Gasteizko Mercedesek behin-behineko 500 langile kaleratuko ditu urtarriletik aurrera

  • Gasteizko Mercedeseko lantegiak ez du behin-behineko 500 langileren kontratua berrituko. Apiriletik aurrera, hiru txandako produkzio eredua ezartzeari utziko diote, eta enpresak ez du baztertu kaleratze gehiago egitea.


2020ko azaroaren 11n - 11:11
Gasteizko Mercedes auto lantegia. Argazkia: Hala Bedi.

Albistea gaztelaniaz jaso du Hala Bedi hedabideak eta El Correo egunkariak bildutako informazioa eman du. Zuzendaritzaren ustez, ezinezkoa da hiru txandak mantentzea enplegua erregulatzeko espediente bat aplikatu gabe. Ekoizpen ahalmenaren eta merkatu eskariaren artean "desfase handia" dagoela esan dute.

Behin-behineko kontratuak ez berritzeak lantegiko 500 langileri eragingo die, Emilio Titos Arabako lantegiko zuzendariak berak baieztatu duenez. Erabakiak gaueko txandari eragingo dio, eta 2021eko lehen hiruhilekoan izango du eragina.

Titosek berak ez du baztertu murrizketak eta langile finkoen kaleratzea apiriletik aurrera, hilabete horretan hiru txandako ekoizpen-eredua ezartzeari utziko baitzaio.

Sindikatuen arabera, zuzendaritzaren iragarpenak laster hasi behar den hitzarmen kolektiboaren negoziazioa baldintzatzeko estrategia bati erantzuten dio.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Mercedes
Hauteskunde sindikalak Gasteizko Mercedesen
Mercedeseko langileek greben aldeko sindikatuak saritu dituzte, eta aurkakoak zigortu

Ekaineko eta uztaileko greba egun historikoen oroimena bizi-bizi dagoela heldu dira Arabako lantegi nagusiko hauteskunde sindikalak. Enpresa batzordearen osaera irauli dute emaitzek: grebak bultzatu zituzten sindikatuen blokeak (ELA-LAB-ESK) %24,5eko igoera izan du bozetan, eta... [+]


Mercedes Benz-eko langileak itzuli dira lanera

Astelehenean itzuli dira lanera Gasteizko Mercedes Benz fabrikako langileak. 5.000 langile zuzen eta 30.000 zeharkako langile ditu enpresak eta 2026ra arte dago onartuta lan-hitzarmena.


Mercedeseko langileak “engainatu” dituztela salatu du LABek

“Oso larritzat” jo ditu Bingen Zupiriaren adierazpenak LABek. Behin aurreakordioa onartuta iragarritako 1.200 milioi euroko inbertsioa egin dezan Mercedes “konbentzitzeko” ordua dela esan du Jaurlaritzako bozeramaileak. Inbertsioa aurreakordioarekin lotu... [+]


2022-07-19 | ARGIA
Mercedes: langileen gehiengoa hitzarmenaren alde

Mercedes-Benz enpresako langileen %57ak hitzarmenaren alde bozkatu duen arren, hitzarmen berriaren baldintzak jasango dituen taldean (tailerreko langileak) ezezkoak irabazi duela nabarmendu du ELAk.


Eguneraketa berriak daude