Salla herriak, Finlandiako herririk hotzenak, bere burua aurkeztu du 2032ko Udako Olinpiar jokoak egiteko. Hala eskatu dute umorezko bideo baten bitartez, "berotegi efektuari esker" ordurako tenperaturak nabarmen gora egingo dutelakoan.
Finlandiako herririk hotzenak berotegi efektua salatzeko Save Salla, save the planet kanpaina originala sortu dute. Hiru minutuko bideo batean, umorea eta ironia erabiliz, berotegi efektuak eta klima aldaketak eragin eta eragingo dituen aldaketak salatu dituzte.
Ekimena gauzatzeko, Omnicom Africa agentziaren laguntza izan du herriak. Spot bat sortu dute udako Joko Olinpikoetako proba batzuk elurrez betetako espazio eta paisaietan aurkezteko.
Hautagaitza olinpiko faltsuak bere logotipo ofiziala eta Kesa (uda) izeneko maskota ere baditu. Maskota tenperatura altuetan egoten ohituta ez dagoen elur-oreina da. Kanpainarako osagai asko sortu dute: bideoa, maskota, merchandising-a (kamisetak, katiluak edo txanoak), egoera hobetzeko gomendioak eta 2032. urtean Salla errepresentatzen duen mapa bat. Mapan izoztuko litzatekeen izotz kopurua ageri da eta neguko kirolak udakoengatik nola aldatu liratekeen ere.
Salla 3.500 biztanleko herria da. Laponia eskualdean dago, Finlandiako ipar-mendebaldean. Herri honetan hotz handia eta elurra egiten du ia urte osoan, neguan -17 °C-tik -4 °C-ra bitarteko tenperaturarekin.
Garaipen historikotzat jo dute hainbatek: duela sei urte Ozeano Bareko estatu zaurgarrietako ikasle talde batek bultzaturiko ekimen baten ondorioz, Nazio Batuen auzitegi gorenak iritzia plazaratu du uztailaren 23an, zeinak munduko estatuek klima aldaketari begira dituzten... [+]
"Berdela iparralderantz ari da mugitzen, itsasoa berotzeak sardinari ez dio on egiten eta geroz eta gutxiagoa dago, antxoarentzat ona da eta geroz eta gehiago dago, baina txikiagoa da...", dio Aztiko ikerlari Xabier Irigoienek, EITB Datak tenperaturaren gorakadaz egin... [+]
Abuztuan 411.000 hektarea baso eta lursail erre dira León, Asturias, Ourense, Cáceres eta Zamoran. Bizkaiko eta Gipuzkoako azalera osoa beste. Irmotasunez esan dezakegu muturreko baldintza meteorologikoek sutu zituztela suteak, berotze global antropogenikoaren... [+]
Paul Moal-Darrigade ozeanografoak "Itsas korronteak eta klima aldaketa" bere tesia aurkezten du Donapaleun Otsail Ostegunak hitzaldi zikloaren baitan, eta Kanaldudek jaso du solasaldia bideoz.
Ikerketa batek ondorioztatu du adituek uste baino AMOC korrontearen kolapsoa egoteko aukera handiagoak daudela. Korrontean aldaketa handiek eta azkenengo kolapso batek euri tropikaletan eraldaketa handiak eragingo lituzke, Europan negu oso hotzak eta uda lehorrak izango... [+]
Naturklima fundazioak kaleratutako Itsasoko eta kostako txostena-k argitara eman ditu klima aldaketa euskal kostaldean izaten ari den ondorioak: Bizkaiko Golkoko uren tenperatuta 0,22 gradu igo da hamarkada bakoitzean, 1981tik 2023ra, munduko uren tenperaturen batez besteko... [+]
Gaztetape (Getaria) eta Muriola (Barrika) hondartzak 2050. urterako desager daitezke Greenpeaceren txostenaren arabera. Itzurun (Zumaia), Karraspio (Mendexa), Isuntza (Lekeitio) eta Azkorri (Getxo) hondartzek hedaduraren erdia gal dezakete.
Azken asteko sapa lehergarri egunetan gure zereginen egitarauak aldatu beharrean aurkitu gara. Freskura erlatibo batek seietan atera gaitu ohetik, gosaldu eta lan gehienak bederatzietarako plegatu ditugu eta hamarretan jalgi gara oinezko ibilaldia egitera. Eta ez ginen bakarrak... [+]
Prekaritate global hirukoitza pairatzen dute Pakistanen, klimak, energia gabeziak eta finantza publiko arazoak elkarrekin eragindakoak, bakoitzak bertze bien kalteak areagotzen dituela. Halere, arazoaz jabetu dira bertako agintariak eta bideratu dituzte aldaketak, nahiz eta... [+]
2003ko udarekin batera, 1970etik beroena izan da aurtengoa. Europar Batasuneko "Copernicus" behategiak larrialdi klimatikoa dela-eta bero boladak "maizago" egongo direla dio, eta aurtengo ekainean bere ondorioak izan ditu: ehunka pertsona hil dira Europan.
Bizi mugimendua, Nicolas Goñirekin. Bizi mugimendua 2009az geroztik ari da klima larrialdiaren aurka borrokan Ipar Euskal Herrian. Erradikal eta pragmatiko, herrikoi eta anbiziodun, garaiek eskatzen duten mugimendua izan nahi du Bizik. Nicolas Goñirekin aritu gara,... [+]
Bero boladak ohikoagoak eta luzeagoak dira, azken bi mendeetan 20 zentimetrotan igo da itsas maila eta EAEko bataz besteko tenperatura 0,3 ºC igo da hamarkada bakoitzean.
Lurreko bi heren baino gehiago ura da; ur horretatik %96, ozeanoetako ur gazia. Eguzki izpiak ozeanoetako lehen 200 metroko sakonerara heltzen dira, eta bertan bizi dira munduko arrantza industriak ustiatzen dituen espezie ia guztiak. Aitzitik, zientziak gehiago erreparatu izan... [+]
Landetako THT Ez taldeak antolatutako hitzaldia duzue honakoa, apirilaren 27an Seignossen hirian egina. Iaz Groelandian 149 egunez preso atxikitako Paul Watson baleen aldeko ekintzaileak, Sea Shepherd-eko Lamya Essemlali ekologistak eta GNSA Zuhaitzen Babeserako Frantziako... [+]
Ehun konpainia multinazional baino ez daude baliabide naturalen erauzketarekin lotutako gatazka guztien % 20aren atzean, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoak egin duen ikerketa baten arabera. Ikerketak agerian utzi du iparralde globaleko herrialdeetako konpainiak baliabideez... [+]