Ez dira epaiketara aurkeztuko Gasteizko Harresiagatik epaitzera deitutako gazteak

  • 2015eko urriaren 10ean Gasteizko Harresian atxilotutako zortzi gazte epaituko dituzte hilaren 13an, Gasteizko epaitegietan. Fiskaltzak desobeditu izana leporatzen die; zazpi auzipeturentzat bederatzi hilabeteko espetxe zigorra eskatzen du, eta aurrekari penalak dituen zortzigarrenarentzat hamabi hilabete. Hala Bedik zabaldu duenez, gazteak ez dira epaiketara joango.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2016ko abenduaren 12an - 12:05
2015eko urriaren 10ean izan zen Gasteizko Herri Harresia. (Arg.: ARGIA)

Hala Bedik gazte hauetako bi elkarrizketatu ditu. Herri Harresian Ertzaintzaren jarrera salatu eta desobedientzia ekimenekin jarraituz, zortziek epaiketara ez aurkeztea erabaki dutela informatu du hedabide arabarrak. Urrian beste bi gazte epaitu zituzten –akordioa lortu ostean, ez zituzten espetxera eraman baina isuna ordaindu behar izan zuten–, baina oraingoan, Igarki De Robles eta Aiala Zaldibar gasteiztarrak eta Ibon Esteban nafarra babesteko kateatu zirenen kontrako epaiketaren txanda da. Guztira, fiskaltzak, 75 hilabeteko espetxe zigorra eskatzen du gazteentzako: 9 hilabete zortzietako zazpiri eta urtebete zortzigarrenari, aurrekariak izateagatik. Azken honek “arrisku erreala” dauka espetxeratua izateko, Hala Bedik informatu duenez.

"Gauza batean ados gaude fiskaltzarekin, arrazoia ematen diogu. Desobeditu egin genuen egun hartan. Baina ez soilik zortzi gazte horiek, ez soilik Ertzaintzak delituak leporatu zizkien hamazazpi pertsonek. Milaka izan ginen desobedienteak, eta desobedientzia hamaika modutan praktikatu genuen", adierazi dute Gasteizko Harresiko lagunek, ohar baten bidez. "Gutako edozein izan gintezke desobeditzeagatik epaituak. Berriz ere egingo genuke".

Zentzu horretan, ez dute uste jarrera hau epaitegietan epaitua izan behar duenik. "Ez dugu uste inongo zigorrik merezi dugunik. Lege injustuen aurrean justiziaren alde egin genuen, horren sinplea, horren konplikatua egun. Epaituak, legea aplikatuz injustizia inposatu zutenak izan beharko lukete", gaineratu dute.

Elkarretaratzea

Epaiketa abenduaren 13an, asteartean, izango da Gasteizko epaitegietan. Egun horretarako, elkarretaratzea deitu du Gasteizko harresia mugimenduak, 12:30ean, auzipetuei elkartasuna adierazteko.

Urriaren 10ean 2015eko maiatzaren 17an Gasteizko harresian atxilotu zituzten gazteen aurkako epaiketak hasi ziren, eta bihar, hilak 13, bertan atxilotutako zortzi gazte epaituko dituzte. 2015eko egun horretan, Segiko kide izatea leporatuta poliziak atxilotu nahi zituen Igarki, Aiala eta Ibon babesteko milaka lagun elkartu ziren Andre Mari Zuriaren plazan. Manifestazioa, kontzertuak eta zenbat jarduera egin ziren igande arratsaldean eta astelehenean, polizia plazan sartu zen hiru gazteak atxilotzera. 70 zauritu inguru eta 20 atxilotu izan ziren egun horretan Gasteizen. Hilabete batzuk beranduago, Espainiako Auzitegi Gorenak gazte horiek errugabeak zirela ebatzi zuen eta orain, horietako hamabost gazte epaituko dituzte.

(Albiste hau Alea.eus-en argitaratu da eta CC by-sa lizentzia baliatuta ARGIAra ekarri dugu)

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: AskeGunea Gasteiz
2018-10-01 | ARGIA
Seven young Basques illegally sent to prison

They were arrested in 2015 after being accused by the Ertzaintza (Basque police) of being members of pro-independence organization Segi. The Spanish Constitutional Court has now declared the order for arrest and imprisonment invalid and “against the law and rights”.


"Desobedientzia larria" egotziz zigor ekonomikoa Gasteizko herri harresian atxilotutako gazteentzat

1.080 euroko zigorra ordaindu beharko du Gasteizko herri harresian parte hartzeagatik atxilotutako zortzi gazteetako bakoitzak. "Desobedientzia larria" delitua egotzi die epaileak, auzipetuen presentziarik gabe asteartean Gasteizen egin zuten epaiketaren ostean... [+]


Bina urteko kartzela zigorra eskatu dute Gasteizko herri harresiko 9 lagunentzat

2015eko maiatzaren 17an Gasteizko Andra Mari Zuriaren plazan herri harresia osatu zuten ehunka kidek, hiru orduz Aiala Zaldibar, Igarki Robles eta Ibon Esteban babestu eta atxiloketa saihesteko. Mobilizazioan parte hartu zuten hainbat kide atxilotu zituen Ertzaintzak eta... [+]


2015-06-01 | Topatu.eus
Gasteizko Herri Harresian Ertzaintzak egindako eraso sexistak salatu dituzte

Gasteizko plataforma feministak Ertzaintzak Herri Harresia desegiteko erabili zuen indarkeria gaitzetsi eta poliziaren jarrera "sexista, homofoboa eta transfoboa" salatu du.


2015-05-21 | ARGIA
#resistGasteiz
[Argazkiak] Gasteizko herri harresiaren huste bortitza

Gasteizko Andra Maria Zuriaren plazako herri harresia desegin eta Aiala Zaldibar eta Igarki Robles gasteiztarrak eta Ibon Esteban iruindarra atxilotu egin ditu Ertzaintzak. Ia hiru ordu behar izan dituzte hiru gazteen inguruan bildutako jendea harresitik banan-banan atera eta... [+]


Eguneraketa berriak daude