Ez da oraikoa, azken denbora hauetan, hartzaren aldekoen eta kontrakoen arteko auzia minberatzen ari da. Pirineetako mendietarat berriz ekarri behar dira hartzak? Baietz diote bioainitztasunaren aldekoek. Ezetz, aldiz, uda mendian iragaiten duten artzainek. Hona hemen ene ikusmoldea.
Ez naiz “anti-ours”, “anti-biodiversité”, “anti-écologie” delako bat. Sobera errexa, sobera sinplea litaike nere ikusmoldea horretara mugatzea. Preseski argiki erraiten dut, nik pertsonalki eta ELB-ren izenean ere, ez naizela, ez girela hartzaren kontra, baina hartza artzaina bizi den lekuan sartzearen kontra. Hartza kabala ederra da besteak bezala eta ez da desagertzekotan. Ehunka, ez bada milaka badira Europa erdialdean, ekialdean, milaka Ipar Ameriketan. Bai egia hemen, hemengo hartza, Pirinioetakoa desagertu da eta erran ditaike gizakiak desagertarazi duela, emeki emeki.
Bi ohar, bi konstatazio horiek egin ondoan, nik herritar, laborari, sindikalista gisa, ikusmolde bat hautatu behar dut, ahal bezain orekatua, baina errealitate bat kondutan hartzen duena.
Zein dira errealitate horretan ikusten ditudan elementuak:
Azken aste hauetan milaka ardi, milaka behi, zaldi igan dira gure bortuetarat, Baigorritik goiti, Garazitik goiti, Arbailletara, Xiberuko eremu zabaletarat.
Hamar milaka hortzek lanean diraute egunaz eta gauaz ere berant arte. Milaka hortz horiek bazterrak alhatzen dituzte erreka zoletarik kaskoetaraino. Gisa horretan dira gure bazterrak hain eder.
Jakin behar da ere Oztibarre, Garazi Baigorri aldean artzainak etxolaka bakarrik direla artzaingoaren egiteko. Badira goizik joanak eta bortuan gasnak egiten dituztenak eta beraz egunero han direnak beren ardi saldoen aldean, gibeletik. Badira beste batzu aldiz ardiak antzuturik goiti joanen direnak denbora laburrago batendako eta frangotan, besoak eskas direlakoan, ardien itzulia egineta berriz jausterat behartuak direnak peko etxaldetarat belar eta soroen egiteko.
Xiberuan aldiz desberdina da. Han etxolak, olhak, kolektiboak dira eta 6,7 artzainetaraino badira olhako beraz han beti bada norbait ardien gibeletik.
Eslobeniatik ekarririk, hartza hemen sar daitekeela diotenek, hau azpimarratzen dute : “artzaingoa egiazki egiten bada” egun guzian ardiak segituz, Patou artzain zakurrak ezarriz ardi saldoen erdian, gauaz ardiak parke elektrikoetan zerratuz, etab., baldintza hauetan artzainak, ardiak eta hartzak elgarrekin bizitzen ahal direla. Eskualdeko arduradun politiko zonbaitek, prefetak, Biarnoko artzain batzuek eta herritar anitzek ere hau diote, dudarik gabe fede onez.
Bainan nik, guk, elementu anitz baditugu hartzarekin elkarbizitzea ez dela posible erraiteko.
Biarnoan bi hartz dira gehien gehienik bortu eremu zabal zabaletan. Gainera hartzak ez du mugarik ezagutzen eta berdin Nafarroa garaieko oihan eta bortuetarat joaiten da, edo berriz Aragoi alderat. Beraz hitz gutiz erraiteko, ez da makurrik gertatuko hemen gaindi ez bada gehiagoko hartzik sartzen.
Aldiz, Ariège-ako adibidea hartzen badugu, zinez ohartzen gira, 50 hartzek zer nolako makurrak egiten dituzten hango ardi saldoetan. Ariègea-ako Confédération Paysanne-eko artzain lagun batzuen lekukotasunek arrunt konbentzitu naute: beraiek ere diote hatsarrean uste zutela elkarbizitza posible izanen zela, aurreiritzirik ez zutela, nahi zutela entseatu. Baina laster errealitateak harrapatu ditu. Aro txarra izaitea aski da, lanoa tinki tinkia, hartzak ardi bat edo beste berekin eraman ditzan. Edo berriz, hartzak ardiak iziaraziko ditu eta erroitzara beheiti igorriko, hamarnaka. Guk ez dakigu oraino hartzekin bizitzea zer den. Han aldiz bai.
Oraino ordu deno borrokatzeko erraiten daukute eta hartzak Pirinio alde huntara sartzera ez uzteko. Ministeritzan Parisen, Bordeleko, bulegoetan teorizatzen ahal da, baina bortuko errealitatea bestelakoa da. Hartza zure inguruan duzula badakizularik, ez da gehiago ez kabalarik ez artzainik lasai dagoenik bortuan.
Zer nahi dugu? Zerk du bortua biziarazten? Bioaniztasuna mantentzen? Laborantzak, artzaingoak ala hartzak eta otsoak?
