Garena erakutsi nahian

  • Gaueko hamarrak dira Axular kultur elkartean. Edalontzien txilin-hotsek bat egiten dute noizbait jendearen berbaroarekin, eta ingurumarian nagusi dira garagardoa, kea eta Arratiko gazteen itzalak. Azken horiek hor-hemenka dabiltza, barreka, kontu kontari, Igorreko herriko tabernak eskaintzen duen argi ahula profitatuz, mamuak bailiran.


2020ko martxoaren 10ean - 08:49
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Zerbitzariak horrenbeste gustatzen zaion Motörhead musika taldea jarri du, eta la vasca berotuz doa. Ni, ordea, neure baitan bilduta nago, arantzak barrurantz itzuliak dituen sagarroiak bezala, ezin baitut burutik kendu aurrez-aurre irakurri berri dudan esaldia: “Garana agertu beha june”.

"Arratia-nerbioi eskualdean, kasurako, gizonezkoen ahotan baino ez da entzuten hika, andrazkorena ia-ia erabat baztertu baitzen joan den mendean zehar, baldarra eta mari-mutilena zelakoan"

Nokaren edo andrazkoen hitanoaren pizkundea ez da bartarratseko kontua, izan ere, aspaldion ikerketa teoriko-praktiko eta egitasmo nahikotxo abiatu dira lagunarteko hizkera hau emakumeen artean berpizteko: Antzuola, Azpeitia, Oñati, Gabiria, Baztan, Arratia... Beharbada, eskualde edo herrialdearen arabera, hikak berak ez du zertan izan aparteko xarmarik, baina ni bezalako kalekume batentzat –gainera, beste eskualde batekoa– tratamendu honek duen exotismoa uka ezina da. Istant batez gure aiton-amonen garaira hurbil gaitzake, euren moldera, euren hizkera aberats eta kutun horretara, eta zergatik ez, kasu batzuetan “euskaldunago” sentiarazteko boterea duela uste dut; nire kasuan, sikiera,  “Arratiakoagoa”. zer gurona ba? Kalekumea nona

Adierazpen arraz idealistak – edo inozoak – alde batera utzita, esan liteke XXI. mendeko bigarren hamarkada honek ateak zabaldu dizkiola nokari, eta hizkuntzaren bidez emakumea ahalduntzeko prozesu berri bati. Aparteko begi klinikorik ez dudan arren, ez dut uste aditua izan behar denik Euskal Herriko eskualde batzuetan andrazkoen hitanoaren galera erabatekoa dela jakiteko, edota tradizio handiko eskualdeetan (Goierri edo Urola), orain arte, behintzat, nokaren atzerakada nabarmena izan dela antzemateko.

"Zorionez, badirudi,  Euskal Herriko kolektibo desberdinak, belaunaldien arteko harremanak sustatuz, noka suspertzearen alde zein berreskuratzearen alde egiten ari direla"

Arratia-nerbioi eskualdean, kasurako, gizonezkoen ahotan baino ez da entzuten hika, andrazkorena ia-ia erabat baztertu baitzen joan den mendean zehar, baldarra eta mari-mutilena zelakoan. Haatik, galeraren zergatiek aparteko kapitulua beharko lukete, baina emakume bati baino gehiagori entzun diot hika aisialdiko edo tabernako kontua zela; bada, ahal izatekotan, nork goza zezakeen aisialdiaz edo tabernez orain ehun urte, gizonek edo emakumeek? Pentsa liteke XXI. mendeak balazta oreka lezakeela hitanoari dagokionez.

Zorionez, badirudi,  Euskal Herriko kolektibo desberdinak, belaunaldien arteko harremanak sustatuz, noka suspertzearen alde zein berreskuratzearen alde egiten ari direla. Biba zuek! Bada, ongi etorria eman diezaiogun erronka berri honi. Arratiako bailaran ere, oso modu apalean, horretan gabiltza, horretan dabiltza han-hemengo emakumeak –eta gizon gutxi batzuk ere–  noka eurena, geurea, egin nahian, ahora ekarri nahian; eta zergatik ez, hasieran aipatu bezala, garena agertu edo erakutsi behar dugulakoan, garena erakutsi nahian!

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Arduraz

Palestinan gertatzen ari dena ikaragarria dela erraten du jende orok karrikan barna, “Onartezina da! Genozidioa da!” bilakatu dira azken aldiko entzunenak. Egoera salatzeko elkarretaratzea egin, ordea, eta bidegabekeria dela pentsatzen duten hamar horietatik lau... [+]


Eskola-segregazioaren aurka, Eskola Publikoa lehenetsi

Eusko Jaurlaritzak "Eskola inklusibo, ekitatibo eta kalitatezkoaren aldeko mahai" berria osatu duten gizarte-eragileei Euskadiko eskola-segregazioaren hasierako diagnostikoa eta erantzuna izeneko txostena banatu die, eztabaidatu eta adostasunak lortzeko. Debateak, beraz,... [+]


