitua egotziko dietela adierazi dute. Talka inguruetako bizilagunek salatu dute gertatutakoaren irudiak grabatu dituztenak identifikatu dituztela, baita, bigarren honetan ere agindu judizialik gabe sartu direla ere.
Bi ekintzaile zeuden espazio barruan: "Gu barruan gaude beraz ezin dute tapiatu. Bigarren saiakera ilegala da, gaur ere orden judizilik gabe etorri dira", adierazi dute Twitter bidez. Ateko kateak moztu eta ekintzaile horien erretenitu dituzte. Herritarrei dei egin diete Hedegile kalera joateko "paseatzera". Ertzaintzaj kalean jendea identifikatu duela ere salatu dute.
Ertzaintzak Talka barruan sartu eta bi ekintzaileak atxilotu ditu. Ertzain batek esandakoaren arabera, usurpazio delitua egotziko diete ekintzaileei. Bizilagunek salatu dute irudiak grabatu dituztenak identifikatu dituela Ertzaintzak.
Talkaren erantzuna: 21:00etan elkarretaratzea
ARGIAra helarazitako oharrean, gune autogestionatu feministako kideek goizean gertatutakoaz beren irakurketa egin dute. Polizia-operazioaz kexu zen bizilagun baten etxebizitzara ertzainak sartu direla ere salatu dute, eta hau bere etxean identifikatu dutela. "Bideoak aztertzen eta irudiak nondik grabatu dituzten kalkulatzen ere ibili dira".
"Behingoz auzoa saltzeari uzteko eta bizilagunak defendatzeko" eskatu diote Urtarani, "espekulatzaileak defendatzeko baliabide publikorik ez jartzeko" ere bai. Korreria kaleko 33 zenbakiko lokalak Adolfo Dominguezen eskuetan nola amaitu zuen argitzeko eskatu diote alkateari, "interes pribatuak defendatzeko baliabide publikoak" erabiltzen jarraitzen duela aurpegiratuz.
Ostiral arratseko 21:00etan elkarretaratzea deitu du Talkak Plaza Berrian. Segurtasun neurriak mantendu behar direla gogorarazi dute, "uko egin gabe auto-defentsa kolektiboari". Plaza betetzeko deia egin dute udala interpelatzeko helburuarekin.
Agerraldia egin dute asteazken arratsaldean, Bilbon, eta "Euskal Herriko gazte langileei" dei egin diete gaztetxeetara hurbiltzera, antolatzera, eta "horien alde borroka egitera". Polizia "gazte langileen aurkako estatuaren erreminta zapaltzailea" dela... [+]
Hainbat okupazio "sinboliko" egin ostean, dozenaka lagun Urgulleko Guardetxean sartu dira eta garbitzen eta txukuntzen ari dira, ekitaldi kulturalak antolatzeko.
Beste bizi eredu baten alde eginez, hainbat belaunaldik ikasteko, antolatzeko, esperimentatzeko eta trebatzeko aukera izan dute Lakaxitan bi hamarkada hauetan zehar. Gazte belaunaldi anitz ikusi ditu gaztetxeak, eta Jaion bestan, oraingo gazte mugimenduko kideak ez... [+]
Ospitaletik irten eta berehala prentsaurrekoa eman du Iker Aranak, Errekaldeko gaztetxearen aurrean. Gaztetxearen desalojoan ertzainek "neurrigabeko indarkeria" erabili zutela salatu du, eta salaketa hurrengo egunetan aurkeztuko du.
Dozenaka auzokidek babesa agertu diote proiektuari igandean. Alde Zaharreko lokala udalaren jabetza da, eta hiru urte dira hainbat eragilek elkarlanean okupatu zutela.
Bilboko Etxarri II gaztetxearen hustuketan gertatutakoaz hitz egin du Ertzaintzaren jaurtigai baten ondorioz barrabila galdu duen 33 urteko bizilagun batek. Beste zenbait bizilagunekin zegoen han, gaztetxeko kideen elkartasunean, "modu baketsuan".
Azaroaren 19an Justiziaren Eraginkortasunari buruzko Legea eta Prozedura Kirminalaren Legea aldatu zituen Espainiako Kongresuak, beste lege sorta batzuk onartzearekin batera. Horrek epaiketa azkarrak egitea, pisu turistikoen erregulazioa aldatzea edo kaleratze zehatz batzuen... [+]
Pasa den asteko "kaleratze ilegala" salatu dute hainbat herritarrek, ostiral arratsaldean.
Joan den asteko kaleratze "ilegala" salatzeko, manifestaziora deitu dute ostiral arratsalderako.
Ustez, lokalaren jabetza eskuratu dutenek bidali dituzte sarrailagileak sarraila aldatzera; Ertzaintzak babestuta aritu dira hori egiten. Birundak epaiketa bat irabazi du duela gutxi.
Protestak 24 ordu bete dituenean, suhiltzaileak bertaratu dira udaletxera eta kateak moztu dizkiete bi gazteei. Bi kateatuek gaua bertan igarotzea "udaletxearen hautua" izan dela adierazi du Gazte Asanbladak, eta udalaren ordezkariek "ekintza deslegitimatzeko eta bi... [+]
EH Bildu agintean dagoen udalak gaztetxearen etorkizuna ziurtatzeko aterabide bat adosteari "uko" egin diola salatu du Burlatako Gazte Asanbladak. Beste hainbat gaztek udaletxe kanpoan kanpatu dute, eta goizean zehar bertara hurbiltzeko dei egin dute.
Iruñerrian bat egin dute hainbat Gazte Asanbladak, Burlatako Gaztetxearen alde. Etxarriren desalojoa gelditzera deitzeko, bestalde, manifestazio bat antolatu dute Bilbon hilaren 28rako.
Asteburu honetan hasiko da Gaztetxeak Bertsotan egitasmo berria, Itsasun, eta zazpi kanporaketa izango ditu Euskal Herriko ondorengo hauetan: Hernanin, Mutrikun, Altsasun, Bilboko 7katun eta Gasteizen. Iragartzeko dago oraindik finala. Sariketa berezia izango da: 24 gaztez... [+]
Festa egiteko musika eta kontzertu eskaintza ez ezik, erakusketak, hitzaldiak, zine eta antzerki ikuskizunak eta zientoka ekintza kultural antolatu dituzte eragile ugarik Martxoaren 8aren bueltarako. Artikulu honetan, bilduma moduan, zokorrak gisa miatuko ditugu Euskal Herriko... [+]