Galiziako preso independentisten kolektiboak blog bat ireki du. Lanerako tresna bat izatea du helburu.
Blogaren bitartez, militantzia independentista eta “kateen barruan” borrokatzen den persona ororen egunerokotasunera hurbildu nahi dute Galiziako preso politikoen egoera: “elkartasuna eta borrokaren gunea da”.
Blogak atal ezberdinak izango ditu. Bertan dispertsio politiken eraginez izandako kotxe istripuak, kartzela barruko borrokak, eta kolektiboaren berriak irakurtzeko aukera izango dela adierazi dute.
Galiziako preso independentisten kolektibotik borrokaren hedapenera, salaketa eta presoen egoeraz naturaltasunez hitz egiteko gonbita luzatu dute.