Frantziako Civaux zentral nuklearrean ihesi erradiaktiboa izan zen azaroaren 2an

  • Frantziako Estatuko Civaux-eko zentral nuklearrak ihes erradiaktibo garrantzitsua izan zuen iragan azaroaren 2an, Lyon ondoko Vienne herrian. Erreaktorearen ardura publifikazio bidean den EDF elektrizitate konpainiarena da, eta astearte honetan eman du istripuaren berri, gertatu eta astebetera.

Civauxeko zentral nuklearra, airetik ikusita. (Arg.: EDF)

2022ko azaroaren 10ean - 11:43
Azken eguneraketa: 16:03
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Zentral nuklear zaharrak miatzeko lanen programaren barruan, Civauxeko Zentral nuklearra itxita dago gaur egun, eta istripua proba lan horietan gertatu zen, uraren zirkuitua hozteaz arduratzen den gailu batek huts egin zuenean, beti ere EDFek emandako azalpenen arabera. Gailu horrek ez zuen jasan 200 baretako presio froga, eta ondorioz, lurrun txorrota batek ihes egin zuen, orduko 1,5 m3 ur kantitatea askatuz. Lurruna ura bihurtzen da hozten denean eta, konpainiak adierazi duenez, oraingoz 80 m3 jario erradiaktibo berreskuratu eta biltegiratu dira.

Zentraleko arduradunek diotenez, ez da zauritu edo erradiazio kutsaturik eta eraikuntza nuklearretik kanpo ez da kutsadura erradiaktiborik sumatu. Kutsadura jaso duen aretoan, ostera, langileek jasan dezaketen erradiazioaren 7,5 halako neurtu dira. Hala ere, segurtasun nuklearraz arduratzen diren teknikarien esanetan, aurrekaririk gabeko istripua izan da eta oso ongi aztertu beharko da zer gertatu den.

Iazko miaketa batean, halaber, presioa handitzean korrosio fenomeno bat ikusi zuten erreaktore horretan, baina EDFren arabera, oraingo istripua ez da gertatu soldadura bat hautsi delako. Zentral horrek bi erredaktore ditu, bata 1997an abiarazitakoa eta bestea 1999an. Miaketa lanen ondoren urtarrilean berrabiarazi behar zuten, baina istripu honek irekiera atzeratuko du.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Energia nuklearra
Zer egin Lemoizko zentral nuklearragaz?

1984an, Lemoizko zentral nuklearrak bere ateak betirako itxi zituen, konpondu gabeko urteetako gatazka eta zauriak atzean utzita; zentralaren azpiegitura ia berdin mantendu da, eta gertatutakoa, isilpean iraun du. Orain, tokikoek hainbat proiektu proposatu dituzte Basorda kalako... [+]


2025-05-14 | Iñaki Barcena
Klima energetikoaren beroketa

Energia politikek haserreak eta desadostasun sakonak sortu dituzte ekologisten artean. Ez da gauza berririk. Hemen eta atzerrian. Hemen eta orain, nabarmen. Duela bi urte, 2023ko udaberrian, gure ikerketa taldeak (ekopol.eus) hiru mahai-inguru antolatu zituen Donostian,... [+]


Energiaren Nazioarteko Erakundeak zentral nuklearrak irekita mantentzeko eskatu dio Espainiako Gobernuari

Alemanian zentral nuklearren itxierak izan duen “eragin negatiboa” kontuan izateko eskatu dio erakunde horretako buru Fatih Birolek Pedro Sánchezen exekutiboari. Iberdrola, Naturgy eta Endesa multinazional elektrikoak ere presio egiten ari dira itxiera egutegia... [+]


2025-03-17 | Valen Arteaga
Bolo-bolo, gezur-zulo

Mikel Oterok boterea besarkatu zuenetik, metaforikoki eta literalki, maiz harritzen gaitu “trantsizio energetikoari” buruzko matraka instituzionala indartzen duen artikulu burutsu batekin. Horretarako, ez du dudarik egiten bere garaian politika instituzionalak eta... [+]


2027an ixten hasi behar diren zentral nuklearrak mantentzeko eskatu diote Iberdrolak eta Endesak Espainiako Gobernuari

Espainiako Estatuko zentral nuklearrak itxi ez daitezen aktoreen presioak gora jarraitzen du. Otsailaren 12an Espainiako Kongresuak itxi beharreko zentral nuklearrak ez ixteko eskatu zion Espainiako Gobernuari, eta orain berdin egin dute Endesak eta Iberdrolak.


