"Ez gara krisi ekonomikotik ateratzen ari"

  • Espainiako Estatuko ekonomia hobera doala dioten ahotsen aurrean, bestelako irakurketa eskaini du Jorge Fabra “Economistas frente a la crisis” elkarteko lehendakariak, La Marea hedabidean Olivia Carballarrek egindako elkarrizketan irakur daitekeenez. “Ez gara krisi ekonomikoa atzeaz uzten ari”, argitu du.


2016ko apirilaren 04an - 10:58
Espainiako Gobernuak ez du lortu defizit publikoa behar beste murriztea. (Arg: La Marea)

“Murrizketa politiken eta lan prekarioa dakarten erreformen aplikazioa eragin ditu krisi ekonomikoak. Defizit publikoa ez da behar beste murriztu, eta Gobernu berriaren politikak baldintzatuko ditu horrek”, adierazi du. Defizit publikoa %5,16koa dela jakinarazi zuen Espainiako Ekonomia sailburuak ostegunean; Bruselak finkaturiko %4,2ko helburua ez da bete. Horrek pentsioak, hezkuntza eta gisakoak hobetzea zailduko duela salatu du ekonomialariak.

Krisi ekonomikotik irteteko lagungarri izan daitezkeen zenbait neurri iradoki ditu Fabrak. Besteak beste, kanpora begira jardutea proposatu dio Gobernuari: “Aliantzak bilatu behar ditu Europan. Portugalen, Frantzian, Italian edo Grezian aurki ditzake”.      

Ekonomia politikei begira, bestelako norabide bat proposatzen du ekonomialariak: “Atzean utzi behar ditugu herritarrak lehenesten ez dituzten neurriak”. Larritasun sozialari aurre egitea, lan erreformaren indargabetzea eta gutxieneko soldata igotzea dira proposaturiko neurri nagusiak.

Juan Torres ekonomialari katedradunak ere berdintasunean oinarrituriko neurriak bultzatzeko beharra azpimarratu du, “indartzaileak eta egonkortasun ekonomikoa lortzeko orekariak” direla argudiatuz. Kezka azaldu du krisi ekonomikoaren aurrean hartzen diren neurriek berdintasunaren printzipioa kaltetzen dutela ikusita.

Ingurumen sailburu ohi Cristina Narbonak ekologiak ekonomian duen garrantzia azpimarratu du: “Ekologiarik gabe ez dago ekonomiarik”. Ideia indartu nahian, energia berriztagarriak sustatzeko zenbait neurri ezabatzeak ekonomian izan duen eragina salatu du Narbonak: “80.000 lanpostu suntsitu dira Espainian”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ekonomia krisia
Austeritatearen itzulera
Arau fiskal berriei baietza eman diete Bruselan eta murrizketa sozialei atea ireki

Europar Batasuna pandemia aurreko zerga arau zorrotzetara bueltatzeko bidean da, Europako Parlamentuak estatu kideek duten defizita eta zorpetzea mugatzeko neurri fiskal berriak onartu ostean. Ecofinek 2023 urte amaieran erabakitakoari jarraiki, austeritate eta murrizketa... [+]


Europako Banku Zentralak "erreforma estrukturalak" iragarri ditu, defentsarako gastuei aurre egiteko

Europako Banku Zentraleko lehendakari orde Luis de Guindosek Europak dituen "mehatxuez" hitz egin du Bartzelonan: "Berriz ere erreforma estrukturalen inguruan hitz egin behar dugu".


Analisia
Erreforma fiskala, oraingoz ezta ere

Atera berri dituzte zerga bilketaren datuak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru ogasunek, eta ikusi dugu inoiz baino diru gehiago jaso dutela. Berehala iragarri dute erreforma fiskalari buruzko gogoetarako beharrezko tartea hartuko dutela, ez dagoelako presarik, ezta premia... [+]


2024ko europa neoliberalak, Schäubleren politika austerizida du ipar

Europar Batasuneko Ekonomia eta Finantza ministroen Ecofin kontseiluak arau fiskal zorrotzagoak ekarri dizkigu opari urte berriarekin. Pandemia ondorengo norabidea aldatu eta berriz ere inbertsio publikoa txikitzea eta herrialdeek murrizketak egin behar izatea ekarriko du... [+]


Bizitzaren garestitzeak etenik ez: argindarra, gasa, udal zergak eta autobideak, garestiago

Hego Euskal Herrian, egun indarrean dagoen neurri mesedegarri batek soilik jarraituko du aplikatzen, gutxienez ekainera arte: oinarrizko elikagaiei BEZik ez ordaintzea.


Eguneraketa berriak daude