Abuztuaren 4tik 9ra luzatuko diren jaietan Herri Mugimenduak izango du protagonismoa Txosnagunean. Gazte Mugimenduak, Mugimendu Feministak eta preso eta iheslarien etxeratzearen aldeko ekimenek ere indarra izango dute. Eraso sexistarik gabeko jaiak izateko mekanismoak egongo dira orduro.
Gasteiztar askok abuztuaren 4an hasiko dituzte jaiak. Hala ere, badira hauek prestatzen asteak eta hilabeteak daramatzaten eragileak. Kontzertuak lotu dituzte Gasteizko txosnetan, txosnagunearen muntaketan egon dira beste batzuk, Mugimendu Feministak eraso sexisten aurkako protokoloa aurkeztu du, Gazte Mugimenduak Gazte Karparen apostua egingo du beste urte batez eta euskal presoen eta iheslarien etxeratzea eskatzeko egun nagusia abuztuaren 5a izango da.
Hurrengo egunetan kontutan hartzeko bost puntu bildu ditugu gurean, ezer ez galtzeko eta jaiak askatasunez bizi ahal izateko.
Aurten, txosnek, eraso sexisten aurkako lanketan sakonduko dute eta Goienerrekin egingo dute lan, Iberdrola albo batera utziz. Bi eragile berri egongo dira Gasteizko Kanpusean: Berriztu Araba eta Errekaleor Bizirik. Gainera, Gazte Karpa, Hala Bedi, Kalera Kalera, Askapena, Sukalde Gerrilla, Arabako Bertsozale Elkartea, Iraultza 1921 eta Gasteizko Mugimendu Feminista. Guztira, hiru karpa egongo dira – Kalera Kalera, Gazte Karpa eta Txosna Batzordaren karpa amankomuna – eta gainontzeko eragileek txosna jarriko dute – zortzi txosna guztira -.
20. Korrika ospatu den ikasturte honetan, AEK-k jasoko du aurtengo Txosnisaria abuztuaren 4ko txosnetako inaugurazioan. Hala Bedik ere, txosna jarriko du: eszenatoki alboan egongo gara eta gure materiala salgai egongo da bertan.
Mugimendu Feministak bereak eta bi egingo ditu denok jaiak askatasunean bizi ahal izateko. Eraso sexisten aurkako protokoloa sei urratsetan laburbildu dute, eraso bat gertatuz gero, honen aurrean zer egin definituz. Gainera, salaketetarako telefono zenbakia 688 718 701 izango da eta 24 orduz egongo da aktibatuta.
Gainera, abuztuaren 9an, Egun Feminista antolatu dute eta egun guztian zehar ekitaldi ezberdinak egongo dira Gasteizko erdialdean eta Txosnagunean. Gasteizko Kanpusean ere txosna jarriko du aurten Mugimendu Feministak eta informazio gehiago eskainiko dute bertan.
Aurten, eskaintza zabala eskaini dute Gasteizko Txosnek kontzertuei dagokienez: Amparanoia, Siroka, Skakeitan, Sorkun, SkarraMucci, Tremenda Jauria… egongo dira txosnetan –kontzertu guztiak ikusteko, hemen–. Gainera, aurtengo nobedadeetako bat abuztuaren 7ko kartela izango da: eszenatoki gainean soilik emakumeak egongo dira eta haiek izango dira oholtza gaineko eta publikoko protagonistak.
Urtero legez, Gasteizko preso eta iheslariak gogoratuko dituzte jai guztietan zehar. Aldarrikapenak leku eta modu ezberdinetan presente egongo diren arren, egun nagusia abuztuaren 5a izango da. Ohikoa den moduan, Alde Zaharreko Landatxon bazkaria egingo dute eta egun horretarako txartelak salgai jarri dituzte jada. Arratsaldean, aldiz, kalejira eta ekitaldia: 21:00etan abiatuko da Andra Maria Zuriaren enparantzatik.
Lehenengo aldiz, Kalera Kalerak bere txokoa izango du Gasteizko Txosnetan. Kalera Karpa antolatu dute, eta eskaintza anitza izateaz gain, kontzertuak egongo dira egunero, eszenatoki nagusiko ordutegia errespetatuz. Aiaraldea Sound System, Fermin Valencia, Radio Revolución, Doctor Sax eta Jaio Kantaktriz egongo dira.
Horretaz gain, abuztuaren 6an Altsasuko gazteak askatzea eskatuko duen elkarretaratzea egingo dute: 19:30etan Andra Maria Zuriaren plazan.
Gazte Mugimenduak egitarau oparoa antolatu du Txosnagunean egongo den Gazte Karpan. Gasteizko Txosnen egitaraua errespetatuz, kontzertuak eta bestelako ekimenak egingo dituzte “Hauspoaren indarraz, piztu sugarra” lemapean.
