Gasteizko Herri Harresian Ertzaintzak egindako eraso sexistak salatu dituzte

  • Gasteizko plataforma feministak Ertzaintzak Herri Harresia desegiteko erabili zuen indarkeria gaitzetsi eta poliziaren jarrera "sexista, homofoboa eta transfoboa" salatu du.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2015eko ekainaren 1ean - 09:26
Gasteizko Herri Harresian eraso sexistak izan zirela salatu dute (argazkia: Hirinet).
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Bereziki, bertan zeuden emakumeei egindako irainak aipatu dituzte: “Puta, zorra, guarrilla” ("puta, urdanga, mari-zikina"), “Tu quien eres? La puta de un gudari?” ("zu nor zara? Gudari baten puta?"), “Guapita de cara, te voy a romper la nariz” ("aurpegi polit hori, sudurra hautsiko dizut") edo “Te voy a follar!” ("izorratuko haut"), izan dira mahai gaineratu dituzten irainetako batzuk. Ahozko irain eta erasoez gain, kolpeak eta ukituak ere egon zirela salatu du plataforma feministak.

Salaketekin batera, atxilotutako zazpi gazteei elkartasuna ere adierazi nahi izan diete, bereziki Ainhoa Villaberde, Aiala Zaldibar eta Marina Sagastizabali, azken hori Bilgune Feministako kidea. Gainera, hiruak Zaballako espetxean bakartuta daudela salatu dute.

[Albiste honen jatorrizko bertsioa Topatu.info-n argitaratu da eta webgune horren CC-by-sa lizentzia baliatuz ekarri dugu ARGIAra]


Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.