Kataluniako galdeketa ezerezean geratu liteke oraindik: Madrilgo Gobernuak hasieran mesprezuz hartu zuen galdeketa informal baten itxura daukan azararoaren 9ko formula berria, baina mobilizazioaren beroa ikusirik, Mariano Rajoyk erabaki du hori ere legez kanpo uzteko prozesuari ekitea.
Estatu Kontseiluari eskatu dio beharrezko ebazpena eta La Vanguardiak aurreratu duenez datorren asteartean Madrilgo Auzitegi Konstituzionalak egin beharreko ohiko bilkuran mahai gainean edukiko du gobernuaren eskaria.
Bitartean, sondeoak sondeo eta Madrilgo gobernuaren asmoak asmo, 40.930 dira dagoenekoz azaroaren 9ko herri galdeketa ondo burutu dadin lanean aritzeko izena eman duten herritar boluntarioak. Horrelako mobilizaziorik aspaldi ez zen ikusi Europan.