Elkartasunera deitu dute Herri Harresiko auzipetuek, 10.000 euroko isunei aurre egiteko

  • Gasteizko Harresian desobedientziagatik auzipetutako zortzi gazteak ez dira epaiketan agertu.

Arabako Alea @ArabakoALEA
2016ko abenduaren 13a
Auzipetuek Gasteizko epaitegien kanpoaldean egin dute agerraldia. (Arg.: Hala Bedi)

Gaur Gasteizko epaitegian desobedientzia egotzita deklaratzera deituta zeuden zortzi auzipetuak ez dira epaiketan izan, eta hala, desobendientziaz erantzun dute Gasteizko Harresian atxilotuak izan ziren zortzi gazte hauek. "Ez dugu uste inolako zigorrik jaso behar dugunik horrelako ekimen bat burutzeagatik, oso legitimoa iruditzen zaigu", zehaztu du Izaskun Goienetxeak epaitegien aurrean egindako adierazpenetan.  Gasteizko Harresia mugimenduko kide Zigor Olabarriak gaineratu duenez, "hautu desobedientea erabaki kolektiboa izan zen, eta orain, guztiok gara epaituak".

Epaiketa, hortaz, auzipetuen presentziarik gabe egin dute, eta bitartean, kanpoan elkarretaratzea egin dute zenbait lagunek, tartean, zortzi auzipetuak. Orain, epailearen erabakiaren zain geratu dira, eta aurreikusten den 10.000 euro inguruko isunei aurre egiteko elkartasunera deitu dute. Laguntzak jasotzeko kontu korronte zenbakia jarri dute eskura.

Albiste hau Arabako Aleak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra

Kanal hauetan artxibatua: Herri harresia  |  Gasteiz  |  Desobedientzia zibila

Herri harresia kanaletik interesatuko zaizu...
2017-01-26 | ARGIA | Axier Lopez
Herritarren babesa jaso dute Loiolako Herri Harresian parte hartzeagatik epaitutako lagunek

Eleak mugimenduak eta Libre dinamikak deituta, ostegunean Donostian epaitzen hasi diren bi lagunei babesa adierazi diete hainbat herritarrek auzitegiaren atarian.


2017-01-18 | Topatu.eus
Loiolako Herri Harresian atxilotutako bi lagun epaituko dituzte urtarrilaren 26an

Fiskalak zortzi hilabeteko espetxe zigorra eskatu du bi auzipetuentzat, desobedientzia eta erresistentzia leporatuta. Akusazio partikularrak, ordea, autoritatearen aurkako atentatua eta desobedientzia leporatzen dizkie.


2016-12-15 | Lander Arbelaitz
"Desobedientzia larria" egotziz zigor ekonomikoa Gasteizko herri harresian atxilotutako gazteentzat

1.080 euroko zigorra ordaindu beharko du Gasteizko herri harresian parte hartzeagatik atxilotutako zortzi gazteetako bakoitzak. "Desobedientzia larria" delitua egotzi die epaileak, auzipetuen presentziarik gabe asteartean Gasteizen egin zuten epaiketaren ostean. "Berriz ere egingo genuke" adierazi dute. Zigorrak eta epaiketaren gastuekin 16.000 euro ordaindu behar dituztela kalkulatu dute eta hauek lortzeko kanpaina abiatu dute.


2016-12-13 | Hala Bedi
"Epaiketa hauek ez dira gazte batzuen aurka, herri oso baten aurka baizik"

2015eko maiatzaren 17an Gasteizen ehunka herritarrek Herri Harresia osatu zuten, Auzitegi Nazionalak euren militantzia politikoagatik seina urteko zigorrera kondenatu nahi zituen hiru gazte babesteko. Egun hartan hamarnaka zauritu eta atxilotu izan ziren, eta atxilotuetako zortzi gaztek bihar izango dute epaiketa, nahiz eta horretara ez diren aurkeztuko. Gazte horietako batekin egon gara gaur Kantoia saioan.


2016-12-12 | Arabako Alea | ARGIA
Ez dira epaiketara aurkeztuko Gasteizko Harresiagatik epaitzera deitutako gazteak

2015eko urriaren 10ean Gasteizko Harresian atxilotutako zortzi gazte epaituko dituzte hilaren 13an, Gasteizko epaitegietan. Fiskaltzak desobeditu izana leporatzen die; zazpi auzipeturentzat bederatzi hilabeteko espetxe zigorra eskatzen du, eta aurrekari penalak dituen zortzigarrenarentzat hamabi hilabete. Hala Bedik zabaldu duenez, gazteak ez dira epaiketara joango.


Injustiziaren kiribilean sakontzen: harresiak epaituak

Gasteizko herri harresian parte hartu izanagatik epaituko dituzte bi lagun urriaren 10ean eta horren harira Eleak/Libre Mugimenduak iritzi artikulua idatzi du.


2016-10-06 | Axier Lopez
Hainbat ertzain inputatu dute Jone Amezagaren atxiloketan 94 urteko emakume bati eragindako zauriengatik

Gernikako epaitegian deklaratu beharko dute 2014ko abenduan Jone Amezaga atxilotzeko operazio bortitzaren harira. 29 lirateke ikertutako ertzainak, familiako abokatuak NAIZ.info-ri adierazi dionez. 94 urteko Julia Lanasi hanketan erredurak eragin eta eskumuturra apurtu zioten ertzainek herriko merkatuan.


Bina urteko kartzela zigorra eskatu dute Gasteizko herri harresiko 9 lagunentzat

2015eko maiatzaren 17an Gasteizko Andra Mari Zuriaren plazan herri harresia osatu zuten ehunka kidek, hiru orduz Aiala Zaldibar, Igarki Robles eta Ibon Esteban babestu eta atxiloketa saihesteko. Mobilizazioan parte hartu zuten hainbat kide atxilotu zituen Ertzaintzak eta horietako bederatzik bi urteko kartzela zigor eskaerak eta isunak jaso zituzten uda hasieran. Urrian eta abenduan epaituko dituzte.


2016-06-07 | Topatu.eus
Aske geldituko da ekainaren 11n Jone Amezaga gaztea

Hemezortzi hilabete igaro ditu preso Zaballa (Araba), Soto Del Real (Madril) eta Brievako (Avila) espetxeetan. 2014ko abenduaren 15ean atxilotu zuten Gernika-Lumoko merkatuan kalez jantzitako ertzainek.


Ehunka beso Euskal Herrira bueltatzean besarkada erraldoiez estutzeko

Zazpirak eta hamar inguruan, bi suzirik hasiera eman diote Barañaingo bi plazatatik abiatu diren zutabeei. ‘Etxera’ lelodun pankarta bana buruan, presoak Euskal Herriratzearen aldeko oihuak entzun dira Udal plazara bidean.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude