Gasteizko Etxebizitza Sindikatuak Alokabideren eredua aztertu du erreportaje batean

  • Erreportaje batean jaso ditu Etxebizitza Sindikatuak azken urteko jardunean oinarritutako esperientzia, testigantza eta analisi esanguratsuenak.

Artikulu hau CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2022ko otsailaren 11n - 10:26
Azken eguneraketa: 11:31
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Azken urteko jardun sindikalaren esperientziatik ateratako ondorioak biltzen dituen ikus-entzunezkoa egin du Gasteizko Etxebizitza Sindikatuak: Miseria kudeatzen: Alokabide vivienda social-antiproletaria jarri diote izena egindako ikerketari.

Aldabe Gizarte Etxeko areto nagusian aurkeztuko dute publikoki bideoa otsailaren 18an, arratsaldeko 19:00etan. Aurkezpen saioan egileek azalpenak emango dituzte eta tertuliarako tartea ere izango da. Elebiduna izango da solasaldia eta euskarazko atal guztiek itzulpena izango dute.

"Asko izan dira Alokabideren etxeetan bizi eta mota askotako arazoak izan dituzten pertsonak", azaldu dute, "eta horietatik beste hainbat Etxebizitza Sindikatuarekin antolatzea erabaki dutenak". Antolakuntza esperientzia horretatik hainbat testigantza eta analisi egin dituzte eta erreportaje eran plazaratzea erabaki dute. Analisiaren ondorioa argia dela deritzote: "Alokabideren etxebizitza soziala ez da proletalgoaren beharrei efektiboki eta era iraunkor batean erantzuteko bitartekoa, proletalgoak estrukturalki bizi duen miseria kudeatzeko tresna publikoa baizik".

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Etxebizitza eskubidea
2025eko urriaren 22
Lurraldea eta arkitektura
Zebra eraikinak

Eguneraketa berriak daude