Fermin Muguruza eta Zuloak geldiarazi dituzte kaleko jantzitako poliziek Palmako aireportuan

  • “Garbi utzi nahi izan digute badakitela nor garen, non gauden, eta lurralde horretan eurek agintzen dutela” adierazi dio Fermin Muguruzak VilaWeb hedabide katalanari.


2013ko abuztuaren 09an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Fermin Muguruza: "Garbi utzi nahi izan digute momenturo kontrolpean gaudela". (Argazkia: VilaWeb.cat).

Ona Mediterrània Mallorcako irrati katalanaren aldeko kontzertu batean parte hartu behar dute gaur Fermin Muguruzak eta Zuloak-ek, eta bart iritsi dira goizaldeko ordu txikitan Palmara. Gauza guztiak hartuta terminaletik atera eta zigarro bat piztu dutenean gerturatu zaizkie kaleko jantzitako bi polizia, plaka erakutsiz. Identifikatu eta galdera batzuk egin dizkietela esan dute: zer egiten zuten Palman, norekin zihoazen eta zenbat egunetan geratuko ziren.

Obra Cultural Balear-eko koordinatzaile Tomeu Martí joan da aireportura euren bila eta hura ere identifikatu egin dute.

Muguruzak VilaWebi azaldu dio indar erakusketa bat izan dela: “Garbi utzi nahi izan digute momenturo kontrolpean gaudela, eta entzuten gaituzten mallorcarrei ikusarazi nahi izan die eurak ere kontrolatuta dituztela”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Fermin Muguruza
Fermin Muguruzaren bisita batengatik “terrorismoa goratzea” leporatu diote Valentziako institutu bati

Talde kontserbadore batek salatu du institutua, Muguruza hitzaldi bat ematera gonbidatzeagatik. Bellreguardeko Udaleko zinegotzi ohi batek esan du ez zela hitzaldirik egon. Institutuko zuzendaritza taldeak hilaren 26an deklaratu beharko du guardiako... [+]


Fermin Muguruza
«Diskurtso guztien berritzea aldarrikatzen dut»
Asthmatic Lion Sound Systema da plazaratu berri duen diskoaren izenburua. Kemena eta ahulezia. Aldarrikapena eta festa. Musikaren eremutik harago doazen ekarpenak, lerrootan aurkituko dituzunak.

Fermin Muguruza
“Al Jazeera English da une honetan dagoen komunikabiderik interesgarriena”

Egipton hasi eta Tunisia, Maroko, Libano, Siria, Kuwait, Bahrein, Yemen eta Sudan bisitatu ditu Fermin Muguruzak (Irun, 1963) urtebetean, herrialde horietako mapa musikala egiteko, 80 musikari baino gehiago elkarrizketatuz. Next Music Station du izena Al Jazeera-rentzat... [+]


Eguneraketa berriak daude