1976ko martxoaren 3an, greba orokor baten testuinguruan, langile talde handi bat Gasteizko Zaramaga auzoko elizan bildu zen. Asanblada hori indarrez zapaldu zuen poliziak: bost langile hil zituzten tirokatuta, eta ehundaka zauritu. Pasa den igandean, urtero legez, gertatutakoak oroitu zituzten herritarrek. Aldi berean, hainbat gazte eliza horretara sartu eta bertan astebete emateko asmoa zutela iragarri zuten. "Langileek duela 37 urte hasi zuten borroka aurrera doala erakutsi nahi dugu", azaldu digute gazte horiek.
Data eta toki sinbolikoak aukeratu dituzue.
Bai, hori baliatu nahi genuen. Alde batetik, orain dela 37 urte eman ziren borrokekin alderatzeko, egoerak antzekotasun handiak dauzkalako, salbuespenak salbuespen. Nahiko egoera latza ari gara bizitzen, eta ikusten dugu hau jasanezina dela. Bestetik, langile horiei omenaldirik onena eskaini nahi genien, duela 37 urte hasi zuten borroka aurrera doala erakusteko.
1976ko martxoaren 3aren omenaldi soil gisa ikus daiteke.
Azken finean, ekintza honen helburua orain dela 37 urte mahai gainean zeuden balore horiek sustatzea da: laguntasuna, elkartasuna, justizia soziala eta abar. Ez da bakarrik krisia, ez da bakarrik langabezia, arazoa sistema osoan dago, eta guztien artean hitz egin eta eztabaidatu beharko dugu zer norabide hartu eta nola alda dezakegun erabakitzeko.
Nondik dator mugimendu hau?
Orain dela urtebete baino gehiago, Gasteizen, hainbat esparrutan ari ginen ideologia ezberdinetako gazteak batzen hasi ginen. Gehienbat elkarlanean aritzera begira, ikusten genuelako askotan begiratzen geniola gehiago banatzen gintuzten gauzei batzen gaituzten gauzei baino. Elkarlanaren lehenengo adibideetariko bat izan zen orain dela urtebeteko martxoaren 3an PPko egoitzaren aurrean eta gobernu subdelegaritzaren aurrean burutu genuen eserialdia. Hortik aurrera, mugimendua indarrak batzen joan da. Manifestaldietara atxikitzeko moduan bloke izaera horrek indar handia eman digu, geroz eta jende gehiago hurbildu da guregana. Ilusioa ere piztu dugu Gasteizko gazteen artean. Urtebeteko lanaren fruitua izan daiteke hau.
Zein da fruitu hori, nola irudikatu dezakegu horren atzean dagoena?
Hau ez da kolektiboa, mugimendu bat baizik. Norbanakoek osatzen dugu mugimendu hau, ideologia ezberdinak biltzen dituena: anarkistak, komunistak, sozialistak, independentistak, independentistak ez direnak… denetarik. Eta horrek aberasten du mugimendua. Ikusten dugu elkar ezagutzen hasi garela, hasierako errezeloak gainditzen ari direla. Hori oso positiboa da.
Nolakoa izan da harremana apaizarekin?
Apaizak hasieran 20 minutu eman zizkigun hemen egoteko. Guk esan genion 20 minutu ez zirela aski, asanbladan erabaki behar genuela, eta asanbladak erabaki zuen hemen geratzea. Hori komunikatu genion apaizari, eta hortik aurrera harremana hobetzen joan da. Bera astelehen goizean etorri zen eta esan zigun ez ziola Ertzaintzari abisatuko. Baimena ez, baina onespena bageneukala hemen egoteko. Guk gainera konpromisoa hartu genuen hemen egingo diren elizkizunak, eginez gero, errespetatzeko. Atzo goizean ere etorri zen eta berarekin hitz egin genuen.
ASANBLADA IREKIA
Egunero asanblada irekia dago deituta, arratsaldeko 20:00etan. Elizatik kanpo ere ari dira gauzak antolatzen. Astelehenean, esaterako, bi asanblada burutu zituzten unibertsitatean. “Gure asmoa hemen egiten ari garen lan teorikoa kaleratzea da”, diote gazteek. Hori guztia koordinatzeko hainbat lan talde eratu dira, Astindu gunea (pankartak jarri, ekimenak antolatu, informazioa banatu eta abarretarako) eta Komunikazio saila, besteren artean.
Astelehenean hiriko gizarte eragile batzuekin bildu ziren: sindikatuekin, enpresa komite batzuekin eta Kaleratzeak Stop Araba, Bilgune feminista eta Askapena bezalako taldeekin. “Batasunerako grina gizarteratu behar dela esan genien", azaldi digute gazteek. "Askotan hitz egiten da batera aritu beharraz, sindikatuek adibidez, baina sasi-batasun hori ez da benetakoa. Azken finean, siglen konfluentzia ez da benetako gizarte-konfluentzia, eta hori ikusita, jakinarazi genien harremanetarako beste marku bat behar genuela: asanblada".
Diotenez, erakunde publikoekin ez dute harreman handirik izan: "Ez da gure esparrua. Instituzioak hein batean ez daude herriaren mesedetara, egon beharko luketen arren. Gu herri bezala antolatzera goaz, eta gutxieneko batzuk mahai gainean jartzera".
