"Desobedientzia larria" egotziz zigor ekonomikoa Gasteizko herri harresian atxilotutako gazteentzat

  • 1.080 euroko zigorra ordaindu beharko du Gasteizko herri harresian parte hartzeagatik atxilotutako zortzi gazteetako bakoitzak. "Desobedientzia larria" delitua egotzi die epaileak, auzipetuen presentziarik gabe asteartean Gasteizen egin zuten epaiketaren ostean. "Berriz ere egingo genuke" adierazi dute. Zigorrak eta epaiketaren gastuekin 16.000 euro ordaindu behar dituztela kalkulatu dute eta hauek lortzeko kanpaina abiatu dute.


2016ko abenduaren 15an - 15:32
Ez ziren epaiketara azaldu zortzi auziperatuak. (Argazkia: Hala Bedi)

"Lege injustuen aurka borrokatu beharra dugu. Izan legedi antiterroristak, izan Mozal legea, izan udal-araudi zentsuratzaileak. Borroka horretan, desobedientzia ezinbesteko osagaietako bat da. Eta, ondorioz, bidean itoko ez bagara, ezinbestekoa ere desobeditzeak dakarren errepresioari erantzutea eta zigorra zuzenean pairatzen duten bidelagunak babestea", aldarrikatu du Gasteizko Harresiak ARGIAk eskuratu duen irakurketan..

Elkartasun eta konpromiso ekonomikoa balioan jarri dute. "Bereziki garrantzitsua da, errepresio ekonomikoari kolektiboki heltzea. Espetxealdi batekin alderatuta errepresio ikusgaitzagoa delako, elkartasuna pizten zailagoa, baina ez halabeharrez leunagoa. Bai ordea desmobilizatzaileagoa askotan, are gehiago poltsikoak hutsago ditugun testuinguru ekonomiko honetan. Zerbaitengatik lehenetsi du Espainiako gobernuak Mozal legearen bidez errepresiorako bide ekonomikoa azken lege-erreformetan".

Uste baino zigor handiagoa

Desobeditu izana onartzeaz gain, aldarrikatu ere egin dutelako zigorra espero zutela diote. Hala ere, kasu bat kenduta, beste guztietan espetxe zigorrak espero zituztela aitortu dute, eta aurrekari penalik ez zutenez auzipetuek, prozedura horiek espetxealdirik eta isunik gabe amaituko zirela aurrikusten zutela. "Usteak erdi ustel", aitortu dute. Horregatik, asteartean abian jarritako kanpaina ekonomikoan finkatutako diru-kopuruaren helburua berregokitu dute.

"Asteartean 10.000 € behar genituela bota bagenuen, 16.660 behar ditugula esan beharrean gaude gaurkoan. Astearte honetako eta iragan urriaren 10eko epaiketen ondorioei aurre egiteko. 11.880 € isunetan, 4.780 prozedura judizialaren eta defentsa juridikoaren gastuei aurre egiteko".

Beharrezkoa iritziz gero etorkizunean ere ekimen desobediente masiboak antolatzeko baldintzak elikatu nahi dituztela diote, eta orain konpromiso ekonomikoaren ordua dela.

Diru ekarpenak egiteko kontu korronte zenbakia publiko egin dute: ES 34-3035-02289422-8002-3218

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: AskeGunea Gasteiz
2018-10-01 | ARGIA
Seven young Basques illegally sent to prison

They were arrested in 2015 after being accused by the Ertzaintza (Basque police) of being members of pro-independence organization Segi. The Spanish Constitutional Court has now declared the order for arrest and imprisonment invalid and “against the law and rights”.


2016-12-12 | Arabako Alea | ARGIA
Ez dira epaiketara aurkeztuko Gasteizko Harresiagatik epaitzera deitutako gazteak

2015eko urriaren 10ean Gasteizko Harresian atxilotutako zortzi gazte epaituko dituzte hilaren 13an, Gasteizko epaitegietan. Fiskaltzak desobeditu izana leporatzen die; zazpi auzipeturentzat bederatzi hilabeteko espetxe zigorra eskatzen du, eta aurrekari penalak dituen... [+]


Bina urteko kartzela zigorra eskatu dute Gasteizko herri harresiko 9 lagunentzat

2015eko maiatzaren 17an Gasteizko Andra Mari Zuriaren plazan herri harresia osatu zuten ehunka kidek, hiru orduz Aiala Zaldibar, Igarki Robles eta Ibon Esteban babestu eta atxiloketa saihesteko. Mobilizazioan parte hartu zuten hainbat kide atxilotu zituen Ertzaintzak eta... [+]


2015-06-01 | Topatu.eus
Gasteizko Herri Harresian Ertzaintzak egindako eraso sexistak salatu dituzte

Gasteizko plataforma feministak Ertzaintzak Herri Harresia desegiteko erabili zuen indarkeria gaitzetsi eta poliziaren jarrera "sexista, homofoboa eta transfoboa" salatu du.


2015-05-21 | ARGIA
#resistGasteiz
[Argazkiak] Gasteizko herri harresiaren huste bortitza

Gasteizko Andra Maria Zuriaren plazako herri harresia desegin eta Aiala Zaldibar eta Igarki Robles gasteiztarrak eta Ibon Esteban iruindarra atxilotu egin ditu Ertzaintzak. Ia hiru ordu behar izan dituzte hiru gazteen inguruan bildutako jendea harresitik banan-banan atera eta... [+]


Eguneraketa berriak daude