Espainiako Justizia Ministerioak abortu legearen proiektua aldatuko duela adierazi du. Uztailean onartuko den aurreproiektu berriko aldaketa garrantzitsuena: fetuaren malformazioa onartuko dela abortatzeko arrazoi gisa, emakume haurdunak “kalte fisiko edo psikologikoa” frogatu behar izan gabe, aurreko lege proiektuak ezartzen zuen bezala.
Abenduan onartu zen aurreproiektuan, emakumeak “kalte fisiko edo psikologikoa” frogatzen bazuen bakarrik onartzen zitzaion abortatzeko eskubidea. Eta hori frogatzeko, bi psikiatren berrespena behar zuen.
Protesta ugariren ondoren Espainiako Gobernuak proposatu duen moldaketa berriarekin, emakumeak ez du kalte hori frogatu behar izango, aurresuposatu egingo delako. Fetuak malformazioa duela argudiatuz, legearen barruan abortatu ahal izango du.
Fetuaren anomalia guztiak onartuko dira abortatzeko, ez bakarrik bizitzarekin bateraezinak direnak. Epeak mantenduko diren ala ez jakitea falta da: 22 asteko muga ezartzen du aurreproiektuak, baina epea handitu daiteke, haurdunaldiaren 22. astea eta gero antzematen diren anomaliak ere sartzeko.
Hala ere, eskubide murrizketa
Nahiz eta legea leundu, 1985 eta 2010 urteen artean indarrean zegoena baino murriztaileagoa izaten jarraitzen du abortuaren erreforma honek. Gobernuak uztailerako onartzea aurreikusten du, udazkenean Espainiako Parlamentuan tramitatzeko eta urte bukaeran indarrean jartzeko.
Informazio gehiago:
Abortatzeko eskubideari buruzko albiste, erreportaje eta bideo ugari aurkituko dituzu ARGIAk gaiari eskaini dion kanalean.
Abortuaren eskubidea Frantziako konstituzioan sartu da aste honetan. Baina abortatzeko eskubidea ez da gaur goizeko afera. Jadanik 1970. hamarkadaren hasieran mugimendu azkarrak izan ziren eskubide horren erdiesteko Ipar Euskal Herrian.
Senatuaren babesa jaso zuen joan den ostegunean, eta Kongresuak berretsi du astelehenean konstituzioaren aldaketa agintzen duen neurria. Frantzia da konstituzioan abortu eskubidea "bermatzen" duen munduko estatu bakarra.
267 senatarik alde bozkatu dute eta 50ek kontra. Frantziako Legebiltzarrak eta Senatuak alde bozkaturik, bi ganberak biltzen dituen Kongresuaren bozketa eskas da: martxoaren 4an eginen da, eta printzipioz aldeko botoa gailendu beharko litzateke.
Abokatu Kristauek "iraingarritzat" jo dituzte Donostian agertutako kartelak. Haien ustez, hiru delitu egin dituzte egileek: gorroto-delitua, erlijioen-sentimenduen aurkakoa eta egoera zibilaren usurpazioa. Ekintza anonimoa izan da, Askabide klinikaren ondoan jarritako... [+]
Espainiako Gotzainen Batzarraren izena daramaten kartelak agertu dira Askabide klinikaren ondoan: "Orain abortatzen baduzu, zer joko dugu larrutan hemendik 5 edo 6 urtetara?".