Gainera, abuztuaren 7an, astelehenean, Gazte Eguna antolatu du Ernai Gazte Antolakundeak. Egunean zehar Gazte bazkaria egingo dute eta arratsaldean, “manifestakzioa” antolatu dute: 19:00etan abiatuko da Gasteizko Kanpusetik. Behin manifestakzioa amaituta, ekitaldia egingo dute Gazte Karpan, ohitura bihurtu den Gazte Akelarrean suaren inguruan dantzatu aurretik. Egitarau guztiaren berri izateko, hemen.
Baina guztia ez dago unibertsitate eremuko txosnetan. Urte guztian zehar egitarau oparoa antolatzen duen Gasteizko Gaztetxeak ere bere egitaraua izango du jaietan. Muinoko etxeari hilabete gutxi falta zaizkio 30 urte betetzeko eta hori baino apur bat lehenago egitarau zabal batekin agurtuko dute 2017-2018 ikasturtea.
Albiste hau Hala Bedik argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra
Alarde baztertzailean ardura duen kide bat Jaizkibel konpainiako kide baten kontra oldartu zen. Txosnako kideek inolako erasorik onartuko ez dutela adierazi eta babesa helarazi diote erasoa pairatu zuen pertsonari.
Basaizeak, Baztango Gazte Asanbladak, Baigorriko eta Erratzuko gazteek elkarlanean prestatu dituzte Izpegiko Bestak. Elkartasuna, memoria kolektiboa eta engaiamendu politikoa izanen dituzte ardatz.
Sara Fantova zinemagile bilbotarraren Jone, batzuetan filma zinema aretoetara helduko da irailaren 12an. Pelikula komunitarioa sortu du Kaskagorri eta Kranba konpartsekin, Bilboko Aste Nagusian girotuta baitago amodioa, jaia, gaixotasuna eta zaintza ardatz dituen istorioa.
Bilboko Udalak ostegunean adierazi du Abandoibarrako kontzertua bertan behera geratu eta gero, Plaza Biribileko agertokia eskaini ziela hiru artistei, baina ezezkoa eman zutela. Abeslariek bertsio hori ukatu eta zehaztu dute: bakarrik Kai Nakari eskaini zioten.
Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]
Kai Nakai, Maren eta Olatz Salvadorren kontzertua bertan behera utzi zuen Bilboko Udalak joan den igandean. Hiru musikariek azaldu dute gertatutakoa.
Polizia jarduera arrazistak dira araua Bilbon. Manteroei salgaiak konfiskatzen dizkiete, dirua eta objektu pertsonalak kentzen dizkiete, tratu txarrak ematen dizkiete eta mespretxatu egiten dituzte, indarkeriazko murrizketekin, identifikazioekin eta atxiloketekin.
Bilboko Udaltzaingoak kale saltzaileak Bilboko Gas plazatik kanporatu ditu, bertan bizi baitira kale egoeran Aste Nagusian salmentak handitzeko asmoarekin. Bilboko Konpartsek eraso arrazisten kontrako protokoloa aktibatu, eta elkarretaratzea egin dute.
LAB sindikatuak Euskotren enpresaren "koherentzia eza eta erantzukizun sozialaren gabezia" salatu ditu, zezenketen publizitatea zabaltzen ari delako bere ibilgailuetan.
Bilboko Aste Nagusian hainbat pertsona atxilotu ditu Poliziak eraso sexistak leporatuta. Egoera horren aurrean, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak esan du Polizia "eraginkorra" dela eta Bilbon "inoiz baino polizia gehiago dagoela".
Eta, honekin bai, honekin amaitu da Donostiako Aste Nagusia! Piratei aste bete motz geratzen zaiela eta, egun bat gehitzen diote Aste Nagusiari. Aurten hogeigarren urtez jarraian egin dute Irrikitaldia.
Bilboko Aste Nagusia pertsona autistentzat irisgarriagoa izateko zenbait gako dakartzate Oihan Iriarte Eletxigerrak eta Iker Boveda Martinek, euren esperientziatik.
Mugimendu Feministak azaldu duenez, Fermin Muguruzaren kontzertuaren aurretik gertatu ziren erasoak. Horiez gain, beste hiru eraso zenbatu dituzte: hiru gizonak atxilotu ditu poliziak.
Bilboko Konpartsen Federazioak 2025eko Aste Nagusirako prestatu duen egitaraua aurkeztu du Arriaga Plazan. Federazioak, konpartsek eta Jai Batzorde Mistoak 600 jarduera baino gehiago prestatu dituzte, "gustu guztientzako ekintzez betetako Aste Nagusiaz gozatzeko".
Gasteizen igandean eginiko agerraldian, Txosnak. Gureak, denonak dinamikako kideek gaitzetsi dute txosnak ez direla enpresen gisara tratatu behar: "Gure ospakizunak edukiz hustu nahi dituztenen kontra, konpromisoaren, aniztasunaren eta autogestioaren alde egiten... [+]