Biometanizazio plan bat behar dugu Nafarroan espekulazioaren aurrean

Udan zehar, mobilizazio sozial handia izan da eta herritarren plataformak sortu dira Lizarraldean biometanizazio-plantak direla eta: Viana, Lodosa, Los Arcos, Mendabia... Horietan guztietan erraz identifika daitezke gako berberak: 1/ Nafarroako Aldizkari Ofizialean proiektuak... [+]


Inshallah, Anas

Abuztua da. Iratxen bildu gara Jurramendi igotzeko. Gudarienetik baino, gurutzeen bidetik (via crucis) ekiteko gomendatu digute. Berbagai, Gazako egoera. Israelek, genozidioa gauzatzeaz gain, horren kontaketa ere isilarazi nahi du: ia 300 kazetari erail ditu, Al Jazeerako Anas... [+]


2025-10-01 | Gorka Menendez
Baso suteak eta begirada kontserbazionista

Suaren presentzia naturan milioika urtetan izan da (gizakion agerpena baino askoz lehenagotik). Horregatik, ohikoa da landare askok suaren aurrean adaptazio ugari edukitzea. Gure inguruan arruntak diren arteek eta ametzek, adibidez. Baita txilar askok eta otea bezalako sastraka... [+]


Palestinarainoko olatua

Ikasturte berriarekin batera, EHU Palestina plataformako kideok berriro batzen hasi gara, ikasgela, ikerketa eta gainerako unibertsitate-jardueretan Palestinan Israel egiten ari den genozidioa eta horren konplizeak salatu eta baztertzeko. Abiatu ginenean oso bakarti sentitu... [+]


Zirrara

Iraila, errutinara buelta, askorentzat ikasturte berria eta horri dagozkion zirrarak: ikasturtea norekin konpartitu, nor izan alboan, zer ikasi, nola eta nora joan… Batzuentzat, esperientzia berriak bizitzeko lehen aldia.

Aldiz, beste batzuentzat esperientzia berririk... [+]


Elkarteen militantziaz

Ez dakit literatura-ikasketak egin ditudanarengatik den, baina nekez onartzen dut hitzen erranahien deformatze ideologikoa. Azken hilabete hauetan, eta bereziki Frantzian Bruno Retailleau Barne ministro denez geroztik, militante hitza zentzu arrunt peioratiboan erabilia da. Nik... [+]


2025-10-01 | Karmelo Landa
Asimilazio estrategiak

Genozidioaren faseak, guztiak larriak izanda ere, une batzuetan eskandalagarriak, zaratatsuak, izan ohi dira, baina beste zenbait unetan isilean garatzen dira, ia oharkabean.

Entzutetsuak dira populu indigenen sarraskia Amerikan, Gernikako bonbardaketa, holokausto nazia... [+]


2025-10-01 | Imanol Epelde
Berriketa gutxi
Jaio. Kirola. Hil

Abuztuaren erdian hasi zen eskubaloira entrenatzen seme zaharrena; irailetik aurrera, astean lau entrenamendu ditu (hiru tekniko, bat fisikoa) eta asteburuetan partida. 15 urte ditu. Erdikoak, eskola-kirolaz gain, futbola eta eskubaloia. 9 urte ditu. Etxeko agendan, leku gehiena... [+]


Analisia
Bizigarritasuna helburu

Grebek laguntzen digute ideologizazioan, kontzientziazioan, kolektibizazioan. Greba prozesu bat da, lanuzteaz harago. Epe motzean emaitzak lortu gabe ere –galdetu bestela Gasteizko lorezainei edota Gipuzkoako erresidentzietako langileei–, borrokarako eta... [+]


Teknologia
Fandoma

Interneteko plataforma boteretsuenek fenomeno bat sortu dute: euren sistemen baitan, negozio eredu “burujabeak” sortzearen ilusioa.

Australiako Glitch estudioak Guiniverreko zaldunak 2D animazio telesaila argitaratu berri du Youtube plataforman. Istorioan, Dana... [+]


2025-10-01 | Iraitz Amor Pla
Dutxan dardaraka

Pasa den asteburuaren atarian, eta, oraingoan bai, hainbat hedabidetan Bernedoko udalekuetan gertatutakoa (Dutxa hotz bat denontzat) masiboki hedatu ostean, iritsi zen hezitzaileen adierazpena. Bertan, beraien “oinarri ideologikoak argitzea” eta “egiteko moduen... [+]


Guk Bernedo hautatuko dugu berriro

Euskal Udalekuetan egondako haur eta gazteen guraso edo/eta tutore legal gisa, babes osoa adierazi nahi dizuegu Bernedoko begiraleoi. Guztiz gaitzesten ditugu hezitzaileak jasaten ari zareten jazarpena eta sare sozialen bidez, publikoki zein maila pribatuan, egin zaizkizuen... [+]


Eguneraketa berriak daude