Manifestazio antifaxista deitu dute ostiralerako, "Kristal apurtuen gaua" gogoan

  • Kristallnatch edo Kristal apurtuen gaua gogoratzen da azaroaren 9an. Aurreko egunean manifestazioa egingo dute Bilbon, faxismoari aurre egiteko deia zabalduz. Deialdia 19:00etarako egin dute, Arriagan.


2019ko azaroaren 06an - 14:46

 

1938ko azaroaren 9ko gaua mundu mailan ezaguna da. Alderdi naziaren SS talde paramilitarrak ia ehun judutar hil zituen, eta 30.000 atxilotu Alemanian eta Austrian. Haien sinagogak, etxebizitzak, ospitale eta eskolak, saltokiak... suntsitu zituzten. Erasoak amaitzean, hautsitako kristal puska mordoa aurki zitekeen kaleetan. Hortik ezagutzen da eguna Kristallnacht izenarekin. Bezperan, azaroaren 8an, nazioartean ezaguna den gau hura oroituko dute Bilbon.

Gorroto mezuen aurka

Ekainak 28 Koordinadorak, Sare Antifaxista eta SOS Arrazakeria eragileek deitu duten manifestazioa Arriaga antzokiaren aurrean abiatuko da, arratsaldeko 19:00etan. Faxismoa ez ezik, matxismoa, xenofobia eta arrazismoa ere salatu nahi dituztela adierazi dute, "hainbat kolektibori zuzendutako gorrotozko mezuek ez dutelako atsedenik hartzen egun batean ere”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Antifaxismoa
2024-02-09 | Gedar
Isuna jarri diote Barakaldoko lagun bati, faxista bati aurre egitea egotzita

Iazko uztailean eraso zion faxista talde batek, labanaz. Orain, erasotua izan zen pertsona horri jarri diote 600 euroko isuna, faxistetako bati aurre egitea leporatuta.


Herriak faxismoa gelditu zuenekoaren lekuko den zubia Donostian

Loiolako kuartelen salerosketa behingoz sinatuta, udalak auzune berri bat sortuko du han. Beste esku hartze batzuen artean, kuartelen eta Loiolaren arteko zubia botako dute, ibaiarentzako oztopo bat delako. Aurretik, ordea, komeni zubi esanguratsu horren historia errepasatzea.


Hilberria
Gilles Perrault idazle antifaxista zendu da

Idazle frantziarrak Euskal Herriaren askapenarekiko abegikortasun handia zuen. Nazismoaren biktima izan zen, eta Marokoko erregimenaren indarkeriak argitara ematen erreferentea. Normandiako bere etxean hil da, 92 urterekin.


Eguneraketa berriak daude