Frantziak 350.000 euroko kalte-ordainak bana ditzake Biarritzeko merkatarien artean G7ak eragin galerengatik

  • Agnés Pannier-Runacher, Frantziako Ekonomia eta Finantza ministerioko estatu-idazkaria Biarritzen da ostegunetik, G7aren goi-bilerak herriko dendetan eragindako galeren kalte-ordainen gaia kudeatzeko.


2019ko abuztuaren 30ean - 10:01
CRSen ibilgailu bat Biarritzeko kale bat mozten G7ko bilkuraren bezperan.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Zenbait merkatarirekin hitz egin ostean adierazi du kalte-ordainak emateko dispositiboa berehala jarriko dutela martxan, hamabost eguneko epea aipatuz, Sud Ouest egunkariak jaso duenez.

Operazio horren bidez, G7aren goi-bilerarengatik abuztuan itxi edo jarduera murriztu behar izan duten negozioek istilu handirik ez dutela eragingo ziurtatu nahi du Frantziako Gobernuak.

Iturri beraren arabera, ez dirudi oraindik zehaztu dutenik zenbateko aurrekontua izango duen kalte-ordainen diru-poltsak, baina 350.000 euroko kopuruaz hitz egiten da. Nongo komertzioek eskatu ahalko duten ere ez dago argi –Biarritzekoek bakarrik eskatu ahalko duten edo Lapurdiko herri gehiagotako dendek ere bai, alegia–.


Biarritz kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.