Galdeketa alternatiboa ere legez kanpo?

  • Kataluniako galdeketa ezerezean geratu liteke oraindik: Madrilgo Gobernuak hasieran mesprezuz hartu zuen galdeketa informal baten itxura daukan azararoaren 9ko formula berria, baina mobilizazioaren beroa ikusirik, Mariano Rajoyk erabaki du hori ere legez kanpo uzteko prozesuari ekitea.


2014ko urriaren 29an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Mariano Rajoyren exekutiboak martxan jarri du makineria azaroaren 9ko galdeketa alternatiboa ere bertan behera uzteko (argazkia: EFE).

Estatu Kontseiluari eskatu dio beharrezko ebazpena eta La Vanguardiak aurreratu duenez datorren asteartean Madrilgo Auzitegi Konstituzionalak egin beharreko ohiko bilkuran mahai gainean edukiko du gobernuaren eskaria.

Bitartean, sondeoak sondeo eta Madrilgo gobernuaren asmoak asmo, 40.930 dira dagoenekoz azaroaren 9ko herri galdeketa ondo burutu dadin lanean aritzeko izena eman duten herritar boluntarioak. Horrelako mobilizaziorik aspaldi ez zen ikusi Europan.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#2
#3
Olaia Salazar Urrutia
#4
#5
Barbara Miller
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Katalunia independentziarantz
Junts-PSOE akordioa
Amnistia legea eta negoziazio mahai berria, legealdi akordioaren truke

Akordioaren bidez Juntsek eta PSOEk Kataluniako gatazka historikoa bideratuko duen etapa berri bat ireki nahi dute. Horretarako, bi indarren arteko negoziazio mahai bat eratu dute eta bertako edukiak eta akordioak segitzeko bitartekaritza mekanismoa adostu ere bai.


'La Directa' babestu dute ARGIAk eta beste hainbat hedabidek: "Kazetaritza ez da terrorismoa"

La Directa-k salatu du Jesús Rodríguez kazetaria inputatu izana “informaziorako eskubidearen aurkako erasoa” dela. Elkartasun manifestua plazaratu dute Rodríguezi babesa helarazteko, eta dozenaka hedabide eta erakundek sinatu dute jada, ARGIAk... [+]


La Directako kazetari bat ere "terrorismoagatik" inputatu dute Tsunami Demokratikoaren auzian

Espainiako Auzitegi Nazionalak “terrorismo-delitua” egotzi dio Jesús Rodríguez La Directako erredaktoreari eta beste hamaika pertsonari, tartean Carles Puigdemont presidente ohi eta Marta Rovira ERCko idazkari nagusiari, 2019ko epaiaren aurkako... [+]


Puigdemont eta Rovira inputatu ditu Auzitegi Nazionalak Tsunami Demokratikoagatik

Espainiako Auzitegi Nazionala 2019ko udazkeneko protestetan “terrorismo” deliturik izan ote zen ikertzen ari da. Bitartean, PSOEko eta JxCko ordezkariak Bruselan bilduta daude.


Jordien indultua egokia dela onartu dute eta Miquel Buch kontseilari ohia lau urtera zigortu

Ostegun honetan ezagutu dira bi epaiak. Batean, Espainiako Auzitegi Gorenak balekotzat eman ditu Jordi Cuixart eta Jordi Sánchezen indultuak. Bestean, Bartzelonako Auzitegiak laur urte eta erdiko kartzela zigorra jarri dio Miquel Buch Generalitateko Barne kontseilari... [+]


Eguneraketa berriak daude