Lurraren Altxamenduak mugimenduaren ilegalizazioa atzera bota dute

  • Gérard Darmanin Frantziako Barne Ministroak martxoan plazaratu zuen mugimendu ekologista erradikala ilegalizatzeko prozedura, eta poliziaren “indarkeria basatia estaltzeko asmoz” hartutako erabakia izan zen mugimenduarentzat. Ostegunean, Frantziako Estatu Kontseiluak atzera bota du hau eta Frantziako Gobernuak ezarritako “legez kanporatzea neurrikoa ez dela” ebatzi du.

Sainte Soline elkarretaratzeko irudi bat // Argazkia: ARGIA artxiboa

2023ko azaroaren 10an - 10:56

Frantziako Estatu Kontseiluak ostegun honetan, azaroak 9, atzera bota du Lurraren Altxamenduak mugimendu ekologista erradikala legez kanpo uzteko eskaria. Iragan martxoaren 28an Gérald Darmanin Barne ministroak hasi zuen desegiteko prozedura, Sainte Solineko (Frantzia) laborantzarako urraska erraldoien kontrako protesten ondotik, eta mugimendua “ekoterroristatzat” hartzera iritsi zen. Mugimendu ekologistak, ordea, ziztu-bizian ezarri zuen aurkako helegitea eta ostegun honetan arrazoia eman dio Frantziako Estatu Kontseiluak argitaratutako agirian: “Estatu Kontseiluaren ustez, pertsonen aurkako indarkeriaren aurkako probokaziorik ezin da Lurraren Altxamenduei egotzi”.

Estatu Kontseiluak argudiatu du Frantziako Gobernuak ezarritako legez kanporatzea ez dela neurrikoa: “Lurraren Altxamenduen desegitea ez da neurri egokia, beharrezkoa eta ordena publikoari eragin dakizkiokeen istilu larritasunaren neurrikoa”. Erabakia pozik hartu dute Lurraren Altxamenduko kideek eta adierazi dute haiek eginiko desobedientzia ekintzek eragin zuzena izan dutela gertakarietan: “Erabakiak erakusten du estatuaren errepresioaren aurrean defenda gaitezkeela, eta irabaz dezakegula”. Gaineratu dute ekintzekin jarraituko dutela eta laborantzarako urtegi erraldoien kontrako ”mobilizazio masiboa”  iragarri dute datorren uztailerako.

“Demokraziarentzat berri ona”

OSTIA sareak “atsegin handiz” hartu du Estatu kontseiluak Lurraren Altxamenduen desegitea bertan behera uztearen erabakia eta Frantziar gobernuak “afruntu ederra” jaso duela azpimarratu du: “Edozein kontrabotere zanpatzeko obsesioa du, ekologistak terroristatzat jotzen, manifestariak larriki zauritzen eta militanteen ehizatzeko bitarteko erraldoiak erabiltzen ditu”. Demokraziarentzat zein ingurugiroaren babeserako berri ontzat jo du.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Lurraren Altxamenduak sarea
2024-02-01 | Estitxu Eizagirre
Ostia kolektiboko Hartzea Lopez Adan eta Joana Detchart:
"Lurra, etxebizitza eta elikadura elkar lotuak dira, bai problematikan, bai alternatibetan"

Lurraren aldeko mugimenduak pilpilean dira munduan: borroka moldez eta helburuz anitzak dira, eta Ipar Euskal Herrian indar handia hartu dute, besteak beste, laborantza lurren salerosketa espekulatiboak geldiarazteko laborariek zein hiritarrek batera burutu dituzten okupazioek... [+]


2023-06-22 | Ilargi Manzanares
Lurraren Altxamendua kolektiboa desegiteko erabakiaren aurka mobilizatu dira Baionan

Asteartean Frantziako Gobernuak lurraren defentsaren aldeko kolektiboa desegitea erabaki du, eta horren aurka Baionako hainbat lagun mobilizatu dira “oinarrizko askatasunen eta demokraziaren kontrako eraso larria” salatzeko.


Hormigoia herri bat balitz... munduko hirugarren herri kutsatzaileena litzateke

"Lafarge eta bere konplizeak [hormigoiaren sektorea] haien baitarik ez dira geldituko, geldituko dira horretara behartuz gero", zioen Lurraren Altxamenduak sareak iazko abenduan egindako ekintza azaltzeko orduan. Mundu mailako lehen hormigoi eta zementu ekoizlea da... [+]


2023-06-13 | Euskal Irratiak
Jakes Bortairu, OSTIA kolektiboa
"Asmo politiko argiak ditu iragan asteko ekintzaile ekologisten kontrako operazioak"

Duela astebete hamabost ekintzaile ekologista atxilotu zituen Poliziak, Frantziako zuzendaritzaorde antiterroristaren aginduz. Horietarik bi euskal herritarrak ziren, baiones bat eta hendaiar bat, biak Tolosan bizi direnak.


Eguneraketa berriak daude