Dagoeneko milioi bat pertsona hil dira Errusiaren eta Ukrainaren arteko gerra hasi zenetik, hainbat informek jaso dutenez. Hildako gehienak soldaduak dira, eta ondoren zibil ukrainarrak. Udara honetan izan dira kopururik altuenak 2022tik.
Europa ekialdeko guda honetako datuei begira jarri da Al Jazeera. “Record high deaths in the Russia-Ukraine war: What you should know” (Errusia eta Ukrainako gerran heriotzek nabarmen gora: jakin behar duzuna) izenburupeko artikuluan. Bateko eta besteko iturriek diotena jaso dute bertan. Laburpena jarraian.
Aurtengo ekainean Ukrainako autoritateek “inbaditzaile errusiarrek” 12.000 zibil hil dituztela jakinarazi zuten, horien artean 551 haurrak. Errefuxiatuen Norvegiako Kontseiluak (ENK) jakinarazi du uda honetan Ukrainak hiru hilabetetan izan duela biktima zibilen kopuru handiena 2022tik. Action on Armed Violence GKEak adierazi bezala, biktimen %95 inguru populatuetako eremuetan gertatu ziren, eta Donetsk eskualdea izan zen kaltetuena. 10.200 hildako zibil eta 20.000 zauritu baieztatu direla adierazi zuen ENK-k otsailean, eta aurtengo ekainetik abuztura bitartean 3.200 biktima zibil baino gehiago izan direla Ukrainan, hau da, iaz baino %33,7 gehiago. Abuztuan 184 zibil hil eta 856 zauritu izan ziren, urteko bigarren hileroko biktima-kopururik handiena. Izan ere uztailean gutxienez 219 zibil hil eta 1.018 zauritu izan baitziren. Nazio Batuen Ukrainako Giza Eskubideak Behatzeko Misioak ere zibilen heriotza eta lesioen gorakada handia dokumentatu zuen udan.
Gerraren beste bandoan, Moskuk ez du biktimen balantze ofizialik egin. Hala eta guztiz ere, Errusiako Estatuarekin gertuko harremana duten hainbat komunikabidek zibilen heriotzen berri ematen dute noizean behin. The Moscow Times-ek, 7×7 webgune independentea aipatuta, inbasioaren hasieratik 80 zibil errusiar hil direla adierazi du. TASS hedabideak duela bi hilabete informatu zuen 31 pertsona hil zirela Ukrainak ezustean Kursken egindako inbasioan.
Soldaduei dagokienez, ezinezkoa da hildako kopurua baieztatzea, Al Jazeerak dioenez. Mediazona hedabide errusiar independenteak irailean jakinarazi zuen Ukrainian hil diren 71.000 soldadu errusiar baino gehiago identifikatu dituztela. Honela, AEBetako Defentsa Sailaren dokumentuak aipatuta, The Economist-ek jakinarazi zuen uztailean 462.000 eta 728.000 soldadu errusiar artean hilak, zaurituak eta preso hartuak zirela ekainaren erdialdean. Ukrainako Estatuak dio, urriaren 1era arte 654.000 errusiar soldadu hil dituela.
Ukrainako tropei dagokienean, joan den hilean RT hedabide errusiarrak argitaratu duenez, Errusiako Defentsa Ministerioak kalkulatu du Kievek ia milioi erdi gizon galdu dituela. Putinek Ukrainiako galerak errusiarrak baina bost bider handiagoak direla adierazi zuen prentsaurreko batean, “Kievek hilean gutxienez 50.000 soldadu galtzen dituelako”. Ukrainiako komandante batek Reuters agentziari ezagutzera eman zionez, brigadako milaka gizonen %60-70ek bakarrik jarraitzen dute zerbitzu militarrean. Gainerakoak hilda, zaurituta edo baja emanda daude, zahartzaroaren edo gaixotasunen ondorioz.
Oso zaila da hildakoen kopurua egiaztatzea. Londresko King 's Collegeko Gerra Ikerketen Departamentuko ikertzaile Marina Mironek Al Jazeerari azaldu dionez, gobernuek ez dute beren bajen berri publikoki ematen, etsaiari euren operazioen eraginkortasunari buruzko informazioa ezkutatzeko. Horren adibide gisa Bigarren Mundu Gerra ipini zuen; izan ere bando bakoitzak bere bajak erdira gutxietsi zituen eta etsaiarenak bi edota hiru aldiz puztu. Gainera, heriotza bat gorpua aurkitzen denean bakarrik baieztatzen da, eta dagokion Defentsa Ministerioak jakinarazpen bat bidaltzen dio familiari. Baina gorpu asko ez dira berreskuratu eta borrokan desagertutzat jotzen dira. Armadako desertoreak izan daitezke edo preso hartuak, dio Mironek. “Gobernu batek ez badu ofizialki soldadu bat hil dela onartzen, hildakoen familiei ordaintzeko betebeharra saihestea lortzen du, eta hori arazo bihurtu da Errusian eta Ukrainan”, gehitu du.
