Fridays For Future Gasteizek neurri zehatzak exijituko dizkio Gasteizko Udalari

  • Fridays For Future Gasteizek udaleko talde politiko guztiekin batzartuko dela iragarri du, instituzio publikoari neurri zehatzak exijitzeko. Kexu dira, Udalak ez baitu Klimaren aldeko nazioarteko greba arrakastatsutik inolako neurririk hartu.

Artikulu hau CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko urriaren 15an - 08:52

Iragan irailaren 27an Klimaren aldeko Nazioarteko greba burutu zen, Fridays For Future mugimenduak bultzatuta. Gasteizen ere oihartzuna izan zuen mundu mailako mobilizazioak eta elkarretaratze jendetsua egin zen Plaza Berrian Fridays For Future Gasteizek deitua.

Bi aste igaro dira ehunka lagunek Gasteizko kaleak hartu zituztela eta udalak klima larrialdiaren aurrean pisuzko nuerririk hartu ez dituela salatu du Fridays For Future Gasteizek, udalbatzak klima larrialdia aldarrikatu zuen arren. Iragarri dute udalean ordezkaritza duten talde politiko guztiekin elkartuko direla, irailaren 27an mahaigainean jarri zituzten neurriak azaltzeko.

Hiru neurri zehatz aurkeztu zioten, Nazioarteko greba egunean, Gasteizko Udalari:

  • Gasteizko hiri barruko garraioa dohainik jartzea. Neurri honek hiri barruko kotxe bidezko bidaiak gutxituko lituzkela uste du FFF Gasteizek.
  • Energia berrizatagarrien produkzio eta banaketarako enpresa publiko bat sortzea. Elektrizitatearen produkzioa berotegi efektu gasen isurketen jatorri nagusietako bat da, horregatik lehen bailehen egin behar da erregai-fosiletatik energia berriztagarrietarako trantsizioa.
  • Ryanairri ematen zaizikion diru laguntzak ez berritzea.

Azken neurriarekin kezka berezia adierazi du, gainera, FFF Gasteizek, Arabako Foru Aldundiak, Gasteizko udalak eta Eusko Jaurlaritzak Ryanairrekin daukaten konbenioa berrizteko intentzioa ere adierazi baitu duela gutxi, sektoreko enpresa kutsatzaileenetariko bat hain zuzen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Larrialdi klimatikoa
2024-03-31 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Bestaldera begira

Eta arkitektoen burbuilean, krisi klimatikoaren gaineko kezka igartzen al da? Galdetu dit agroekologoak.

Eraikuntzaren sektorea CO2 emisioen portzentaje altuaren eragilea izanik, galderak zentzua badu. Naomi Klein-ek Honek dena aldatzen du liburuan kontatzen du nola hegazkin... [+]


2024-03-24 | Nicolas Goñi
CO2a atmosferatik kentzeko ingeniaritza: lurra ustiatzen segitzeko aitzakia?

Klimaren arazoa ingeniaritza kontu bat soilik ote da? Atmosferaren berotegi efektua indartu du munduaren industrializazioak, karbono dioxido kopuru erraldoiak isuri baititugu airera, gure biziraupena kolokan ezarri arte. Zergatik ez, beraz, karbono dioxido hori berriz harrapatu,... [+]


Numeriko iraunkorraren eguna Baionako Estitxu Robles kolegioan

Martxoaren 6an numeriko edo digital iraunkorraren eguna ospatu dute Baionako Estitxu Robles kolegioan. Ordenagailu zaharrak berregokitzen ikasi dute eta Ilargikoop ikasle kooperatibaren berri jaso dute.


Asfaltozko patioa zuhaitz eta landarez betetako zelai bihurtu dute Lizarrako eskolan

Jolastoki eta ikastetxeko sarrera zen asfaltozko 350 metro koadroak berdegune bihurtu dituzte Haur eta Lehen Hezkuntzako Remontival eskola publikoan, Lizarran. Landaturiko zuhaitz, zuhaixka eta landareek helburu dute, besteak beste, beroa eta hotza hobeto kudeatzea,... [+]


Artea suntsitzeko arrazoiak

Londres, 1914ko martxoaren 10a. Mary Raleigh Rochardson (1889-1961) sufragista eta WSPUko kidea National Galleryra sartu zen, soinekoan laban bat gordeta zuela. Diego Velazquezen Ispiluko venus ezagunaren parera iritsi zenean, mihisea zazpi aldiz sastakatu zuen, guardiek... [+]


Eguneraketa berriak daude