Fabrika bat okupatu dute Gasteizen gazte-prekarietatea salatzeko

  • Hala Bedi irratiak argitaratu duenez, 40 bat gaztek Gasteizko "El Gorbea" fabrika okupatu dute ostiral honetan.


2016ko apirilaren 29an - 13:56
Okupatutako eraikinean hainbat ekintza antolatu dituzte ostiralean.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Gamarrako poligonoan dago okupatutako eraikina eta hestebete-fabrika izan zen.

Atean Ernairen sinadura daukan pankarta jarri dute: "Prekarietatearen aurrean gazteok borrokan bitzeko jaio gara".

Gasteiz Hoy webguneak publikatu duenez, eguerditik aurrera egun osoko egitaraua prestatu dute. Harreraren ondoren 12:30ean mahai-ingurua antolatu dute etxebizitzaren aldeko borrokan ikuspegi feministari buruz; 14:30ean bazkaria egingo dute eta 16:00etan eztabaida prekarietateaz eta gazte borrokaz.

Arratsaldean muralak eta antzerki tailerra egingo dituzte, baita emozio tailerra eta merenge ikastaroa ere. 21:30ean kontzertu akustikoa antolatuko du Musikgerrilla kolektiboak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Okupazioa
Eguneraketa berriak daude