'Gara'k salatu du EITBk zentsuratu egin diola "El desarme, la vía vasca" liburuaren publizitatea

  • EITB irrati telebista kate publikoak Txalaparta, Gara eta Mediabaskek osatutako argitaletxe taldeari eskatu dio esaldi bat kendu dezala bere liburu baten publizitatetik. Luhusuko operazioa puntu gorena izan zuen ETAren desarme operazioaz Iñaki Egañak beste hedabide horietako zenbait kazetarirekin elkarlanean idatzitako "El desarme, la vía vasca" promozionatzeko Txalapartak bidalitako kuña baten edukian datza gakoa.


2018ko otsailaren 26an - 16:21

Asteotan editoreek liburua sustatzeko abian daukaten kanpainaren barruan nahi du EITBko irratiek iragararkia eskaini dezaten, ordainduta. Naiz-Garak gaur zabaldu duenez, EITBko zerbitzu juridikoek jakinarazi diote iragarkia ez dutela bere horretan eskainiko, enpresa publikoaren Administrazio Kontseiluaren araudiak ez duelako onartzen iragarkiek eramatea honek daramatzan bezalako eduki politikoak, eta plazaratzekotan kendu beharra daukala esaldi zehatz hau: " ... el desarme de una organización militar con la ayuda de la sociedad civil frente a las posiciones más inmovilistas" [erakunde militarraren armagabetzea gizarte zibilaren laguntzarekin posiziorik inmobilisten aurrean]. Gainera, EITBk berak bidali omen dio Garari esaldi hori zentsuratuta prestatutako iragarki berriaren proposamena.

Arratsaldeko lehen orduetan oraindik ez zen ezagutzen EITBren erantzunik Garak zabaldutako zentsura salaketari.

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Adierazpen askatasuna
2024-05-03 | Axier Lopez
Oiartzungo Yakovlev 42 musika taldea zigortu nahi du Guardia Zibilak bere abestiengatik

Astelehenean Donostiako Instrukzio Epaitegian deklaratu beharko dute taldeko kideek. "Adierazpen askatasunaren eta askatasun kulturalaren aurkako erasoa" dela salatu dute.


2024-04-29 | ARGIA
Pablo Gonzalez kazetaria aske uztea eskatu dute beste behin Nabarnizen

Apirilaren 28an 42 urte bete ditu Pablo Gonzalezek. Kazetariak 26 hilabete daramatza Poloniako kartzela batean, Errusiaren alde espioi aritu dela egotzita. Gonzalezek idatzitako gutun bat irakurri du Oihana Goirienak. “Hor zaudetela eta ez nagoela bakarrik jakitea... [+]


Fermin Muguruzaren bisita batengatik “terrorismoa goratzea” leporatu diote Valentziako institutu bati

Talde kontserbadore batek salatu du institutua, Muguruza hitzaldi bat ematera gonbidatzeagatik. Bellreguardeko Udaleko zinegotzi ohi batek esan du ez zela hitzaldirik egon. Institutuko zuzendaritza taldeak hilaren 26an deklaratu beharko du guardiako... [+]


Pablo Gonzalez
Inongo frogarik erakutsi barik, bi urte espetxean Polonian

Otsailaren 28an bi urte bete dira Pablo Gonzalez kazetaria Polonian atxilotu zutela. Errusiako espioia izatea leporatu zioten hango zerbitzu sekretuek, baina oraindik ez dute horren froga edo zantzu ñimiñoena erakutsi.


2024-02-01 | Gedar
Black Marfil abeslariaren kontrako zigorra berretsi dute: bi urte eta hilabete bat

Iruñeko abeslaria bere abestietako letrengatik kartzelaratuko dute, besteak beste, udaltzainen kontrako "gorrotoa eta indarkeria" sustatzea leporatuta.


Eguneraketa berriak daude