Otsoa ere ez baitugu urrun, ez bada jadanik hemen, seinale batzuek dioten bezala.
Ala bortua emeki emeki utzi behar da basatzerat? Nik hautua egin dut, ELB-n hautua egin dugu. Bortu bizi baten alde, artzaingoaren alde, mendialdeko herri ttipien alde, borrokatzen segituko dugu.
Xehetasun gehiago irakurtzeko : “Les Bergers plus utiles que les ours”, L’Express astekaria, Michel Feltin- Palas, 30/04/2018
Euskal Sagardoa Jatorri Deiturako 250 sagastietan hasiak dira jada sagar biltzen. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoari dagozkien iazko datuekin alderatuta, uzta handiagoa izango da aurten. Orotara sei-zazpi milioi kilo biltzea aurreikusten dute, datu zehatza urte bukaerarako izango... [+]
Udazkeneko zenbakia aste honetan jasoko dute ARGIAko kideek, edo berariaz Bizi Baratzeako kide egin direnek.
Emakumea eta lurra elkartzen dituen liburua idatzi du Onintza Enbeitak: Bizitza baten txatalak. Gure aurrekoen bizimodua jaso du, andre baten ahotan: "Baserria bere horretan, erromantizismorik gabe". Feli Madariaga (1932, Baldatika, Forua, Bizkaia) da andre hori,... [+]
Emakumea eta lurra elkartzen dituen liburua idatzi du Onintza Enbeitak: Bizitza baten txatalak. Gure aurrekoen bizimodua jaso du, andre baten ahotan: "Baserria bere horretan, erromantizismorik gabe". Feli Madariaga (1932, Baldatika, Forua, Bizkaia) da andre hori, lurrari... [+]
Irulegi eta Anhauze artean ditu mahastiak Joanes Haritschelharrek, Amama proiektuaren bultzatzaileak. “Mahastiak ene amarenak ziren, eta bera jubilatu zenean hartu nuen nik etxaldea, 2022an”, azaldu du. Ama mahastizaina eta aita ardi gasnagilea ditu, eta beraz, beti... [+]
Elkarretaratzea eta asanblada antolatu dituzte azken berriak zeintzuk diren jakinarazteko. Horrez gain, irailaren 9an Baionako auzitegi aitzinean mobilizatuko dira, Marieneko lurraren defentsan aritutako hiru ekintzaile auzipetuko dituztelako.
Irailaren 2an hasi da epaiketa Iruñeko Zigor Arloko 2. epaitegian, ustez 2021ean makroetxaldeak haren inguruko lurrak minden hondakinekin kutsatzeagatik. Sasoi hartan Valle de Odieta makroetxaldeko administrazio kontseiluan ari ziren bost pertsona epaituko dituzte. ARGIA... [+]
Urtero bezala, aurtengoan ere martxan dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan Udako Azoka Ekologikoak. Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluak antolatzen ditu azokak, Gipuzkoako Biolurrekin, Bizkaiko Ekolurrekin eta Arabako Bionekazaritza elkarteekin batera... [+]
Hainbat zigilu elkarrizketan jartzea. Horixe izan da Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eta EHKOlektiboak Usurbilen antolatutako jardunaldien abiapuntua. Bertan elkartu dira: EHKO Berme Sistema Parte hartzailea, Ekolurra zigilu ekologiko ofiziala, Idoki Iparraldeko etxe... [+]
Biolur laborantza ekologikoaren aldeko elkarteak frutazaintza sustatu nahi du eta horretarako egun-pasa ederra antolatu du uztailaren 29rako; hiru proiektu ezagutuko dituzte bertatik bertara: Erroak mintegia Ahatsan (Nafarroa Beherea), Kibbi Sat Donezteben (Nafarroa) eta... [+]
Hainbat zigilu elkarrizketan jartzea. Horixe izan da Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eta EHKOlektiboak Usurbilen antolatutako jardunaldien abiapuntua. Bertan elkartu dira: EHKO Berme Sistema Parte hartzailea, Ekolurra zigilu ekologiko ofiziala, Idoki Iparraldeko etxe... [+]
HoBBea proiektua hiru elkarte hauek elkarlanean egina da: Biharko Lurraren Elkartea (BLE), Biolur eta Hazialdeko. Nekazari-okinaren figura indartu nahi dute HoBBea proiektuaren bidez, eta lurraldeko ogi ekologikoa kontsumitzearen balioak eta onurak ezagutarazi nahi dituzte... [+]
Aramaioko Beñat Ibarguren Arrizabalaga da Larrinbarri ahabi ekologikoak ekoizteko proiektuaren bultzatzailea, eta 2012tik ari da Anbotopeko bere lursailetan fruitu gorri landareak eredu ekologikoan lantzen. “Lagun batek eta biok sortu genuen proiektua, hasiera batean,... [+]
Laborantza herrikoia eta jasangarria bultzatzen duen azokak 20. urteurrena beteko du. Azaroaren 7tik 9ra antolatu duten erakusketa eta merkatuan parte hartzera dei egin du.