Frantziako Parlamentuak denentzako ezkontza onartu du gehiengo argiz

  • Sexu berekoen ezkontza baimentzen duen lege proiektua onartu du Frantziako Parlamentuak. 329 parlamentarik baiezkoa eman diote erreformari, eta 229k ezezkoa. Hala eta guztiz ere, gay eta lesbianen elkarteek nabarmendu dute legea ez dela guztiz onartu eta hainbat elementu, lesbianen ugalketa lagundua esaterako, kanpoan utzi dituztela. Orain senatuak baieztatu beharko du.


2013ko otsailaren 13an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Senatuak baiezkoa eman beharko dio orain (Argazkia: reuters)
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Eskubide berdintasunerantz “urrats handia” izan dela nabarmendu du Harlem Désir PSko idazkari nagusiak. Alderdia beti inplikatua egon dela adierazi du, eta 1982ko homosexualitatearen despenalizazioa eta 1999an sexu berekoak izatezko bikote izatea baimentzen zuen ituna ekarri ditu gogora. Oztopo handiak egon direla onartu du Désirrek eta, bere ustez, Françoise Hollanderen konpromisoa ezinbestekoa izan da.

PSko ordezkari gehienek aldeko botoa eta UMPko eta UDIkoek kontrakoa eman arren, salbuespenak egon dira. Lau diputatu sozialistek ezezkoa eman zioten lege proiektuari eta bostek abstentzioa. UMPko lau kide eta UDIko bi, berriz, alde agertu ziren.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: LGBTI
2025eko apirilaren 9
Meloi saltzailea
Antifa

2024ko azaroaren 14
Hamza Abuhamdia (palestinar ekintzaile 'queer'-a)
"Gorputza da botere kolonialak okupaturiko lehen territorioa"

Eguneraketa berriak daude