Mironek ere azaldu du “gerra hau ez dela Ukrainarentzat jasangarria”, izan ere Ukrainiak “arazo askori egin behar die aurre: tropa eskasiari, ekonomia zailari eta Mendebaldeko laguntzarekiko mendekotasunari”. “Ukrainiak ez du estrategia errealik, ezta NATOk ere”, gehitu du. “Errusiak nahikoa baliabide izango ditu beste bi urtez jarraitzeko. Ukrainak ez du denbora hori, ezta NATOk ere, NATOk berak aireko defentsaren aurkako sistema eskasiari aurre egin behar diolako”, azaldu du Mironek, eta gaineratu du Ukraina ez dela lehentasuna arduradun politikoentzat Ekialde Ertaineko krisia larriagotu ahala.
Joan den astean Trumpek ohartarazi zion Putini hamar eguneko epean Ukrainarekin su-eten akordio bat sinatu ezean, zigor ekonomikoak ezarriko dizkiola. Zelenskik sare sozialetan adierazi du ezinbestekoa dela Errusiako presidentearekin bildu aurretik lehenbizi su-etena... [+]
Gaza izan zen iragarpena, Ukraina tanteoa, Iran eskalada, baina Errusia eta Txina dira traka eta azken helburua. Europar Batasunak "Israelek bere burua defendatzeko duen eskubidea" baieztatzen jarraitzen du, eta bere lehen potentziaren buruak aitortzen du "Israel lan... [+]
Europako lau presidente gudazaleek (Emmanuel Macron, Keir Starmer, Friedrich Merz eta Donald Tusk), maiatzaren 10ean 30 egunetako su-etena exijitu zioten Vladimir Putini. Errusiako presidentearen erantzuna: “Maiatzaren 15ean has gaitezen bakea negoziatzen... [+]
Sare sozialetan zabaldutako mezu batean, AEBetako presidenteak adierazi du Errusiako bere homologoarekin izandako elkarrizketa "oso ongi" joan dela. Putinek esan du Ukrainako gerra amaitzeko ahaleginak "bide onetik" doazela, eta Mosku Kievekin bake akordio bat... [+]
Aurrez adierazitakoa baino egun bat geroago abiatu dira bilerak Istanbulen; Zelenski, Putin eta Trump gabe. Errusiari “behe mailako” delegazioa bidaltzea leporatu diote.
Ukrainaren Europako aliatuak Zelenskirekin bildu dira, eta menia astelehen honetan indarrean jartzea proposatu dute, Errusiak jada ezezkoa eman badu ere. Boluntarioen koalizioko agintariek azpimarratu dute garrantzitsua dela Ukrainari laguntza militarra ematen jarraitzea,... [+]
Zer lor nahi zezakeen Ipar Koreako erregimenak Errusiaren gerrarako egindako odol-ekarpenarekin? Batetik, eskarmentua; bestetik, elkarrekikotasuna.
Zelenskiri Ukrainako gerra amaitu behar duen bake akordioa "arriskuan" jartzea leporatu ostean, Putini egin dio errieta Trumpek bere sare sozial Truth Socialen. Sergei Lavrov Atzerri Ministroak adierazi du bake akordioa adosteko prest dagoela Errusia. Kievek jakinarazi... [+]
"Bakearen" bidean, Errusiak proposatu du kontrolpean ez dituen lurraldeei uko egitea. Trukean AEBk hainbat onura emango dizkio, Financial Timesen arabera. Hala ere, Kremlineko bozeramaile Dmitry Peskov-ek abisu egin du: "Ez fidatu hedabideez, ezta errespetagarriak... [+]
Orain Errusiak inbaditu behar ei du Europa eta horren aurrean berrarmatze basatia bultzatu behar dute Europar Batasuneko herrialdeek. Lehen Sobietar Batasunak egin behar zion eraso, eta Gerra Hotzak ia mundua irentsi zuen. Gezurra zen ordukoa, eta gezurra da gaur egungoa, baina... [+]
Ukrainaren ondoren Polonia?
Europar Batasunak Ukrainako gerra hauspotu du Kiev armaz hornituta, eta menia oraindik airean delarik, gerraren zikloan murgilduta dago bete-betean. Hori bai, bere diskurtsoa modulatzen ari da, eta gero eta gehiago hitz egiten du balizko su-etenaz... [+]
Ukrainako gerrar hasierako zergatiak ez dira azaldu zizkigutenak bakarrik, beste arrazoi batzuk ere badaudelako. Errusiak zioen Ukrainako errusiar hiztunen defentsarako urrats bat eman behar zuela; Ukrainako Gobernuak, aldiz, Errusiaren armadari aurre egin behar zitzaiola,... [+]
Etxe Zuriak bi komunikatu igorri ditu, Itsaso Beltzeko su-etena eta energia azpiegituren aurkako bi aldeen erasoen amaiera hitzemateko.
“Ez dugu gerraren aurrean etsi nahi, ez dugulako hilerrietako bakea nahi”, dio manifestuak, eta agintariei irtenbide politiko baten alde lanean jartzeko eskatu diete. Sinatzaileen artean daude Delàs institutua, Gernika Gogoratuz edo Ongi Etorri Errefuxiatuak... [+]
Defentsarako gastua handitzeko Europako herrialdeen apustuaren atzean, asko dago propagandatik, eta askoz gehiago interes ekonomikotik. Kontrakoa sinetsarazi diguten arren, XVIII. mendean Ingalaterran Industria Iraultza jaio zenean, armak eta gerra izan zituen oinarri, eta ez... [+]