Bestalde, M15 mugimenduarekin antzekotasunik ez dutela diote: "Hasteko, uste dugu M15 bezalako mugimenduek ez dutela sistema errotik aldatu nahi, beraien helburua ez delako hori. Haien helburua ikusten dugu erreformista dela, erreforma baten bila doazela. Eta gure helburua ez da hori, gure helburua da sistema salatzea. Krisi hau ez da bihar murrizketa batzuekin konponduko. Sistema bera dago krisian, eta herriak, eta batez ere gazteok, aldaketa behar dugu, sistema honetatik atera eta beste bat antolatzen hastea.
"Apustua egin dugu", bukatu dute gazteek: "Beste eragileekin elkartzeko grina agertu dugu, eta hori da guk herriari eskaintzen diogun tresna. Gero herriak hartu beharko du lekuko hori, eta guk herriarekin batera lantzen jarraitu beharko dugu. Gazte bezala pairatzen ari garen eskubideen murrizketei, prekarizazioari, etxebizitza eskuratzeko ezintasunari eta gainerako arazoei erantzun behar diegu”.
Itxialdiaren unean-uneko jarraipena: GazteIraultza.info
Ernaik manifestazio jendetsua egin du igandean Donostian, estropaden ostean, "Ekin eta bultza askatasunera" lelopean. Milaka gazte elkartu dira independentziaren alde eta faxismoaren aurka. Txiki eta Otaegi omendu dituzte, beren borrokarekin jarraitzeko konpromisoa... [+]
09:00etan Durangoko epaitegi aurrean biltzera deitu dute Kiñuko kideek. Duela bost urte hasi zen Gaztetxearen aurkako prozesua.
"Bailara eraldatzeko ezinbesteko tresnatzat" hartzen dute Gaztetxea, eta elkartasuna adierazi diete "borrokan dauden beste Gaztetxe guztiei".
Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.
Gazteak dira, jaiotzetik aro digitala baino ez dute ezagutu, eta hiperkonexioaz eta estimulu jarioaz nekatuta/nazkatuta amaitu dute. Gutxiengoa dira, baina garbi dute sare sozialen zurrunbilotik ihes egitea hoberako izan dela: "Ez da alarmismo kontua, baina jakin behar dugu... [+]
Gaztetxearen aldeko manifestazio jendetsu bat egin zuten larunbatean Durangon, espazioaren irekieraren berri eman eta lau egunera. "Lehenengo gaua ere ez genuela bertan pasatuko esan ziguten, eta oraindik gaztetxean tinko jarraitzen dugu", aldarrikatu... [+]
Grabagailuari stop eman eta segituan galdetu dit Oiherrek: “Transkribatzean mantenduko duzu euskalkia?”. Baietz nik, batuaren mugek uzten didatenaren barruan baietz. “Arras inportantea da niretako”. Dutxa hartu eta Elizondora eginen du berriz, Aroztegiko... [+]
Unibertsitateko ikasleak azterketa garaian dauden bitartean, irakasleoi ikasturtea ixtea dagokigu. Irakasleak talde txikitan biltzean oso ohikoa da urte batetik besterako aldaketen gainekoak konpartitzea eta hausnarketaren brindis gisara ikasle belaunaldiaren
ezaugarritzea... [+]
Aste Santuan Berriozarren egindako topaketetatik egun gutxira bildu gara Gasteizko Sorturen bulegoan. Hango kontuez jardun dugu apur bat, baina batez ere gaur egun euskal gizartean dantzan diren gaiez aritu gara, Ernaik horien gainean duen iritzian sakontzeko asmotan. Amaiur... [+]
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak esan du litekeena dela "ertzainen baten jokabide desegokiaren" ondorioz zauritu izana gizona. Pertsona horrek salaketa jarri zuen eta Ertzaintzaren barne ikerketa batek baieztatu du foam jaurtigailu baten inpaktua jaso zuela.
Agerraldia egin dute asteazken arratsaldean, Bilbon, eta "Euskal Herriko gazte langileei" dei egin diete gaztetxeetara hurbiltzera, antolatzera, eta "horien alde borroka egitera". Polizia "gazte langileen aurkako estatuaren erreminta zapaltzailea" dela... [+]
Martxoak 14an Itsasuko (Lapurdi) Goxoki Gaztetxean hasitako sei saioko ibilbideak maiatzaren 3an izan du finala Gernikako gaztetxe okupatu berrrian. Egurre Gazte asanbladaren laguntzaz egun osoko egitaraua izan zen larunbatean. Finaleko bigarren fasera, Maddi Aiestaran eta... [+]
Maiatzaren 22tik 23ra bitartean deklaratu beharko dute auzipetuek. Gazteek salatu dute instituzioak "geroz eta gehiago" ari direla mugatzen protestarako eta mobilizaziorako eskubide politikoa, eta 'Bajadikako 27ak' izenarekin sortu dute plataforma bat. Maiatzaren... [+]
Kabia gune okupatuaren 19. urteurrena ospatzeko jarduerak egingo dituzte gaurtik domekara bitartean, apirilaren 24tik 26ra. Bi hamarkada betetzear dagoen gune autogestionatu honek hainbat gorabehera izan ditu bere ibilbidean, eta, Udala bultzatzen ari den Hiria Antolatzeko Plan... [+]
Ostegunetik igandera bitarte egindako topagunean 3.000 lagunetik gora bildu dituela esan du Ernaik. Larunbat iluntzean egin dute jardunaldietako ekitaldi politiko nagusia, gazte antolakundeko bozeramaile Amaiur Egurrolak hitza hartuta. Aberri Egunaren harira EH Bilduk... [+]