Zentral nuklearren itxiera atzeratzeko PPren ekimena onartu du Espainiako Kongresuak

Junts eta ERC abstenitu egin dira bozketan eta popularrek aurkezturiko ez-legezko proposamena aurrera atera da, PP, Vox eta UPNren botoekin. 2027 eta 2035 urteen artean ixtea aurreikusten diren Espainiako Estatuko zazpi zentral nuklearren bizitza erabilgarria handitzea ekarriko... [+]


Microsoftek berriz jarriko du martxan Three Mile Island zentral nuklearra, adimen artifiziala elikatzeko

1979an istripu nuklear larria gertatu zen Pennsylvaniako (AEB) Three Mile Island zentral nuklearreko unitateetako batean. Bestea, 2019an itxi zutena, berriz jarriko dute martxan, Microsoften adimen artifizialaren energia behar handiak asetzeko.


Energia nuklearraren ekoizpena maximo historikoan: seguru al gaude?

Nazioarteko Energia Agentziaren esanetan 2025ean inoiz baino energia nuklear gehiago produzituko da munduan. Nuklearren bultzada berri baten aurrean gaude, baina erreaktore eta zentraletan izaten diren “gertakariak” ikustea besterik ez dago hartzen ari garen... [+]


Nuklearra energia garbitzat hartzea eskatu du Europako Legebiltzarrak

Legebiltzarrak astearte honetan, hilak 21, onartu du erabakia gehiengo handiz: 456 boto alde eta 153 kontra. Horren bidez, eskatu dio Europar Batzordeari prestatzen ari den Isuririk Gabeko Industriaren Europako Legean onar dezala energia nuklearra zero isuri duten energien... [+]


Fukushimako urak isurtzeak ez duela arrisku esanguratsurik adierazi dute aditu batzuek

Erradiazio eta segurtasun nuklearreko adituek adierazi dutenez, Fukushima Daiichiko instalazio nuklearretik isurtzen ari diren ur erradioaktiboa ez da mehatxu esanguratsua, ez itsasoko bizidunentzat, ezta pertsonentzat ere. Hala adierazi dute Science aldizkarian argitaratutako... [+]


Microsoftek energia nuklearra erabili nahi du adimen artifiziala elikatzeko

Hodeia ez da existitzen, beste norbaiten ordenagailua da. Zehatzago esanda, beste norbaiten ordenagailuz betetako pabiloi erraldoiak dira hodeia, eta energia kopuru izugarriak behar dituzte. Microsoftek erreaktore nuklear txikien aldeko apustua egin nahi du energia behar horiek... [+]


Fukushima: istripua iraganean, kalteak bizi-bizirik eta soluzioak oraindik aurkitzeke

Halabeharrez hasi dira agorrilaren 24an Fukushimako zentraleko urak itsasora jaurtikitzen; ur kontaminatuak metatzeko zisternen %97 beteak dituztelako eta etenik gabe gehitzen zaielako ura –egunero 140 tona–. Ur "deskutsatuak" izanik ere, herritarrek... [+]


2023-08-23 | Ilargi Manzanares
Hasi dira Fukushimako ur kutsatuak itsasora isurtzen

Japoniako Gobernuaren erabakiak protestak eragin ditu herrialdean, eta besteak beste, Txinak kritikatu egin du erabakia. 2011 urteko istripu nuklearraren ondorioak oraindik pairatzen dira.


Eguneraketa berriak daude